Argiaren garrantzia

  • Duela 500 urte, 1519an, Michelangelo Buonarrotik (1475-1564) Florentziako San Lorentzo basilikan Sakristia Berria eraikitzeko proiektua abiatu zuen, Medicitarren hilobiak bertan hartzeko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2019ko martxoaren 10a
(Arg.: Andrea Jemolo / Musei del Bargello)
(Arg.: Andrea Jemolo / Musei del Bargello)

Arkitektura eta eskulturaren maisulan hori egiteko, zehaztasun handiz aztertu zuen egoitza berriaren argiztapen naturala. Baina XVIII. mendearen hasieran, sakristiaren alboan Printzeen Kapera eraiki zutenean, Michelangeloren argi efektuak itzali egin ziren.

Orain, teknologia berriak lagun, argiztapen sistema berria jarri dute aretoan jatorrizko argi baldintzak lortzeko eta, hala, argazkiko eskultura, adibidez, Michelangelok nahi bezala ikus daiteke.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eskultura  |  Historia  |  Italia  |  Denboraren makina

Eskultura kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude