Geoingeniaritza nola arautu erregai fosilen ugazabek klima are gehiago honda ez dezaten

  • Nazio Batuen Erakundeak batzar berezia egin zuen Nairobin, Kenya, martxoaren 11 eta 15 artean, klimaren geoingeniaritzaren gobernantzaz arau berriak adosteko. Negoziaketak, ordea, aurrez blokeatuta zeuden eta luzaz proposamena landua zuen Suitzak berak atzera egin zuen azkenean kutsatzaile handienek bidea itxita. Klima aldaketa geoingeniaritzaz konpontzeko esperimentuak mundu mailan arautzeko dagoen ezintasunaren adierazgarria izan da Nairobikoa.

Esperimentuen mapa: klima aldatzeko geoingeniaritza probak munduan zehar. Tartean bada bat Euskal Herrian, txingorra kontrolatzeko.
Esperimentuen mapa: klima aldatzeko geoingeniaritza probak munduan zehar. Tartean bada bat Euskal Herrian, txingorra kontrolatzeko.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alainet agentzia bidez zabaldutako albistea, ETC mugimenduak honela titulatu zuen: “Petrolio gehien ekoizten duten herrialdeek, kutsadura gehien isurtzen dutenek, blokeatu dute NBEn geoingenieritzaren gobernantza”. Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP) baitan  Kenyako hiriburuan egindako biltzarraz ari zen; huts egin zuen potentzia handiak garatzen ari diren geoingeniaritzaren arriskuentzako araudia zorrozteko ahaleginean. Gertatu zen justu klimaren inguruko kezkak mundu osoan, Greta Thunberg gazte suediarrari jarraiki, mobilizazio handiak  eragin behar zituen bezperan.    

ETC taldeak –teknologia berriek eta multinazionalen estrategiek bioaniztasunean, nekazaritzan eta giza eskubideetan dauzkaten eraginen jarraipena egiten duenak– honela laburbiltzen du zer den ingurumen geoingeniaritza: “Eskala handiko teknologia multzo bat da klima manipulatzeko proposatzen ari direna, bai negutegi eragineko gasak atmosferatik berreskuratzeko edo bai planetako tenperaturak hozteko ere. Teknologiok ez dituzte ukitzen klimaren aldaketaren sakoneko kausak baina handiago egiten dute ekonomiak erregai fosilekiko daukan menpekotasuna”.

Geoingeniaritzaz orain artean gehien iraun duen nazioarteko hitzarmena Aniztasun Biologikoari buruzko Ituna da, horren baitan burutu dira 2007tik gaurdainoko negoziaketa guztiak. Esaterako, 2008an Londresen sinatu zen  itsasoa ongarritzea –aurrerago azalduko duguna– debekatzeko erabakia, 2013an lege bihurtu zena. Hala ere arauak atea zabalik uzten die ikerketa zientifikorako esperimentuei eta orain horien kontrola zorroztea ere lantzen ari ziren, ingurumenaren geoingeniaritzaren beste zenbait atalena bezala.

Burkina Faso, Mikronesia, Mali, Mexiko, Montenegro, Niger, Georgia, Senegal eta Hego Koreak sustatu dute hasieratik Suitzak geoingeniaritzazko teknologien arautzeaz –bereziki karbono dioxidoa erauzi eta metatzeaz eta eguzkiaren erradiazioak kudeatzeaz– aurreratutako proposamena, baina bi arerio gogorrek blokeatu dute: Saudi Arabiak eta AEBek, Brasilen laguntzarekin. Energia fosilen ekoizle handienek, hain zuzen.

Nazioarteko Ingurumen Legearen aldeko Zentrotik (CIEL, ingelesezko sigletan) Carroll Muffetek honela iritzi dio gertatuari: “Norbaitek uste badu kutsadura handia sortu eta petrolioa ekoizten duten herrialdeak prest egon daitezkeela klima manipulatzeko teknologia berrietan gobernantza arauak onartzeko, AEBek eta Saudi Arabiak egindakoak ohar moduan balio beharko lioke: ez dute horrelako kontrolik onartuko baldin eta beren betiko negozioei oztoporen bat badakarkie. AEBek, geoingeniaritzazko ikerketa eta esperimentuen bultzatzaile nagusietakoa denak, ez du nazioarteko behaketa mugatu bat ere onartzen”.

Bitartean, geoingeniaritzaren arautze horren alde bultzaka segitzen du hainbat herri mugimenduk, 2018ko udazkenean Ez manipulatu Ama Lurra” agiria sinatu zutenek. Via Campesina, ATTAC, Emakumeen Mundu Martxa, ETC... eta mundu osoko ziento bat erakunde gehiago dira sinatzaileak.

Nazioarteko Ingurumen Legearen aldeko Zentroaren (CIEL) liburu erreferentziala: "Suari, gasolina gehiago". 

Militarren eta korporazioen esku

Mende bat baino zaharragoa da ingeniaritza bidez klima manipulatzeko asmoa. Teknologia nagusi askorekin gertatu den moduan, hasieran arma militartzat ikertu zen, etsaia menderatzeko tresna beldurgarri bat eskuratu nahian. Baina gero eta sarriago gertatzen diren krisi klimatikoek ikerlariei proposamen berriak sorrarazi dizkiete eta gaur geoingeniaritza nagusiki klimaren aldaketari aurre egiteko tresnatzat aipatzen da... aitortu gabe ikerketa militarrak horretan daukan interesa.

Geoingeniaritzak helburutzat dauka Lurra planetaren sistemak eskala handian eraldatzea eta aipatzen du klimaren aldaketari erremedioa jarri nahia, besterik ez bada konponbide hobeak sortu artean denbora irabazteko.

Teknika horiek bi multzo handitan banatzen dira. Batetik daude atmosferako CO2a murrizteko proposamenak. Esaterako, itsasoa burdina, urea eta beste elikagaiz ongarritu nahi dute, horrek ugaritu araziko lukeen fitoplanktonak atmosferako CO2a bereganatuko lukeelakoan. Teknologia horren aldagai bat litzateke itsasoko ur geruzak nahastea, hondotik azaleratuakoak ere fitoplanktona ugal dezan.

Beste teknologia sail batek CO2a mekanikoki harrapatu, metatu eta erabili nahi du hori isurtzen duten industrietan bertan, batzuetan (CCS) beste produktu kimiko batzuekin nahastuta petrolio ustiapenetan erabiltzeko, beste batzuetan (CCUS) produktu manufakturatuen ekoizpenean berrerabiltzeko.  Beste esperimentu batzuek proba egiten dute CO2 zuzenean airetik berreskuratu eta pilatzeko (DAC), beti ere kimika edo tresna mekaniko bidez.

BECCS motako teknikek landareak sartzen dituzte tartean, esaterako erregai fosilen ordez etanola ekoiztu edo biomasa erre eta ondoren aurreko tekniketako batekin bahitzeko sortutako CO2a. Meteorizazio handitua deitzen diote beste teknika esperimental bati: lehorrean bezala itsasoan barreiatzea CO2arekin erreakzionatu eta metatuko duten mineralak, silikatoak adibidez.

Bigarren multzo ezberdinean daude eguzkiaren irradiazioen kudeaketa proposatzen dutenak. SRM motako esperimentuekin estratosferaraino hainbat produktu bidali nahi dituzte (sufre dioxidoa, titanioa, aluminioa...) eguzkiaren izpiei oztopo egiteko. Itsasoko hodeiak zurituz egin nahi dute proba beste batzuek, eguzkiaren izpiak ispiluen moduan berriro espaziorantz bideratuko dituztelakoan. Aldiz, zirru motako hodeiak saretu nahi dituzte beste batzuek, Lurrak hortik galdu dezan beroa. Eta ororen buru, badira eguraldia aldatzeko beste hainbat esperimentu.

ETC eta beste mugimenduak borrokan ari dira esperimentu horien kontra, arriskutsuak direlako. Teknologia horien eragin askok atzera ezinezko ondorioak sortuko lituzkete.

Klimaren aldeko benetako neurriei uko egiten dietenak sendotzen dituzte, herrialde eta korporazio indartsuenen boterea handituz. Ingurumenarentzako eta elikadura katearentzako oso arriskutsuak dira. Etorkizuneko belaunaldientzako, injustuak. Planetaren militarizazioa areagotuko lukete, termostato globala kontrola lezakeenaren alde. “Eta klima salgai jarriko lukete. Dagoeneko konkurrentzia gogorrean ari dira patente bulegoetan planetaren klimaren krisiarentzako erremedio  teknikoa badaukatela dioten batzuk eta besteak. Ikara eragiten du klima aldatzeko ‘eskubideak’ monopolio pribatu baten esku geratzeko posibilitate hutsak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


2025-04-30 | Nicolas Goñi
India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]


Eguneraketa berriak daude