Azkena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elgoibarren antolatutako “Euskara ala ezkara” jardunaldietan Harkaitz Canoren esaldi inspiratzaile horietako bat –beste bat gehiago– tatuatuta daramat lokian.  “Noiz desagertuko da benetan euskara? Hiztun guztiak desagertzen direnean, ala bat bakarra geratzen denean?”. Bakar horrek ezingo du inorekin euskaraz berba egin, bere baitarako errezitatuko dituen poema eta kantuetan baino ez da biziko euskara, baina bizirik al dago hizkuntza bat horrelako baldintzetan?

Egun hartatik daramat irudikatzen nolakoa litzatekeen azken euskal hiztuna. Zein ote litzatekeen. Idiazabalgo amona bat? Santurtziko nerabe bat, bere gurasoak –azken bikote euskalduna– istripu batean galdu ostean, bakarrik geratu dena? Mauleko etxe ezkutu batean bizi den antzezle bat, euskararen desagerpenaren berririk izan ez duena bere azken obrarako inspirazio bila gotortu zelako duela bost urte? Edo, imajinatu euskararen egoeraren inguruko kontzientziarik ez duen bat dela gure azken hiztuna, eskolan aspaldi ikasitako apurrak oraindik ahaztu ez dituen bakarra. Zer egingo ote luke beregan gorpuzten den baina interes berezirik sorrarazten ez dion hizkuntza, kultura eta mundu ikuskera baten pisu horrekin guztiarekin?

Euskararen heriotzaren iragarpen denak bete ziren. Jendea aspertu zen agintariei neurri zehatzak eskatzeaz, eta kaleko aktibazio linguistikoek huts egin zuten. Euskaraldia-ri plaza bat eskaini zitzaion Gasteizen, hori bai, hizkuntzaren bizitza urte batzuk luzatzea lortu zuen bakarra izan zelako. Baina, tira, gero etorri zen Ahobizi-en matxinada eta… gainerakoa badakizue. Inoiz baino ikurrina gehiago dago kaleetan orain. Lekuen izenak ingelesez, dagoeneko gaztelania bigarren hizkuntza izatera pasatu da Euskal Herrian. Amerikanoak eroso eta –behingoz– konplexu linguistikorik barik itzuli dira Idahotik eta Miamitik, eta orain Little Boise deitzen da Bilbo. Azken euskal hiztuna miretsia da jendartean, baina bizkartzainak ipini dizkio gobernuak, bera ondare historiko izendatzeko tramiteak hasi berri dituztelako, eta, noski, hor errezeloak sortzen dira. Lehiakide ditu Bizkaiko azken pinua eta Bardeetako militarizatu bako azken metro karratua.

Dokumentalak eta filmak egin dituzte azken euskal hiztunari buruz; SSIFF-eko aretoak goraino betetzen dira beti, nahiz eta inork berbarik ez ulertu, azpi-titulatzeko ere inor ez baita gai. Morboa handia da, baina, kuriosoa da, inori ez zaio burutik pasatzen euskara ikastea. Gehiago gustatzen zaie hizkuntza hilaren sonoritatea, besterik ez dute aipatzen aretotik irtetean; hilda egoteak edertu egiten duela idatzi izan dute zenbait zutabegilek; azkenean, dagokion lekuan omen dago euskara: kondairen, eguzki-loreen eta sorginen munduan.

Azken euskal hiztuna irribarretsu doa lotara, bere ohiko protagonismo dosiarekin gustura. Eta argi dauka ez duela inorekin elkarbanatuko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude