Nilometroak ekonomia aurreikusteko

  • Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan eta, beraz, ekonomian.

Narmer faraoiaren tenpluko margolan baten faksimila, faraoia eta bere familia Nilo ibaiak ematen duena biltzen erakusten duena. (arg.: Nina de Garis Davies)
Narmer faraoiaren tenpluko margolan baten faksimila, faraoia eta bere familia Nilo ibaiak ematen duena biltzen erakusten duena. (arg.: Nina de Garis Davies)

Erromatar Inperioa, K.o. I. mendea. Plinio Zaharrak (23-79) zera idatzi zuen Naturalis Historia lanaren bosgarren liburukian: “Ur goraldia 12 ukondokoa denean gosea dago; 13koa bada, urritasuna dago; 14koak poza dakar; 15ekoak, segurtasuna, eta 16koak, joritasuna, gozamena eta plazera”. Nilo ibaiaren uhaldiez ari zen, zehazki, egun nilometro esaten zaien neurgailuen emaitzez.

Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Urak ekainean hasten ziren gora egiten eta iraila hasiera arte nilometroetako mailak gainditzen joaten zen. Modu horretan, neurtzen zen urteko uhaldiaren bolumena.

Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan eta, beraz, ekonomian. Uzta oparoa nahi bazuten, muturreraino aprobetxatu behar zituzten ibaiaren urak eta nilometroek uzta kaxkarra edo bikaina izango zen aurreikusten eta, beraz, ekonomia aurreikusten laguntzen zien. Besteak beste, nekazariek urtero ordaindu behar zituzten zergak nilometroen emaitzaren arabera kalkulatzen ziren. Datuak jaso eta interpretatzeaz tenpluetako sazerdoteak arduratzen ziren, eremu espiritualaz harago, botere politiko eta ekonomiko handia zuten seinale.

Ur goraldia eskasak, Pliniok jaso bezala, gosea eragingo zuen, ura ibaitik urrunen zeuden labore lurretara ez baitzen iritsiko. Baina uhaldi handiegiak ere ez ziren komeni; ibaiak dikeak eta kanalak suntsituko zituen eta ura atxikitzeko sistemak funtzionatu ezean, ezin uzta onik lortu.

Aswango bigarren presa eraiki zutenetik (1959-1970), hark erregulatzen du Niloren emaria eta inork ez die begiratzen nilometroetako eskailera mailei ekonomiaren aurreikuspena egiteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ibaiak
Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


2023-02-12 | Estitxu Eizagirre
“Ta argiya iñ zan” emanaldia
Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik

Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude