“Ezinbestekoa da zaintza lana politika guztien erdigunean jartzea”

  • Haurtzaro gogor baten ondorioak atzean utzi asmoz, 2006an Bartzelona aukeratu zuen bizitoki Carmen Juaresek (Valle, Honduras, 1986). Gaur egun, Emakume Migratzaile Anitzak  elkarteko koordinatzailea da eta zainketa lanak Gizarte Hezkuntzako ikasketekin uztartzen ditu.


2018ko azaroaren 14an
Espainiako Atzerritarren Legea bidegabea, arrazista eta klasista da.
Espainiako Atzerritarren Legea bidegabea, arrazista eta klasista da.

Zergatik aukeratu zenuen Katalunia?
Nire amaren neba Bartzelonan bizi zelako. 2006an etorri nintzen, hemeretzi urte nituenean. Oso gaztea nintzen eta ama lasaiago zegoen familiarekin etorriko nintzela jakinda.

Nola gogoratzen duzu iritsiera?
Izugarria izan zen. Gogoratzen dut ekainean, Sant Joan bestaren sasoian etorri nintzela. Hondurasen 17:30ean iluntzen hasten zen eta, neska izanik, ezin nintzen kalera atera. Bartzelonara 20:30 inguru iritsi nintzen eta eguzkia sekulakoa zen... Oraindik gogoratu dezaket askatasun sentimendu hura. Kontrastea ikaragarria zen.

Gizarteratzea erraza izan al zen?
Biztanleen aldetik bai, baina burokraziarenetik ez. Ikasketak nituen eta nire sentsazioa zen, Europan egonik, erraza izango zela lana aurkitu eta logela bat alokatzea. Denbora gutxi behar izan nuen errealitatea guztiz desberdina zela ikusteko. Paperik gabe alternatiba bakarra zen taberna batean hamabi orduz eta 400 euroren truke lan egitea, edo nik egin nuen bezala, kopuru berberaren truke ehungintzan, baina zortzi orduz lan eginez.

Zer deritzozu Atzerritarren Legeaz?
Bidegabea, arrazista eta klasista da. Aberatsa bazara, dena da erraza. Baina dirurik gabe, hiru urtez legez kanpo biziraun behar duzu, gerora paperak egin ahal izateko. Horrek dakartzan ondorio guztiekin, noski. Arazoa da mundu zabalean uste dugula Europak giza eskubideak errespetatzen dituela eta oso oker gabiltza.

Nola eragiten dizue garbiketa eta zainketa lanetan ari zareten etorkinei ogibideak sarri duen esplotazioak?
Etorkinok Europara etortzen garenean ez dakigu zeintzuk diren gure eskubideak. Hori da arazorik larriena. Kontraturik izan ez arren babesten zaituen langileen sindikatu bat dagoela inork gutxik daki hasieran, adibidez. Niri ere pasa zitzaidan: sei urtez 24 orduz emakume bat zaintzen lan egin nuen 750 euroren truke. Hasieran eskertuta sentitzen nintzen, errealitatearen larritasunaz jabetu arte. Informazio falta sekulakoa da.

Pobreziak emakume etorkin aurpegia du oraindik. Zergatik?
Gizartearen iruditeriak uste duelako zaintza eta garbiketarako lanak egiteko gai besterik ez garela. Zoritxarrez, emakume feminista liberal batek baino gehiagok uste du garai batean amonek edo amek egiten zuten lan hori, gaur emakume etorkinek egin behar dutela. Berdintasuna aldarrikatu bai, baina Martxoaren 8ko manifestazioetan, bere seme-alabak zaintzeko gaizki ordaindutako emakume etorkinen lanaz baliatzen den emakume bat baino gehiago ikusi izan dut.

Argazkia: Joan Mateu

Orain lana ikasketekin uztartzen duzu. Nola doa?
Gizarte Hezkuntza ikasten ari naiz, uste baitut bakoitzak gizartean zertxobait ereiten badu, eraldatu ahal izango dugula. Mundua oso gaizki dago, beraz, edo esku hartzen dugu edo arazo larriak izango ditugu. Zaintzaren lanak utzi eta alor honetatik jo nahi dut, baina ez da erraza.

Eta horrez aparte, Emakume Migratzaile Anitzak elkarteko koordinatzailea ere bazara. Zer deritzozu elkartearen ekarpenaz?
Duela bi urte sortu genuen elkartea hamabost lagunek eta gaur egun 250 inguru gara dagoeneko. Whats App bitartez mantentzen dugu kontaktua, gutariko gehienek 24 orduko lanaldiak dituztelako eta ekintza gehienak asteburuetan egiten ditugu. Gure ekarpena ezinbestekoa izaten ari da esplotazio testuinguruan murgilduta dauden hainbat eta hainbat emakumerentzat. Heziketa, babes psikologikoa eta legala eskaintzen ditugu eta funtzionatzen du.

Zaintzaileak zaintzea ezinbestekoa izaten da.  
Bai noski, baina gizarteak ez ditu zaintzaileak zaintzen. Kontrakoa. Horregatik ikusten dugu, emakume etorkinen artean sarri autoestima eta osasun arazo larriak suertatzen direla. Emakume Migratzaile Anitzak elkartean hau da gure erronketako bat, testuinguru honetan bizi diren emakumeak babestea.

Begi onez ikusten al dute elkartea zaintzen dituzuen familiek?
Denetarik dago, baina, noski, zaintzaileak etxean esplotatuta dituzten familiei ez diegu mesederik egiten. Behin, adibidez, familia batek deitu zuen elkartera, ama zaintzen zuen zaintzaileak gure bileretako batera etorri nahi zuelako eta bileraren edukia ezagutzeko. Guk lan eskubideen inguruko ikastaro bat zela azaldu genionean debekatu egin zion etortzea.

Zein da erakunde publikoen erronka nagusia?
Ezinbestekoa da zaintza lana politika guztien erdigunean jartzea. Eta erdigunean esaten badut, erdigunean da. Alegia, erabakiak hartzen diren erakunde guztietan. Udalak zaintzarako lanak egiteko zerbitzu itunduak baditu, ezinbestekoa da lanaren uztartzearekin konpromisoa bermatzeko klausula bat jartzea, adibidez.

 

Aitaren hilketa

“Hamar urte bete berri nituenean aita erail zuten nire aurrean. Hiltzaileen helburua zen familia osoa hiltzea, baina gu libratu ginen gure kontra prestatu zituzten balak trabatu zirenean. Gerora, bizirauten saiatu ginen, baina hamahiru urte nituenean depresioaren lehen sintomak agertu zitzaizkidan. Haurtzaroan bizitakoaren ondorioz eta Hondurasen nagusi zen indarkeria zurrunbiloaren testuinguruan, nahaste obsesibo konpultsiboa diagnostikatu zidaten. Hirutan saiatu nintzen nire buruaz bertze egiten eta psikologoak gomendatu zidan Honduras utzi eta bizitza berri bat abiatzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume migratuak
“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
“Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut”

Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]


Etxeko langile egoiliarren ia %98k ez du jaso lanbide arteko gutxieneko soldata 2023an

ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]


Proposamen bat zaintza eredua aldatzen hasteko

Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]


2023-06-21 | Reyes Ilintxeta
Laura Penagos. Aktore kolonbiar euskalduna
“Emakume arrazializatua eta euskalduna izatea exotikoa da, horrek nekatzen nau, eta arrazista ere bada”

Ez da ohikoa Kolonbiatik etortzea, euskara ikastea eta antzerkitik bizitzen tematzea. Ez da ohikoa soineko gorri ikusgarria Larunbe (Nafarroa) herri txikiko eliza gotikoaren hormatzarrekin konbinatzea. Eta ez da ohikoa periferiaren periferiakoa izanda, horren baikorra izatea.


2023-03-08 | Estitxu Eizagirre
Soraya Agirre, migratu feminista zaintzailea
“Zure zaharra zaintzeko kontratatu behar bagaituzu ez gaitzazu begiratu gainetik, parez-pare baizik”

Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]


Emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko konpromisoa berretsi du Foru Legebiltzarrak

Ablazioa errotik kentzeko nazioarteko egunaren harira, praktika ilegal hau egiten den herrialdeetatik etorritako 4.000 emakume nafar daudela ohartarazi du Munduko Medikuak erakundeak. Talde parlamentari guztiek GKE horren komunitate-lana eta Nafarroako Gobernuko erreferentziazko... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Iris Mapaly Cárdenas. Migratzailea.
“Migratzaileak behartuta gaude zaintza eta garbiketa lanetan aritzera”

Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko ‘Aporofobia Stop’ antzezlana sortu dute Paris 365 jantoki solidarioak, Ados Teatroak, Asin Soundek, Bidebitarte kooperatibak eta Arteriak taldeak. Iris Mapaly Cárdenasek, Paris 365 jangelako... [+]


Güneş Oztürk. Galdera zehatzak, kritika zoliak
“Pertsonaren errealitate sozioekonomikoak zeharo baldintzatzen du beste herrialde batean sustraitzeko duen gaitasuna”

Bartzelonara asteburu pasa joanda, elkarrizketagile honek aukera aprobetxatu du Güneş Öztürkekin elkartzeko. XIX. mendean ehungintza-lantegi handia izandako Can Batlló espazioan egin dugu hitzordua, bertan baitago Col·lectivaT kooperatiba, ekonomia... [+]


2022-02-03 | Miren Osa Galdona
Zorraren gurpilean
Emakume migratzaileen zama amaiezina

"Emakume etorkinen zor amaiezina: nazioaz gaindiko begirada Euskal Herritik, pandemiaren ondorengo munduan" ikerketa aurkeztu du Silvia Carrizo Fernandezek oraintsu. Lanak emakume migranteen zorra du ikergai; arlo ekonomikoan ez ezik, migratu beharrak emakumeei arlo... [+]


Eguneraketa berriak daude