Aurtengo udak, beroa ekarriko duen arren, ez du aurrekoen itxura bera izango, ekainetik irailera arte ez dugu euskal irrati-telebistetan entzungo nonahi eta noiznahi “jaia lehertu dela”. Agian, berri horien hutsunea hemengo eta munduko informazio interesgarriez beteko digute.
Hargatik, ez dira eten egingo besta giroan gertatu ohi diren eraso sexistak, eta beharrezkoak izango dira berriz ere haien aurkako kanpainak. Holakoetan erabiltzen den slogan bat aipatuko dut, zehazkiago euskaraz hartzen duen forma. Eskumenik ez dudan arloan sartuko naiz –barkatu eragozpenak–; jakina da euskaldun guztien baitan filologo (izan nahi duen) bat ezkutatzen dela, eta horrek harrapatu nau, baina Euskaltzaindiko adituekin lehiatzeko inolako asmorik gabe.
Hasieratik hasteko, erdarara jo behar aldi honetan ere, delako slogana hortik heldu baitzaigu: “No is no”, “No es no”, “Non c’est non”. Laburra, zorrotza eta ongi pentsatua, baina ez euskaraz pentsatua. Eta euskarara ekartzeko orduan zalantzak badira, orain arte ez da forma adostu batera iritsi eta denetarik entzuten da.
"Erdarara jo behar aldi honetan ere, delako slogana hortik heldu baitzaigu: “No is no”, “No es no”, “Non c’est non”. Laburra, zorrotza eta ongi pentsatua, baina ez euskaraz pentsatua"
Harrigarriena hauxe izan da, iaz entzuna: “Ez da ez”. Itsusia, ezta? Horren ondoan dozena erdi aldaera bederen badira: “Ez beti da ez”; “Ez, ezetz da”; “Ezetz da ezetz”; “Ezetza beti Ezetza”; “Ezezkoa beti da ezetz”; “Ezetza beti da ezetz”; “Ezetza beti ezetz”…
Azken bi hauek, segur aski hoberenak, Altsasuko Guaixe aldizkarian eta Arrigorriagako Madalenetan erabili dituzte besteak beste, euskarak duen forma zolia eta oso ezaguna baliatuz, ondoko adibideetan azaltzen dena: “Hitza hitz”, “Txoria txori”, “Joanak joan”, “Deabrua deabru”, “Gizona gizon, katua mixon”, “Neskato zaudenean, etxe ona edo txarra, nagusia nagusi”, “Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau”, ”Erregea errege“ eta, abestiak dioena, “Basta ederragatik, asto dük astua”.
Hizkuntza gaietan dudak sortzen direnean, molde zaharrei begira aurkitzen dira irtenbideak, haiek ez dute herratzen, ez dute adierazgarritasun vs zuzentasun dilema jasaten. Garai batean oso isekatua zen jatorrismoak ez du gaur egungo euskaran kalte handiagoa egingo lehortean erauntsi on batek baino. Tradizioaren arabera “Ezetza ezetz” dateke, naski, euskarazko formula onena. Gero, apaintzeko orduan, nork bere hautua. Eta garrantzitsuena, hitz performatiboa izan dadila, eta aurtengo uda egundainoko dibertigarriena izango al da, jaiekin edo gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]