Asuntoaz dakien bati entzun nion, asuntoaz segur aski gehien dakienari –Jakoba Errekondo izeneko bati, ezaguna egingo zaizue agian–: haritza gora, haritza behera ibiltzen dutela gaur egunean gure agintariek –eta horrek ematen digula dauzkagun agintarien neurria–; baina, benetan, euskaldunontzat, lizarra dela zuhaitz, ejem, izarra –besteak beste, etxe inguruetan jartzen da, tximistak uxatzeko edo; to, superzuhaitza–. Zuzenki hazten omen da lizarra, haritzak oker egiten duen bitartean gora, nekez, hala-hola. Are: garai batean edozein zuhaitz izendatzeko erabiltzen zen haritz izendapena. Gauza gehiagori buruz hitz egiten jarraitu zuen –gaztainondoa dela kolonizatzailea, alegia espainola, nahiz Duzunaritze-Sarasketan geunden, Nafarroa Beherearen bihotzean–. Baina nik jada ez nion kasu gehiago egin. Ezin.
Ezen, ideia guztiz erakargarria egin zitzaidan: haritza, edozein zuhaitz izendatzeko terminoa; ondorioz Haritz, edo Aritz –hatxearen afera beste baterako utziko dugu–, edozein gizamodu, gizon edo gizatxar, izendatzeko antroponimoa, anglofonoek erabiltzen duten John Doe haren moduko bat, identifikatu gabeko pertsona bat, kaleko pertsona bat, don inorrez bat izendatzeko. Neronek askotan desio izan dut identitate neutroagoa eduki, hainbesteko kargarik izango ez lukeena, Jon, Jean edo Juan. Izenak esklusibo egiten ninduela uste nuen lehen –orain izen bereko futbolari ugari dago–, batez ere kanpoan –gure klasean hiru ginen: Xubel, Kanpa eta, noski, Gala–. Egun hauetan ezagutu dut Haritz izena duen lehen euskalduna, erregistroan Arich jarri zioten, 1969 urrun hartan, Nafarroako izen bat zelakoan pasa zena. 1969tik, beraz, eta gutxienez, gabiltza kalaka ematen, ustezko gure esklusibotasunean. Baina orain jakin dudala edozein gizamodu izendatzeko erabil daitekeela Haritz, edo Aritz, has naiteke nire izenarekin ere berradiskidetzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]