Irakaskuntzaren medikalizazioaz

Paula Estévez

Denok eri! Oihu hori du botatzen frantsesezko liburu baten izenburuak (Tous malades!; Orizons, Comparaisons. Paris, 2018). Obra kolektibo horretan, hainbat ikerle saiatzen da aztertzen eritasunari lotu diskurtsoak eta jokabideak, bai jendartean, bai bereziki literaturan, azpimarratuz alde batetik gaixotasun arloari doazkion hizkerak hedatu direla medikuntzatik harago, eta bestetik isuri handia duela egungo gizarteak edozein arazo mota modu medikalizatuan aipatzeko edo konpondu nahi izateko. Giza korapiloen askatzaile bide normala bihurtua dateke medikuntzarena. Bistan dena, gauza ontzat daukat eritasunaren integrazioa normalitatearen mugen artean; uste dut, Denok eri! bilduman erakusten den bezala, gaixotasunagatik jendeak osoki parte har dezakeela gizartearen kohesio eta koherentzian, manera kementsuz eta dinamikoz. Baina aitortu behar da eritasuna arrunki aipatzean, ez da horrelako ikuspegi baikorretik egiten, gaitzarenetik baizik. Eskuarki entzuten delarik “denok gaixo” gaudela, aburu ezkorra adierazteko da, denok gaizki gaudela, alegia, denok arazodunak –Tocquevillek jadanik iragarria zuen demokrazietako hiritarrak halabeharrez erituko zirela–. Hari horretarik, gero eta gehiago dei egiten zaio medikuntzari edozein gizarte problema antolatzeko, gizarte osasun abstraktu bat helburu.

Irakaskuntzan ere jaidura hori nabaritzen da, ondorio larriekin. Hain zuzen ere, azken berrogeita hamar urteetan, eskolako hutsegitea ikaslearen ahulezia patologiko baten gain ezartzeko joera azkartu da. Kasik erreflexua bihurtu da eskola zailtasunetan diren ikasleak ortofonista, ortoptista, ergoterapeuta edo psikomotrizilariarengana igortzeko: segurtasun neurri gisa ikusia da irakaskuntzan mediku batek diagnostiko bat eman dezan nekez ari den haurrari buruz. Ondorioz, klase guzietan daude medikuntza protokolo ezberdinak baliatzen dituzten ikasleak. Eta protokolo horiek hain dira ezberdinak non ezinezkoa zaion irakasleari guzien arabera egokitzea bere kurtsoa. Ikasle batzuek ez dute idatzi behar, beste batzuek tarteka idazten ahal dute; batendako koloreztatu beharko dira batekoak, hamarrekoak eta ehunekoak bere begiradak jauziak egiten dituelako; bestearendako grabatu beharko zaizkio testuak eta kontsignak irakurketa saihets dezan... Azken finean, hain dira hedatu delako medikuntza protokolo anizkun horiek non guraso batzuek baitezpada galdatzen dituzten beren seme-alabentzat, nekezian ikusten dituztelarik. Zenbaitzuek ez dituzte kontuan hartzen ere irakasleok egin aholku pedagogikoak edo hezkuntza-oharrak: mediku agiriaren gibelean ezkutatzen dute beren guraso kargu uztea eta gogorrak bihurtzen dira irakasleek haien haurra medikuak ez eskatu era batez lagundu nahi dutelarik. Bizkitartean, pedagogian adituak direnek lor lezakete ikasleak aitzinarazten beren tresna metodologiko bereziekin, medikuntza protokoloetatik at, eskolaren sistema eta hezkuntza bideak galdekatuz.

Klasean denok eri baldin bagaude, irakasle eta ikasleak, ez dut uste sendatuko garenik ikas prozesuak gehiegizko medikuntzaren meneko ezarriz. Norbanakoen eta gizartearen loratze sendoa heziketaren bidez kausi daitekeela sinetsi nahi dut, proiektu pedagogikoak eraikiz, zentzu onez eta arduraz jokatuz, irakasle, ikasle eta gurasoen artean. Ildo horretatik, eskertzekoak dira hainbat pedagogoren eta hezitzaileren lana, hala nola Euskal Herrian Hik Hasi euskal heziketarako asmoa bultzatzen dutenena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude