Metonimia

  • Bi gauzaren artean dagoen harremanean oinarrituz, bati bertzearen izena ematea da metonimia: Picasso bat erosiko bagenu, Picassoren koadro bat erosiko genuke –Ana Malagon edo Iban Zaldua bat irakurri dut gaur goizean: gauza bera eginen da noizbait ipuingileekin? Zutabegileekin egitera ailegatzea da, jakina, nire egiazko interesa–.

Prentsan, legenarraren antzera erabili izan dute anitzek metonimia, eritasun politiko baten hedadura nabarmentzeko: Fermin Muguruzak, errate baterako, ETAren aldekoa izatearen estigma darama, eta hari elkarrizketa egiten dionari terrorismozaletasuna kutsatuko zaio, barkamena eskatu behar izateraino. Metonimiak, kontu erretorikoa izanik, irudimenaren eremuan funtzionatzen du hobekien: Rafael Vera edo Pio Moa, alegia Muguruza ez bezala egiazko talde terroristetan parte hartutakoak elkarrizketatuz gero, ez da hain erraz aktibatzen.

Espainiako politikan Podemos alderdia Venezuelarekin nahasten duen metonimiak izan du arrakastarik handiena: Nicolás Madurok zer egin, harengatik kontuak eskatu izan dizkio Espainiako prentsa jakin batek Podemoseko buruzagiren bati. Horregatik ez dut pentsatu nahi zer gertatuko zatekeen oposizioko kazetari bat ezkontzeko behar dituen paper batzuk hartzera Venezuelako enbaxada batera sartu eta han poliziak hartu –tartean Maduroren bi bizkartzainek– eta, enbaxadorearen aitzinean, hozki torturatu eta erail izan balute. Zer, munduak jakin izan balu zazpi minutuz garrasika aritu zela kazetaria, mutilatzen zuten bitartean. Zer erranen zuketen tertulietan. Noren dimisioa eskatuko.

Baina, erran bezala, metonimiak alegiazko erreinuetan funtzionatzen du hobekien. Kontatutakoa Venezuelakoa ez den enbaxada batean gertatu den honetan, inork ez baititu begi-bistako metonimiak egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude