Itsaso bete su

Suak pizten direnean | Mikel Soto | Elkar, 2020.
Suak pizten direnean | Mikel Soto | Elkar, 2020.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi bertsio baino ez daude, “hay dos versiones”, zioen Barrionuevok, Mikel Zabalzaren birikez galdetuta, gezurra esanez. Eta bertsio bien gurpilean gu ere urteokaz, konturatu barik egitate bakarra dagoela: errealitateak gure baitan egiten duen ispilu joko pertsonal hori. Idazleok beldur ginen gure belaunaldiko borroka, lorpen eta porrotak, maitasunak eta sakabanaketak kontatzeko, eta hara non Mikel Sotok hartu duen hitza, esateko: “Ikusi nituen/ biolentzia guztiak,/ neuk egindakoak barne,/ horregatik badakit/ zeintzuk izan ziren goitik behera/ zeintzuk behetik gora”.

Iñaki Gonzaloren Hace frío aquí en España (Hiru, 1998) eta Xabier Silveiraren A las ocho en el Bule (Txalaparta, 2007) irakurri nituenetik itzuli gabea nintzen katarsi kolektibo isil horretara, alegia, bizi izan genuen gaztaro militantearen deformazioa dastatzera.
Eite monzondarrak eta intelektualitateak utzita idatzi du Sotok Suak pizten direnean, hemen ez baitago Itziarren semerik, ez Maji neskatilarik, ez alternatiba demokratikorik. Hemen errepaso bat egiten da, atzera begirako bat pontxoen garaira, mukizu batzuk erabaki zutenean behin herria defendatuko zutela. Baina zuretatik datoz ezpalak, eta gatzaren estankoetatik matxinadak, eta liburu honek ere ezin izan die iskin egin zantzu klasikoei: Ernesto Cardenal, Omar Nabarro, edo liburu bizi eta gori honi hain kontrapuntu ederra ematen dioten  Gabriel Arestiren estiloko poemak, “orain eta hemen/ kontatzen dudana/ ez da guztia egia” eta abar eta abar… eta Soto prosa eginez doa suzian, kazetaritza eginez ia, bitsa dariola ahotik, historia nafar bat, euskal historia bat asmatuz erraietatik, maitasunez. Maitasun eta atrebentzia dosi handia behar baita erretorikarik gabe hitz egiteko, preziosizmorik gabe adornatzeko poesia behar-beharrezko hau.

Mikel Sotoren begi beltzek agertzen duten distira inozente horrekin ikusi ditut nik ere kaleak sutan. Eta tortura saio eta espetxe guztietatik bueltan-bueltan neska lagunari esaten dio “Irati”, eta “ahizpa”, eta Berrueta-Mañas sendiarentzat detaile bat dauka poemetako batean, eta sorrarazitako sufrimendua ezkutatu barik egiten du poesia menderaezin, indigena, politiko, sakon bat, euskal poeton itzulinguru guztiek eta eufemismo guztiek baino askoz gehiago balio baitu Suak pizten direnean itzel honen lerro bakar batek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
2025-10-09 | ARGIA
Erraldoi eta buruhandiek lagunduta aurkeztuko du ARGIAk 'Abentura erraldoia. Hegan' liburua

Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.


Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute literaturaren Euskadi Saria

Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima', Mitxelenaren 'Aitona Floren' eta Rosenderen 'Traba' saritu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. Sari banaketa azaroaren 26an egingo da.


1977-80ko kritiken bilduma
Sarrionandia: "Gauza asko behar genituen garai hartan, eta zineak eman zigun leiho hori"

Zeruko Argian eta Anaitasuna-n idatzi zituen zinema kritikak Joseba Sarrionandiak 1977 eta 1980 urteen artean, 20 urte inguru zituela. Horien bilduma eginda, Pamiela argitaletxeak argitaratu du liburua, Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980). Josu Martinezek egin ditu... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


2025-09-03 | June Fernández
Aixa de la cruz
"Jainkorik gabeko belaunaldia gara, eta bi aukera eman dizkigute: kontsumoa eta lana"

2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Agustin Kardaberaz
'Euskararen berri onak': dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


2025-07-05 | Ikusgela
Joxe Azurmendi ulertzeko gakoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.

  • Eduki arduraduna: Haritz... [+]

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
"Memoria-ariketa da 'Palinpsestoa', ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena"

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Eguneraketa berriak daude