Zaintza birpentsatuko bagenu?

  • Nola erantzuten diegu zahartzeari loturiko mendekotasun fisiko zein psikokognitiboei eta horiek sortzen dituzten zaintza beharrei? Nola gurutzatzen dira klasea, arraza eta generoa zaintzeko eta zaindua izateko orduan? Erantzun diezaiokegu zahartzeari praktika komunitarioetatik?

Marianne Brull eta bere Euskal Herriko familia. Familia biologikoa Suitzan duen arren, auzoan bertan ditu elkar zaintzeko prest daudenak.
Marianne Brull eta bere Kataluniako familia. Familia biologikoa Suitzan duen arren, auzoan bertan ditu elkar zaintzeko prest daudenak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mendekotasunak eta zaintza beharrak ez dira bizitzaren une zehatz batean hasten edo amaitzen. Pertsona guztiok jasotzen ditugu izaera bateko edo besteko zaintzak jaiotzetik, eta bizi garen artean (ia) denok ematen dizkiegu inguratzen gaituztenei. Aldatzen dena une bakoitzean ditugun behar eta mendekotasun motak dira, horien intentsitatea, eta eman ditzakegun zaintzena. Zahartzean, zaurgarritasunak eta mendekotasunak areagotu egiten dira. Gaitasun fisiko eta psikokognitiboak  urrituz doaz. Laguntza gehiagoren beharra dugu, laguntza gutxiago eskaini dezakegu.

Arazo baten argazkia
Gaindegia behategiak eskainitako datuen arabera, euskal jendartearen zahartze tasa handia da. Biztanleriaren %21,4k 65 urte baino gehiago du, Europar Batasunaren batez bestekotik gora (%19,4). Hazkunderako joera luzarotik dator eta luzaroan mantenduko dela aurreikusten da. Eustatek EAErako egindako aurreikuspenak aintzat hartuz gero, 2018 hasieran 65 urtetik gorako 480.653 pertsona bizi ziren EAEn, biztanleria osoaren %22,1. Bada, 2031n, 616.010 izatea aurreikusten da, %28,2. Adineko gehiago, eta luzaroago bizi direnak. Euskal herritarron bizi-itxaropena 83,5 urtekoa da; azken hogeita hamar urteotan 10 urte luzatu da. Denbora gehiago bizi gara osasun egoera onean, baina baita txarrean ere.

Ezin dementziak aipatu gabe utzi. 65 urtetik gorako pertsonen %8-10 inguruk dementzia motaren bat du. 80 urtetik gora, proportzioa %25ekoa da. Aurretik emandako datuekin erkatuta, 65.000tik gora lirateke askotariko dementziek gaixotutako herritarrak. “Zahartzearen arazoa” gero eta gehiago aipatzen da esparru politiko, enpresarial edo unibertsitarioetan. Osasun, ekonomia eta gizarte larrialdiaz hitz egiten da.

Bidesaria ordaintzeko gaitasunaren arabera, merkatuan edo familian bilatzen dira zaintzarako konponbide bizigarriago edo prekarioagoak. Esparru komunitarioak minoritario izaten jarraitzen du

Arazo da ala arazo egiten dugu?
“Pertsona nagusien zaintzak debaluazio bikoitza pairatzen du, soziala eta kulturala”, dio Silvia Federici idazleak. Soldatapeko lan produktiboa nortasunaren ardatz nagusietakoa den jendarte-ereduan zaintzak gutxietsiak daude, eta zahartzea galerarekin, zama ekonomikoarekin edo traba bilakatzearekin lotzen da. Horrek eraikitzen du “zahartzearen arazoaren” diskurtsoa.

Simone de Beauvoir idazleak beste jokaleku bat proposatu zigun aspaldi: “Zaharra izatea zer den ulertu denean, ez da nahikoa ‘zahartzaroaren politika’ eskuzabalagoarekin konformatzea, pentsioa igotzearekin, bizitoki osasuntsuekin, aisialdi antolatuekin... Sistema osoa da jokoan dagoena, eta aldarrikapenak erradikala behar du izan: bizitza aldatzea”.

Bizitza aldatzen ez dugun bitartean, baina, arazoa da. Ekonomia feministak dio jendarteek zaintza beharrak asetzeko lau bitarteko nagusi baliatzen dituztela: Estatua edo esparru publikoa, familia biologikoa, merkatua eta sare komunitarioak. Zer proportziotan ematen da adinduen zaintza esparru bakoitzean? Zer fluxu ari dira ematen batzuen eta besteen artean? Zaintzen ardura nagusia historikoki emakumeei inposatu zaie, familiaren eta etxearen markoan. Familia eredua, ordea, izugarri aldatu da belaunaldi bakarrean, eta dimentsio anitzetan gainera. Seme-alaben kopurua urritu da. Bizikidetza ereduak eraldatu dira. Familiako kideen bizitokien arteko distantzia asko handitu da. Semeek eta batez ere alabek gurasoei zahartzaroan “berez” zor omen zieten zaintza naturalizatua, auzitan dago egun. Gurasoek zein seme-alabek jartzen dute auzitan, baita feminismoek ere, zaintzaren etika erreakzionarioa salatuz. Eta hala ere, familia biologikoak jarraitzen du izaten zaintzen helduleku nagusia.

Hamarkada gutxi batzuetan, esparru publikoa izan da bigarren aukera. Politika neoliberalak zerbitzu publikoak murrizten doaz, ordea, eta abandonatutako lurraldeak merkatuak konkistatzen ditu. Bidesaria ordaintzeko gaitasunaren arabera, merkatuan edo familian bilatuko dira konponbide bizigarriago edo prekarioagoak. Esparru komunitarioak minoritario izaten jarraitzen du, lehen bezala orain.

Klasea, arraza, generoa
Jendarte-hierarkian dugun botere posizioaren arabera, zaintza egokiak jaso eta emateko baliabide eta aukera gehiago edo gutxiago dugu. Botere posizioa aldagai ezberdinek zehaztuko dute; ezin guztiei heldu lerrootan, baina hiru azpimarratu nahiko genituzke: klasea, arraza eta generoa.

"Tristezia handiz" bizi du Ana Delfak adinduen egoera gure herrian. "Kolonbian adindua beti dago norbaitekin, lagunduta".

Ana Delfa Piedraita Villa eta Rakel Perea Valencia profesionalki aritzen dira adinduen zaintzan. Delfa 2004an heldu zen Kolonbiatik Europara, erbesteratu politiko bezala. 2012tik Araban bizi da, pertsona nagusiekin lanean, etxe partikularretan ia beti. Pereak dementziak eta bestelako mendekotasun psikokognitiboak dituzten adinduekin egiten du lan 2000. urtetik. Zuzendari lanak egiten ditu 35 gaixo hartzen dituen Bizia eguneko zentroan. Aldundiaren zentro publikoa da, kudeaketa pribatukoa.

“Tristezia handiz” bizi du Delfak adinduen egoera gure herrian. “Kolonbian adindua beti dago norbaitekin, lagunduta. Jakintzen iturri da, errespetu handia diogu eta bere beharra dago etxean, gurasoena dagoen bezala”. Asteburutan, mendekotasun erabatekoa duen emakume batekin egiten du lan, eta astegunez bikote baten etxean aritzen da. “Emakumea depresio sakonak jota dago; 88 eta 83 urte dituzte eta fisikoki biak daude gainbeheran”. Astean 60-65 orduko lanaldia du, beti ordutegi zatikatuan. “2012an ez zegoen bertako zuririk zereginotan, ez zen haientzako lana. ‘Ipurdiak garbitzea? Bai zera’. Baina orain, enplegu gutxi dagoela-eta, badira batzuk, baliabide urriko jendea, hori bai”. Zaindu dituen guztiak zuriak dira.

Sektore gutxietsi eta prekarizatua da, arrazializatua eta feminizatua. “Ni hasi nintzenean, ordua 10 euroan ordaintzen zen gutxi gorabehera, orain gutxiago. Gizarte-segurantzarik ez, pagarik ez, oporrik ez. Exijitu, ordea, asko: janaria prestatzen jakitea, garbitzea, nagusien zaintzan esperientzia eta formazioa izatea. Egunean 8 ordu, 700 euroren truke”. Bada baldintza okerragorik. Lagun bat du barne-langile etxe batean. “Ez dizkiote egunean bi ordu ematen atsedenerako. Larunbatetan gaueko hamarretan irten eta igandean goizeko hamarretan bueltatzen da. Hori 700 eurorengatik, bere kargu bi pertsona nagusi dituela”.

Zaintzen kate globalen parte da Ana Delfa. Bertako adinduak zaintzen urteak eman, eta norberak zaindua izateko beharra heltzen den unean jaioterrira buelta egiten dute askok. “Nik 14 urte daramatzat etxetik kanpo, 47 urte ditut orain. Ez dut aurrezkirik, ez dut etxerik, ez dut ezer. Gaixotzen banaiz, nork zainduko nau? Kolonbiara bueltatu beharko dut. Eta zerekin noa? Nork mantenduko nau?”. Guztiok bezala, etorkizunean ez ezik, orain ere badu zaindua izateko beharra. Baina “hori ez diogu gure buruari planteatu ere egiten. Autozainketa egon beharko litzateke, baina horretarako denbora ere behar da, eta guk ez dugu halakorik”.

Rakel Pereak zuzentzen duen Bizia eguneko zentroan langile guztiak emakumeak dira; ez dago migratzailerik, ordea. Ezta erabiltzaileen artean ere. Prekarizazio orokortuak eragiten badio ere, lan-baldintzak duinagoak dira. Gaixotasun psikokognitiboek dakarten mendekotasuna eta zaintzen exijentzia muturrekoa azpimarratu ditu: “Diagnostikatu eta denbora tarte laburrera 24 orduko arreta behar duzu. Gaixotasunak etengabe egingo duenez aurrera, etxean beharrezko zaintza bermatzea oso zaila da. Familiek etxeetan egiten dute, baldintza izugarrietan”. Emozionalki oso gogorra da, gaixoarentzat zein ingurukoentzat, eta prozesua urtetan luzatzen da.

Eguneko zentro zein bizitzeko egoitza publikoak, denak daude lepo, eta itxaron zerrenda luzea da. Diru-sarreren eta ondasunen araberakoa bada ere, eguneko zentroagatik hileko 503 euro ordaintzen dute gehienek, eta egoitzengatik 1.116-1.400 euro artean. Gehienek egoitza pribatuetara jotzen dute. Ordaindu ahal badute, beti ere. “Aldundiak diru-laguntzak ematen ditu, gehienez 1.000 eurokoak, baina egoitza pribatuetan hilero 2.500-3.000tik gora ordaintzen da”.

Jendartearen bilakaera ikusten du bere lanpostutik. Familia ereduak “gero eta txikiagoak dira, zaintzaileak gutxiago beraz, eta nagusiak”. Sarea txikiagoa eta prekarioagoa da. Ondorioz, garai batean eguneko zentroan urte asko emango zituen adindua egoitzara bideratzen da orain. “Alaba bakarra, etxean bakarrik bizi den aita zaintzen duena esaterako. Mendekotasuna gora badoa eta zentroak 8 orduz baino ez badu hartzen, nola egin gainerako orduetan zaintzeko?”.

Zaintzak ulertzeko moduak ere aldatzen doaz. “Nagusiak zaintzen 60-70 urte inguruko alaben belaunaldia ari da. Gurasoengandik jaso duten mezua da, ‘nola eramango nauzue egoitzara? Zainduko nauzue etxean hil arte’, eta hori emozionalki, bereziki alabentzako, kristoren zama da”. Baina aldaketa sumatzen du Pereak. Belaunaldi horrek “zama kendu nahi digu orain 40-45 urte ditugunoi: ‘Amak esan dit txarto jartzen banaiz egoitzara eramateko’”. Zaintzak aurpegi ilun makurra ere baduela argi du. Aitortzarik eza, edo zaintzaren inposaketa maitasunaren izenean. Etorkizunaz ez da oso baikor. “Hazi dena merkatua da. Familia izan zen denbora askoan zaintzaz arduratu zena, publikoa garatuz joan zen ondoren, baina urteak dira blokeatuta dagoela. Ni eguneko zentro pribatuak ezagutu gabea nintzen, eta orain Gasteizen badira batzuk”.

Esperientzia komunitario eraldatzaileak
Beti daude urratutako bideetatik eta muga hertsietatik kanpoko ideiak eta praktikak garatzen dituzten pertsonak eta taldeak. Kontxesi San Juan Elizaldek 60 urte ditu, eta Iruñean bizi da. Etxekide kooperatibako kide da, pertsona adinduentzako etxe kolaboratiboak eraiki nahi dituena. 53 eta 71 arteko 35 pertsona dira (25 emakume eta 10 gizon), denak iruindarrak edo inguruko herrietakoak. “Talde ertaina nahi dugu. Asko bagina, egoitza bat emango genuke, gutxiago ezagutuko genuke elkar. Taldea txikiegia bada, berriz, elkarrekiko mendekotasun handiegia izango genuke”.

2016an hasi ziren bi lagun ideiari forma ematen, eta hurrengo urtean lau pertsona batu zitzaizkien. “Ateak jende gehiagori zabaldu aurretik, gure proiektuaren oinarriak adostu genituen: ekologikoa izatea, hirian bertan egotea, izaera soziala izatea, auzoko mugimendu herritarrekin lotura izatea...”. Ahulgune nagusia hauskortasuna izaten dute proiektu hauek. “Asko sortzen dira, baina ehuneko hamar edo hezurmamitzen dira soilik”.

San Juanek zahartzean independentziari eustea aldarrikatzen du behin eta berriz. Baina ez “bakardadeari loturikoa”. Etxekideren parte izateko, “gainontzekoak zure bizitzan garrantzitsuak izateko jarrera izan behar duzu aurrez. Erraz laguntzeko eta lagundua izateko armiarma sarea osatu nahi dugu”.

Autogestio komunitarioa, zerbitzu publikoak, instituzioen parte-hartzea. Denen beharra eta osagarritasuna defendatzen ditu. “Gutako bati, adibidez, alzheimerrak jotzen badio, zerbitzu publikoek hor egon behar dute, baina harago ere babestuta egongo da”.

Pertsona adinduentzako etxe kolaboratiboak eraikitzea du helburu Etxekide proiektuak.

Familia biologikotik harago
Marianne Brull ohiz kanpoko bizitza egin duen 83 urteko emakumea da, zahartzaroaren mendekotasunei erantzun ezohikoa eman diona. Sortzez suitzarra, 30 urte eman zituen Parisen bizitzen. Azken 30 urteak Bartzelonako Poble Sec auzoan. “Bakarrik bizi naiz, zoriontsu. Zaintzari dagokionez, ez dut senarrik ez seme-alabarik”. Senide biologikoak Suitzan ditu, baina badu familiarik auzoan bertan. “Pertsona talde batekin egin nuen topo, nire familia direnak, ‘familia’ deitzen diogu taldeari. 8-10 gara, orain hamar urte inguru ezagutu nituen, 20-23 urte zituztenean. Ikasleak ziren orduan, orain lanean ari dira”. 

“Naizen modukoa naizelako ezagutu nituen”. Postutxo bat ikusi zuen kalean aldizkari batzuekin, hurbildu, zer egiten zuten galdetu... eta egun horretan bertan bisitatu zuen gune kultural zein etxebizitza gisa gazteek erabiltzen zuten lokala.

Denboraldi batez familiako inor ikusi gabe egon daiteke, tarteka egunero ikusten ditu. Azken urteetan bi eroriko izan ditu Brullek. “Nik ez nuen askorik esan, baina jakin egin zuten. Whatsapp taldea osatu, eta, ‘nor doa gaur Marianne ikustera? Janaria behar duzu?...’; egunero zetorren norbait etxera. Autonomoa naiz, horrekin tematia naiz, baina behar dudanean hor daude, eta zoragarria da”. Berak zer ematen duen galdetuta, “nik uste asko jaso eta gutxi ematen dudala, nahiz eta beraiek ezetz esan. Egia da nire pentsaeragatik eta bizitutakoengatik erreferente naizela haientzako, iritzia eskatzen didate, eta nire etxea familiarentzako topagune ere bada, eskertzen dute hori”.

Eredua beste batzuentzat ere interesgarria dela iritzi dio. Baina zailtasunak ikusten ditu. Batetik, familia biologikoan ixteko joerak beste sare mota batzuk sortzea zailtzen duelako. Bestetik, adinekoekin kritikoa da: sarri gazteen beldur bizi omen dira, mesfidati, juxtu kontrakoa denean onena, hurbiltzea.

“Zaharra ez da izandakoa, luzaroan dena baizik” zioen Oskorrik musikatutako Jon Sarasuaren kantak. Marianne Brullek antzeko zerbait esaten digu bere modura. “Nik zahar hitza aldarrikatzen dut. Zaharrak gara. Ez trapu zaharrak, pertsona zaharrak baizik”. Familia biologikoa inoizko antzuen, merkatuak eta merkantilizazioa gora, zerbitzu publikoak erretretan... Emakume, desjabetu eta arrazializatu aurpegiko zaintza bidegabean sakontzen jarraitu dezakegu, edo alternatiba duin eta gozatsuak eraikitzen saiatu. Bada abiapunturako heldulekurik.

 


Azkenak
Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


Eguneraketa berriak daude