Keinuak eta zeinuak

Oihartzuna (2015). Bideoa eta buztinezko piezak. Neurri aldakorrak.
Oihartzuna (2015). Bideoa eta buztinezko piezak. Neurri aldakorrak.

Ez dakit egia den, baina berdin zait: zurrumurrua iritsi zitzaidan, duela urte asko, artista batek proposamen bat aurkeztu zuela Gipuzkoako Artista Berrien lehiaketara, oraindik lehiaketa zenean: lehen saria jasotzen duen lanaren kopia perfektua egingo dut. Keinu sinple horrekin dena hankaz gora botatzen zuen. Izan ere, lehen saria jasotzen duen lana zehatz-mehatz kopiatuta sortzen den lanak ere lehen saria jaso beharko luke berez. Baina lehen saria jasoko balu, kopia horren beste kopia zehatz bat egin beharko luke, eta hark ere lehen saria jaso beharko luke, eta horrela bukle infinituan. Eta hori gauzak asko konplikatzea zen. Epaimahaiak ez zuen onartu keinua eta bazter geratu zen.

Zurrumurrua egia izatera, proposamen hori aurkeztu zuena Jon Mantzisidor Uria (Zumaia, 1973ko apirilaren 19a) izan zen. Eta badu zentzua bera izateak; aurkeztu izan dituen beste hainbat arte proposamen ere polemikoak izan ziren bere garaian, irri gaizto bat ateratzeko modukoak, jolastiak. Erakusketa aretoko argiak sabaitik kendu eta, itzalita, hormaren kontra erakutsi zituen Rekalde aretoan 2007an.

Bere keinuek zeinu izaera hartzen dute askotan, eta beste batzuetan zeinuak keinu bihurtzen ditu. Argazkietako lan honetan, bideoan apaizak hitz egiten zuenean soinua erabat ezabatu zen: isiltasun digitala. Eta amaitzen zuenean elizak, aretoak egiten zuen oihartzuna eta jendearen zarata entzuten zen. Horrek eskuen keinuak agerian uzten zituen eta erakusketaren muntaketan pieza horiek egin zituen buztinez apaizaren esku-keinuak imitatuz.

Keinu jolastiekin zeinuak kolokan jarri zalea da. Komiki txundigarriak kaleratu zituen garai batean. Karidadeko Bentako musika konposatu zuen, Gora Japoneko partaide da. Egun, musika inprobisazioan dabil gehienbat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Eguneraketa berriak daude