Txina, XI. mende amaiera. Kaifeng, Song dinastiaren garaian Txina iparraldeko hiriburua, goren aldian zegoen. Merkataritza eta industria gune garrantzitsua zen eta 600.000 edo 700.000 biztanle inguru zituen; une horretan munduko hiririk populatuena izango zen ziur aski.
Hangzhou, hegoaldeko hiriburua, ez zen hain handia, baina hazten ari zen, eta hurrengo mendean, Kaifeng gainbehera etorri zenean, hark hartu zion erreleboa. Bi hirien arteko merkataritza jarduera oso bizia zen. Lehenago ere baziren ostatuak, tabernak, burdelak… eta horietan merkatariek jateko aukera izaten zuten. Baina maiz ez zeuden ohituta tokian tokiko jakietara. Horregatik, kanpotarrei beren jaioterriko janari tipikoak prestatzen zituzten negozioak sortu ziren. Kaifengen hegoaldeko sukaldaritza eskaintzen zuten jatetxeak ireki zituzten eta Hangzhouen, iparraldeko janariak ematen zituztenak.
Berez, lehenengo jatetxeak Parisen XVIII. mendean sortu zirela esan ohi da, gaur egun daukagun jatetxe kontzeptua kontuan hartuta behintzat. Restaurant hitzak ere orduan hartu zuen egun duen esanahia; berez salda bat zen, baina 1780ko hamarkadan salda hura bertan hartzeko aukera ematen zuten lokalei restaurant esaten hasi ziren.
Dining Out: A Global History of Restaurants (2019) lanean, Katie Rawson eta Elliot Shore historialariek 1100 urte inguruan Txinako hiriburuetan sortutako negozioak jotzen dituzte lehenengo jatetxe modernotzat. Hasieratik jatetxeen eskaintza anitza zela diote: “Gaurko hiri askotan bezala, fideo postu batera edo dim sum jatetxe batera joateko aukera zuten, toki dotore garestietara edo chop suey lokal txikietara”. Ore bilduak ematen zituen jatetxe erraldoi bat aipatzen dute, 50 labe baino gehiago zituena.
1126. urteko eskuizkribu batek jasotzen du Hangzhouko jatetxe ospetsu batean lehenengo aldiz joaten ziren bezeroei denetik mokadu bat dastatzeko aukera ematen zietela, egungo dastatze menuen antzera. Testu horren arabera, sukaldariei “eltzeetako maisu” esaten zieten eta oso azkar prestatzen zituzten platerak. Zerbitzariak gai ziren eskuetan hiruna plater eramateko eta platerak eskatutako ordena berean banatzeko, jatetxe dotore horretan behintzat.
Lehenengo jatetxeen jatorri izendapena Parisek dauka, baina duela ia mila urte propio janaria prestatu, zerbitzatu eta kontsumitzeko tokiak sortu zituzten Txinan.
Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.
109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]
AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]
Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]