Aldaketa klimatikoa politikoaz ezin banaturikoa dela argi du Mariama Diallok: “Arazoa ez da ekologia edo ingurumenari mugatzen, sistema dugu txarra”. Hori horrela, alternatibak garatzeaz gain, esparru politikoan eragin behar dela dio senegaldarrak. Eta hori laster, berantegi izan aitzin. Hegoko herrien ahotsa entzunarazten egon berri da Baionan antolaturiko Alternatiba egunetan. Justizia klimatikoaren gaian sakontzeko tartea eskaini digu.
Nolakoa da aldaketa klimatikoaren kontzientzia hartzea Senegalen?
Badakigu itsasoa aurreratuz doala, ingurumen arazoak daudela, baina “aldaketa klimatikoa” nozioa ez da baitezpada erabilia, batez ere baserri munduan. Eskolan ibili ez direnek ez dute baitezpada termino hori erabiltzen, baina arazo bat badela ohartuak dira, natura andeatuz doalako. Arrangura hau sendi da maila instituzionalean, baita Gobernuz Kanpoko Erakundeetan ere. Azken lauzpabost urteetan herritar dinamika bat ere garatuz doa. Pozik naiz, Alternatiba sortuz gaia jendarteratzea genuelako xede.
Alternatiba taldeak biderkatzeko deia luzatu zenuten duela bost urte Baionatik.
Alternatiba denetan ereina da, oso ongi gainera. 175 talde sortu dira azken bost urteetan mundu guztian zehar. Gainera, oihartzun handia duela ohartzen gara, ikusiz zenbat herritar batu den Baionan, zenbat hizlari, zenbat komunikabide.
Ez da nahikoa maluruski.
Hozka hau gainditzea da gure erronka, askoz urrunago heltzeko. Besteak beste, mundu mailako dinamikak garatu behar ditugu, Iparraren eta Hegoaren arteko harremanak landuz, eraginkorragoak izateko, indar harreman bat eraikitzeko. Ezinbestekoa dugu. Arazoa ez da ekologia edo ingurumenari mugatzen, sistema dugu txarra. Demokrazia arazoak, garapen ekonomikoaren ereduak... guztia lotua da. Iduritzen zait sistema bere orokortasunean galdekatzeko bide interesgarria dela aldaketa klimatikoaren gaia. Sistema aldatzeko eta mundu iraunkorrago bat espero ahal izateko aukera dugu justizia klimatikoaren bidean.
Nola lortu Ipar-Hego harreman justu eta errespetuzkoa?
Koordinatu behar gara, elkarrekin aitzinatu behar gara. Ez du ezertarako balio Frantzian klima defenditzeak, munduaren beste puntan egitasmo klimatizidioak burutzen uzten baditugu Frantziako enpresak. Aldaketa klimatikoaz hitz egiterakoan, Ipar-Hego harremanaren gaia ezin baztertuzkoa dugu.
Zuri irakurria: “Mendebaldearen erantzukizun historikoa eta zor ekologikoa ez dugu ahantzi behar”.
Hegoko herriak ari dira probokatu ez duten aldaketa klimatikoaren ondorioen pairatzen. Mendebaldearen ardura ez da bakarrik historikoa, gaur egungoa ere bada: berotegi efektua dakarten gasen %3,8 igortzen zuen 2015ean Afrika Subsahararrak, %19 Ipar Amerikak, %10 Europak. Hori horrela, justizia klimatikoa behar dugu, Iparreko herriek behar dituzte bestetan eragin kalteak konpentsatu. Ezinbestekoa izan arren, oso gutxi tratatua den eskaera dugu hau.
Zer nolakoak dituzue ondorioak?
Tenperaturaren emendioaz gain, erran bezala, itsasoaren aitzinamenduak ditu sekulako makurrak eragiten. Herri osoak dira irentsiak Senegalen; herritarrak behartuak dira lekuz aldatzera, dena galduz: etxea, lana, tokiko kulturarekiko lotura, lur horietan ehortziriko arbasoak... Arazoak hamaika dimentsio ditu: geografikoa, ekonomikoa, humanoa, kulturala eta abar. Batzuk piragua hartu eta immigrazio klandestinora arriskatzen dira, beste batzuk Hegoan gelditzen dira, hirietan, egoera gogorrean. Laborantzatik bizi zirenek ezin dute gehiago, itsasoaren aitzinatzearengatik lurrak gaziegiak direlako. Arrantzaleek haiek ez dute gehiago aski erreserbarik itsasoan. Hori horrela, egunerokoa ezin dugu lasaiki bizi. Elikadura segurtasunaren erronka hor dugu: behar bezala jaten ahalko dugu?
Baina, nola eragin erabaki politikoetan?
Aterabidea ez dugu oraindik, landu behar dugu, irudikatzen lortu behar dugu. Presazkoa da. Betidanik baztertu izan dut politika, ez dut gustuko, zikina iduritzen zait. Baina, gaur egun ari naiz gu ere herritar gisa doi bat hobendun garela, sistema politikotik bazter egonez beste batzuen esku uzten dugulako. Gure helburuaren alde doazen legeak pasarazteko bidea izan daiteke politikan inplikatzea... Ekologia gainditu eta ekologia politikora pasa behar gara, politikaren muinean kokatu behar dugu ekologia, politika produktibista kapitalista hor duguino, ingurumenaren babeserako neurriek ez dutelako emaitzik ukanen. Ingurumenaren babesteak berekin dakar sistema ekonomikoaren aldaketa, ekoizpen eta kontsumo moduen aldaketa.
Gerora begira, zer?
Benetako indar harreman bat lortu behar dugu, alternatibak ez direlako nahikoak. Presionatu behar dugu tokian-toki, nazional zein nazioartean. Urrats ttikiak ez dira nahikoak, aldaketa konkretuak behar ditugu, berantegi izan aitzin. Lan handia dugu, indar harreman hau eraiki behar dugu eta horretarako, estrategiak xeheki marraztu behar ditugu.
“Salumgo delta nuen ikerketa eremu, masterrarentzako. Itsasoaz bi urratsetara, bertakoek kontatzen zidaten ume zirela itsasoa oso urrun zutela. Orduan konturatu nintzen arazoaz. Arrain gutxiago, laborantzan ekoizpen ahulak, uholdeak... aldaketa klimatikoaren ondorioak geroz eta argiago nituen. Nazioarteko negoziaketei interesaturik, laster ulertu nuen klimaren gaia politikoa zela”.
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]