Zenbat hauts, zabor... ez ote du ezkutatu erratz, gisats edo dena delakoak. Garai batean txilarrarekin eginak, lurra lakarragoa eta zaborra lodiago zegoelako, agian, baina, orduan ere goxatu eta leundu ohi genuen, menda fin sorta bat erratz buruari bueltan ezarrita eta zeinen lurrin goxoa itsasten zien ohol distiratsu bezain aspaldikoei. Natura natural etxeratzen genuen eta merke, sano...
Duela gutxi, Zaldibiako herrian honela ikusi nuen horman idatzirik: “Erratza eman ziguten eta hegan ikasi genuen”. Hamaika ikusteko jaio ginen dio esaerak eta hamaika jaio ginen ikusteko, esan omen zuen beste hark. Kontua da, batek ezina eta traba besterik ikusten ez duen lekuan, besteak aukerak ikusteko gaitasuna duela eta hortxe hasten da porrota ala arrakastaren mugarria etorkizuna eta geroa bereizten.
Barañainen izan ginen larunbatean, urtarrilaren 26an, aldizkari honek bere ehun urteurreneko sari banaketaren biharamunean –Zorionak bidenabar– eta han ere erratza izan zen protagonista, Bertso Eskolen eguneko emanaldietan, izan ere, zenbat hala-moduzko gai, bertso, ateraldi, poto eta abar ez dute ezkutatu bertso eskoletako erratzek, baita gure nahia eta abileziak bat eginda, hamaika artelan, irudi eta irudimenezko erditze erraztu ere! Beti jarri du Bertso Eskolako erratzak errespetu puntu bat, baina oinarrizko konfiantza ere bai, lehen pausoak ematerakoan ttittili pottolo antzean zabu eta balantxa dabilen hitz totelari.
Lehengoan, gainera, herriko ikastetxeari kantu bat egiteko sormen lana helburu izan zuen Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok osatutako ekipoak, han bildutako ikasle eta gurasoen ekarpenak bideratuz. Oso ekintza parte-hartzailean (hala behar kantua berena sentitzekotan!) eta garuna majo bihurrituta, tantaz tanta, lortu zuten hangoen aho batezko oniritziarekin, bi estrofa eta leloa sortzea, mezuz, edukiz, neurriz, formaz aproposa zelako konformidadean eta kantatzeko egoki musikaturik. Noski, Andoniren kasuan, eta bera izan zen ardatz kantuaren hitzak sortzerakoan, bertso eskolak ematen duen ausardiaren abiapuntua baliatuz eta urteetako eskarmentuaren bizi eskola berme, zenbat eratako sortze lanak gauzatu daitezkeen frogatuta utzi zuen. Denak bikain! Ordu eta hiru laurden halako ziztuan ezta ametsik onenean ere!
Gutxi batzuk soa sortzaile, bide berri bila, errazten eta errazten gozatuz doazen bezala, askok begirada galdua du…
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]