EAJ eta fagozitosia

Fagozitosian, zelulak molekula bat mintzez inguratu eta irentsi egiten du. Analogiaz, esan ohi da mugimendu sozial baten aldarrikapena gizartean zabaldu eta onartu samarra denean, sistemak fagozitatu ohi duela. Horri sistemaren fagozitosia esaten zaio. Fagozitosiaren xedea, esan gabe doa, aldarrikapena eta mugimendua bera neutralizatzea da, ahultzea deuseztatzeraino; hots, edukiz hustu ahalik eta gehien, eta, ahal izanez gero, izatea bera eragotzi.

Nik ez dakit gurean EAJk egiten duena zehatz-mehatz fagozitosia den; baina oso antz handia dio. Izan ere, edozein herri mugimenduk edo elkartek kontuan hartzeko moduko sona edota ahalmena lortzen duenean, alderdiak prozedura bera erabiltzen du beti.

"Edozein herri mugimenduk edo elkartek kontuan hartzeko moduko sona edota ahalmena lortzen duenean, alderdiak prozedura bera erabiltzen du beti"

1. Lehenengo, adeitsu hartzen du, aldarrikapenok entzun, bai eta jaramon egin ere (neurri batean baino ez, jakina), tartean botoak egon daitezke-eta.

2. Behin elkarrenganako sasi konfiantza lortuta, apurka-apurka mugimendua kontrolatzen ahalegintzen da; nahi ez duenak bezala, lar nabaritu barik, baina modu eraginkorrean.

3. Estrategia gaizki ateraz gero, hots, erakundea ez badago prest erabilia izateko, hirugarren faseari ekiten dio: egitura paraleloa sortu, eta berori hauspotu eta bultzatu.

4. Horrekin batera, nola ez, jatorrizko mugimenduari imajina litezkeen oztopo guztiak jartzen dizkio (ez ahaztu, azken helburua desagerraraztea dela), ekonomikoki itoz (diru-laguntzarik ez, publizitaterik ez...) eta ohiko jarduera eragotziz (legez kanpo utzi, baimenak ukatu, izen ona zikindu...).

Adibideak, erraz aurki ditzakegu. AEKrekin gertatu zen, Joseba Arregi Kultur sailburua zenean batez ere; eta HABE sortu zuen. Egin-en kontra aritzeko, Deia atera zuen. Hemen-en aurka, Eguna. Egunkaria-rekin ere ahalegindu arren, zorionez, planak porrot egin, eta ezin izan zuen buruan zerabilen egunkari alternatiboa argitaratu. LGTB+ mugimenduarekin prozedurari jarraitu dio lerroz lerro eta fasez fase, azkenean Ortzadar sortuz…

Jubilatuen elkarteekin ere egin berri du. Itzela da mugimendua, tsunami baten modukoa. Euren aldarrikapenek oihartzun izugarria lortu dute; Bilboko Udalaren aurreko elkarretaratzeen isla izan da estatuko komunikabideetan, bai eta kanpokoetan ere… Bada, EAJ bere kordako elkarteren batzuekin bildu eta hasia da jatorrizko mugimenduaren kontra oldartzen. Udaletxeko eskaileretan batzea debekatzeraino heldu da, zentzugabeko aitzakia lotsagarriak erabilita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko uztailaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude