Partenoia ez du denborak desegin

  • Atenas, K.a. 448-432. Akropoliaren gailurrean Iktinos, Kalikrates eta Fidias arkitektoek diseinatutako tenplua eraiki zuten, Atena Partenos jainkosari eskainia.

1687an veneziarrek Partenoia leherrarazi zuten. handik 200 urtera, 
espoliazioak are gehiago Suntsitu zuen tenplua (arg: Francesco Fanelli)

K.o. VI. mendean, Partenoia  eliza kristau gisa erabiltzen hasi ziren. 1456an otomandarrek greziar tenplua meskita bihurtu zuten, eta albo batean minarete bat erantsi zioten, handik otoitzerako deia egiteko. Bi milurtekoz erlijioek nahiko ondo tratatu zuten eraikina. Baina handik mende gutxira, hain zuzen, erlijio gerrek eragingo zuten Partenoiak sekula izan duen kalterik handiena.

1683 eta 1699 urteen artean austriarrak, poloniarrak, errusiarrak eta veneziarrak otomandarren aurka aritu ziren. Morea konkistatu ondoren, veneziarrek Atenas hartu nahi izan zuten eta musulmanak bolborategi gisa erabiltzen ari ziren Partenoia inguratu zuten. Otomandarrek uste zuten tenpluaren barruan seguru zeudela, inork ez zuelako  munduko monumenturik garrantzitsuena bonbardatuko. Oker zeuden. 1687ko irailaren 26an bonba veneziarrek eraikina leherrarazi zuten.

1806an Thomas Bruce Elgineko kondeak, monumentuaren egoera tamalgarria ikusita, oraindik osorik zeuden marmolezko eskultura eta erliebeak “salbatzea” eta Ingalaterrara eramatea erabaki zuen. 1939az geroztik, Londresko British Museumen daude ikusgai eta “Elginen marmolak” esaten zaie haren omenez. Lord Elginek fede onez jokatu zuela eta nagusikeria kultural eta moral kolonialista berak asmatu ez zuela onartuta, hau da, juzku anakronikoak saihestuta ere, Partenoiko eskulturekin egindakoa espoliazioa izan zela inork gutxik jartzen du zalantzan.

Horietako bat da British Museumeko zuzendari Hartwig Fischer. Greziako Gobernuak eta hainbat eta hainbat eragilek artelanak jatorrira itzultzeko egindako enegarren eskaerari erantzunez, zera esan zuen iaz: “Marmolak testuinguru berri batean egotea aukera bat da, sormen-ekintza bat”. Partenoiko Eskulturak Bateratzeko Nazioarteko Elkarteko presidente George Vardasek berehala erantzun zion: “Benetan, zer du sormenetik tenplu bat suntsitzeak eta herrialde baten Antzinaroko historiaren oinarriak arpilatzeak?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonialismoa
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-03-13 | Euskal Irratiak
Amaia Bessouet: «Afrikar gazteek ez dute gehiago Frantziaren mespretsua onartzen»

Malin, Burkina Fason eta Nigerren Frantzia haizatua da. Mendebaldeko potentziek haien eragina galtzen ari dira Afrikako kolonia zaharretan. Afrika frankofonoko populazioa bereziki gaztea da, eta ez du frantses kolonialismoa zuzenki ezagutu. 35 urtez peko gazteek populazioaren... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Eguneraketa berriak daude