Fabricius, Rosetta harri berria

  • Googlek duela bi urte proiektu bat jarri zuen martxan, hieroglifikoak dekodetzen dituen Fabricius aplikazioa sortzeko, eta berriki erabiltzaile guztien eskura jarri du doan.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adituek lehen analogikoki bilaketa astunak egin behar zituzten hieroglifikoen esanahia jakiteko, eta orain aplikazioak 15-20 minututan egiten du itzulpena, hieroglifikoaren argazkia kalitatezkoa bada behintzat. Horretarako adimen artifiziala erabiltzen du aplikazioak, hau da, makinek ikasteko duten ahalmena. Adituak ez direnentzat, lan egiteko atalaz gain, ikasteko eta jolasteko aukerak ere ematen ditu.

Aplikazioari Georg Fabricius (1516-1571) epigrafiaren aitaren omenez jarri diote izena, eta oraingoz soilik  ingelesez eta arabieraz erabil badaiteke ere, aurrerago hizkuntza gehiago sartzeko asmoa dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2025eko abenduaren 17
Teknologia
Sustraitu

2025eko abenduaren 4
Teknologia
Software librea etxean

2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!