Ponpeia Proiektu Handia 2014-2020

  • 2014an Ponpeia Proiektu Handia jarri zen abian, 2.000 urtetan lurrikarak, higadura, espoliazioa –eta askotan ahazten edota propio ezkutatzen den arren, Bigarren Mundu Gerrako aliatuen bonbardaketa– jasan dituen aztarnategia berreskuratzeko.

(Argazkia: Cesare Abbate / Parco Archeologico di Pompei)
(Argazkia: Cesare Abbate / Parco Archeologico di Pompei)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sei urteko proiektua aurten amaituko dute. Guztira, 45 eraikin zaharberritu dituzte, eta Regio V eremua, orain arte ikertu gabea, induskatzen hasi dira. Berritutako eraikinen artean, Amoranteen etxean egindako lana nabarmentzen da, 80ko hamarkadan lurrikara batek kalte handiak eragin baitzizkion.

Regio V eremu berrian, aldiz, Leda eta beltxargaren freskoa (ezkerreko argazkian) eta balkoien kalezuloa aurkitzea izan dira berririk aipagarrienak.


Arkeologia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Pirinioetako erromatar galtzada
Mugarik gabeko iragana, arkeologiatik eraikitzen

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.