Balenciaga auzia: ustelkeria eta miopia kulturala

  • Euskal jostun garrantzitsuenaren lanak kaltetu edo “desagertu” zituzten, hari eskainitako museoa hasieran kosta behar zena baino bost aldiz garestiago atera zen, lagunkeriaz kontratatu zuten eta diru publikoa barra-barra erabili zen gastu pribatuetarako ere –bidaiak, auto-konponketak, senideei egindako transferentziak–. Horiek dira, besteak beste, apirilaren 9an abiatu zen Balenciaga auziko epaiketan aztertuko diren lege-hausteak. Eskandalua lehertu zenetik hamar urte baino gehiago pasata, akusatuen aulkian eseri da Getariako alkate izandako Mariano Camio (EAJ) eta badirudi inork ez dakiela non dagoen Julian Argilagos arkitekto kubatarra, kasu honetako beste inplikatu nagusia, zeinak nazioarteko atxilotze agindua daukan bere kontra.

Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...