Zuhaitza lagun

Jorge Oteizak ere besarkatzen zituen zuhaitzak. Argazkia: Ana María Marínen artxiboa.
Jorge Oteizak ere besarkatzen zituen zuhaitzak. Argazkia: Ana María Marínen artxiboa.

Gero eta gehiago dakigu landareen bizimoduaz, baina makina bat kontuk alde egiten diote gure jakituriari, oraindik. Gero gerokoak, baina egundoko informazio mordoa eta jakintza itzela gure garunetik urrun da. Azken puntako berria da landareak perretxikoen bidez sustraitik sustraira komunikatzen direla, baita airera askatutako gaien bidez ere... Adimentsuak dira eta sentitzen dute. Egungo jende asko joango da zulora edo labera horrelako gauzak esaten dituena seko txoratuta dagoen uste sendoarekin. Jaioko al dira berriak...

Boladan dago zuhaitzen onurak eskuratzeko horiekin eman-hartuak sortzeko joera. Ni zuhaitzak nolakoak diren eta zein egoeratan dauden edo dauzkagun ulertzen ahalegintzen naizen horietakoa naiz. Zuhaitzaren formak, garaierak, itxurak, osasunak, bizitokiak, inguruko landare kuadrillak, eta abarrek informazio asko ematen digute bere bizimoduaz. Hortik abiatuta bera ulertzen saiatzen naiz, baita zer etorkizun izan dezakeen ere, eta hori beltz samarra bada nola hobetu edo oneratu beharko litzatekeen aburuz aritu. Bide hori guztia osatzen dut, zuhaitzak niri buruzko antzeko aburua di-da batean badakiela jakinik. Izan ere, beti, inolako zalantzarik gabe, beti ni baino azkarragoa da edozein zuhaitz, dena delako generokoa izanda ere. Eman-hartu hori errazago ulertzen da ereinez edo landatuz edo txertatuz bakoitzak sortzen duen zuhaitzarekin. Egunez egun etxeko bezala duzun horrekin. Egin ezazu proba. Hemendik urte batzuetara hitz egingo dugu...

Zenbaitek betiko erlazioa sortzen dute eskuera duten zuhaitz batekin. Diotenez, jendea inguruan izatera ohituak dauden zuhaitzek errazago ulertzen gaituzte, eta gurekin energia partekatzera prestatuago omen daude. Dagoeneko ez da harritzekoa zuhaitz handiei besarkatuta dagoen jendea ikustea. Edo bere abaroan meditatzen. Gehiago dira hamaiketakoa edo siesta bere sustraien gainean egiten dutenak. Inkontzienteki jasoko dute onura. Eta biaoa edo hausnarra zuhaizpetan egiten duen aziendak ba ote du horren berri?

Pakistango Hunza jendeak ohiko du hil den etxekoaren gorpua erre eta gero errautsak lursail batean zabaldu eta bertan zuhaitz bat landatzea. Gero zuhaitz hura etxeko haren ordezkoa izango da, eta gozo-gozo besarkatuko dute.
Zuhaitza lagun egitearen kontu hori ederra izango da zalantzarik gabe, baina alde bakarreko emanartua bihur daiteke; hau da, zuk zuhaitza maitatu eta berak zu ez. Baina nola ezin digun bizkarra eman eta alde egin... 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


Eguneraketa berriak daude