2014an Ponpeia Proiektu Handia jarri zen abian, 2.000 urtetan lurrikarak, higadura, espoliazioa –eta askotan ahazten edota propio ezkutatzen den arren, Bigarren Mundu Gerrako aliatuen bonbardaketa– jasan dituen aztarnategia berreskuratzeko.
Sei urteko proiektua aurten amaituko dute. Guztira, 45 eraikin zaharberritu dituzte, eta Regio V eremua, orain arte ikertu gabea, induskatzen hasi dira. Berritutako eraikinen artean, Amoranteen etxean egindako lana nabarmentzen da, 80ko hamarkadan lurrikara batek kalte handiak eragin baitzizkion.
Regio V eremu berrian, aldiz, Leda eta beltxargaren freskoa (ezkerreko argazkian) eta balkoien kalezuloa aurkitzea izan dira berririk aipagarrienak.