Betikoa

  • Azkar ahazten zaigu konfinamendu garaia, eta normalitate zaharrak samur harrapatzen gaitu. Testuinguru horretan egingo dira uztailaren 12ko hauteskundeak eta, seguruenik, jeltzaleek irabaziko dituzte berriz ere. Eta PSErekin gobernatuko dute ostera ere, enegarrenez, berdin da zein formaturekin.

     

Lau hamarkada horrela. Normalitate zaharraren txapeldunak dira eta euskal herritarren gehiengoari horixe gustatzen zaio: oasiaren patxada eta erosotasuna, hori nondik eta nola eraikitzen den gehiegi pentsatu gabe... edo ezkutatuta. Migratzaileak, pobrezia, murrizketak, prekarietatea, ingurumenaren eta bizi mailaren gainbehera, Zaldibar... lanpasaren azpira mesedez. Gizarte modernoetan komunikabideen bidez egiten da ezkutatze hori, eta alde horretatik, koaliziokideek ondo lotuta dute lotu beharrekoa. Baina beti dago esperantzarako tartea, zakarraren aireratzea ere hedabideen bidez egiten da eta. Hautu kontua da.

Azkuna estiloak borobil islatzen zuen molde jeltzalea: “Ez pentsatu, zertarako? Utzi guri, guk kudeatuko dugu zugatik, gu gara kudeatzaile onenak; utzi guri, guk negoziatuko dugu, gu gara negoziatzaile onenak”. Hamaika adibide daude, baina hondakinena iltzatua dut oroimenean, alkateak bilbotarrei zera luzatu zienean: ez zaitezte nahastu gipuzkoarrak bezala, zuek ahaztu eta utzi niri, eramango dut erraustegira eta kito. Eta horrela iritsi gara COVID-19aren sasoira, non, beti legez, “ongi erantzun dugu, munduko onenen artean gaude”.

Niri ez dagokit botorik ematea EAEn, baina panorama horrekin ezin esan bozka ematea oso erakargarria denik. Nagiak astindu eta hauteskunde kanpaina ere jarraitzen ari naiz apur bat, baina asperdura horretan ez da samurra ilusio handirik piztea. Ez naiz eremu instituzionala normalitate zaharraren aldekoei oparitzearen aldekoa, hori ere ezinbesteko esparrua da aldaketarako, eta erakundeetan ikuspegi horrekin ari denak nahiko meritu du, baina arren, egungo asperdura etsipena bihur ez dadin, ez saldu herritarrei oasizaleen botika bera: esan behar zaio gizarteari ezin garela orain arteko modu xahutzailean bizi, helburua gutxiagorekin baina hobeto bizitzea dela. Ez dakigula hori nola egiten den, baina denon artean egin beharko dugula, komunitatea eta elkartasuna oinarri.

Jeltzaleentzat lehia dogma da oraindik, beti egon behar dugu prest “kanpokoarekin lehiatzeko”, baina lehia hutsetik ezin da komunitaterik sortu. Ez dakit nork esan zuen, baina iparra da: edo saiatzen gara bizitzen pentsatzen dugun moduan, edo azkenean pentsatuko dugu bizi garen moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude