Pareko eraikina

Erditze-gelatik zaharretxea ikusten da parez pare. Aurrekoan jabetu nintzen lehenengoz, ze leihora hurbiltzen naizen aldiro Irimoko tontorrari begiratu ohi diot eta ia ohartu gabe nintzen bizitzaren hasiera eta bukaera nola dauden aurrez aurre. Agian, konfinamenduan zehar, amaren bularrari goxo-goxo tiraka ari zaion jaioberriari artilezko galtzerdiak ehundu dizkio birramonak pareko eraikin horretan. Batek daki.

Ez dakit pandemia garaian munduratutakoei zer kontatuko ote dieten eskolan; nortzuen letrek idatzitako historia ikasaraziko dieten institutuan. Nolanahi ere, nekez ulertuko dute SARS‑CoV‑2 delakoak piztu duen zalaparta mikroskopio bati begira. Agente infekzioso txiki horrek ederki asko azaleratu du zenbateraino den ezinezkoa errealitatea fisiko‑biologikora mugatzea. Koronabirusak azkar batean larrugorritu ditu erdi-estalitako arrakala sozio-ekonomiko guztiak eta nire amona serio mintzatu zait: zahartzaroa oso gauza txarra da.

"Amonak arrazoi du: oso gauza txarra da zahartzaroa. Ez da existitzen testuingururik gabeko prozesu biologikorik eta asfaltoa ez dugu esku zimelentzat eraiki"

Amonak arrazoi du: oso gauza txarra da zahartzaroa. Ez da existitzen testuingururik gabeko prozesu biologikorik eta asfaltoa ez dugu esku zimelentzat eraiki; areago, eraikinak jaso behar izan ditugu ordainetan. Ontogeniaren antipodetan ere antzera; kasurako, larrialdi global honetan hegazkin‑istripuetako logikari eutsi diogu: jar dezala helduak oxigeno-maskara lehenbizi eta jar diezaiola haurrari ondoren. Kontua da kolpea ez genuela hegan gindoazela jaso. Kontua da haurrek ordaindu dituztela helduon maskarak. Kontua da ez garela zaintza zaintzen ari.

Akordatu naiz konferentzia batean entzun nuela egungo familia nuklearrak eta haurrak hezteko dugun era anomalia sozial gisa estudiatuko dituztela etorkizunean. Akaso zuzena da teoria eta sareak zuloz josita daude; akaso banatuegi bizi gara etxealditik kanpo ere. Akaso esaera afrikarra egia borobila da eta “haur bat hezteko tribu osoa behar da”. Akaso kolektibitateari dei egin diogun honetan agerian geratu da triburik ez dugula.

Nago konferentzia hartako hizlariak ez ezik, amonak ere baduela antzeko errezeloa. Izan ere, lehengoan, bere etxetik irtetear nengoela, atea itxi baino segundo erdi lehenago, besaulkitik bota zidan ilobagatik: “ta zaindu ondo ttikie”. Amonak primeran daki zer den premiazkoa.

Pareko eraikinetik ezin irten artilezko galtzerdiak ehuntzen imajinatu dut bapo eginda lokartzen ari den jaioberriaren birramona. Gorka Urbizuren ahotsa irratiaren bestaldetik korridorea girotzen: “Egunen batian, ateri denian, euriaz ariko gara”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude