Duela hogei urte antolatu zen Bai Euskarari ekimena, entitateak bultzatzeko beren erakundeetan euskararen erabilera zabaltzeko konpromisoak hartzera. Altza izan zen Euskal Herrian abiatu ziren esperientzia pilotuetako bat eta udalaren babesa izan genuen. Datorren urtean, antzeko ekimen bat abiatuko du Intxaurrondo auzoak, udalaren babesarekin hori ere.
Hogei urteotan, euskararen ezagutza handitu da Donostian. Gainera, erakundeetan ere euskaraz gaituta dauden langileak askoz gehiago dira. Gauzak horrela, udalak eredu izan behar du, herritarrok egiten ari garen ahalegina lagundu behar du, gurekin batera joanez, eta gure hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatuz. Areago, euskararen egoerak eskatzen du erakundeak aurreratuago joatea, proaktibo eta eragile izatea.
Hogei urteotan, euskararen ezagutza handitu egin da Donostian. Gainera,
erakundeetan ere euskaraz gaituta dauden langileak askoz gehiago dira. Gauzak horrela, udalak eredu
izan behar du
Hemeretzi sail ditu Donostiako Udalak eta horietatik hamahirutan lanpostu ia guztietan (% 75 baino gehiago) derrigortasun-data ezarrita dago. Areago, udal langileen %72 euskaraz gaituta dago bere lanposturako. Egoera horretan 86/97 dekretuak ahalbidetzen du sailak euskarazko atal izendatzea, euskara hutsez jarduteko aukera izan dezaten. Jakina, horretarako, hizkuntza gaitasunaren baldintzaz gain, arduradun politikoak erabaki hori hartzea behar da. Bada, aurreko agintaldiaren amaieran, 2018-2022 plangintza onartu zuen Udalak, eta lehendik zeuden euskarazko lau sailei beste bat besterik ez zien gehitu Eneko Goiaren gobernuak. Areago, agintaldi berriko lehen erabakien artean euskaraz mintzatzeko gai ez den arduradun politikoa aukeratu zuen euskarazko gisa izendatutako sail horretarako. Zorionez, egoera birbideratzea lortu da, LAB sindikatuaren salaketari esker.
Aurrekoaz gain, ez dira seinale batere ona agintaldi hasieran udal gobernu berriak hartu dituen zenbait erabaki. Batetik, udan 95 udaltzain eta mugikortasuneko agente kontratuko ditu, baina, salbuespen gisa, onartu egingo ditu eskatutako hizkuntza gaitasuna ez duten agenteak ere, euskaraz gai diren lan-poltsako hautagaiak baino zabalagoak omen direlako langile beharrak. Hori aski ez eta bere arauak ezartzea ahaztu zaio, bere bi jardueratan gaztelania hutsezko hizkuntza paisaia erabili baitu (toldozainen izendapena eta udako ikuskizunetarako etxolak). Era berean, ekimen pribatu batek erdaretan bakarrik errotulatutako panelez josi ditu udal farolak berriro ere, eta, dakigula, udalak ez du deus ere egin hori saihesteko.
Donostiako Udalak erakutsi beharko luke arauak ezartzeko eta euskararen normalizazioaren abiaduran bizkortzeko beste kemen bat. Pentsatu nahi dut aukera egongo dela 2018-2022 plan horri moldaketaren bat sartzeko, abian delarik ere, XX. mendekoa baino XXI. mendekoa izan dadin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]