Ponpeia, 17 urte lehenago

  • K.o. 62. urtean, Ponpeia eta Herkulano inguruetan Ritcher eskalan 5 eta 6.1 arteko indarra zuen lurrikara gertatu zen.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ondorioak Napolesen ere nozitu zituzten, baina bi hiri horiek izan ziren hondamen handiena jasan zutenak, Luzio Zezilio Jokundoren etxean aurkitutako behe-erliebe batek adierazten duenez. 17 urte geroago, Vesubiok eztanda egin zuenean, berreraikitze lan ia guztiak amaituta zeuden, baina eraikin batzuk oraindik berritze bidean zeuden.

Gaur egun, lurrikarak urte batzuk geroago etorriko zen erupzioa aurreikusten lagunduko luke, baina garai hartan ez zituzten mugimendu sismikoak ulertzen. Seneka Gazteak Naturales quaestiones lanaren seigarren liburukian 62ko lurrikara deskribatu zuenean, airearen mugimenduak eragin zuela azaldu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
2025-01-22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

2024-11-20
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Eguneraketa berriak daude