Ramen: atzoko beharra, gaurko moda

  • Tokio, 1945eko urria. Japonia errenditu eta Bigarren Mundu Gerra ofizialki amaitu eta hilabetera, hiriburuan merkatu beltzeko 45.000 postu inguru zeuden. Horietako askok janaria saltzen zuten, nagusiki “ramen” izeneko zopa edo eltzekoa.
     

Ueno Hirokoji merkatu beltza, Tokion, 1945 urte inguruan. Gerraondoan, horrelako tokietan saltzen zuten egun hain modan dagoen ramen izeneko eltzekoa. (Arg.: Old Tokyo)
Ueno Hirokoji merkatu beltza, Tokion, 1945 urte inguruan. Gerraondoan, horrelako tokietan saltzen zuten egun hain modan dagoen ramen izeneko eltzekoa. (Arg.: Old Tokyo)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jun Ishikawa (1899-1987) idazle modernistak horrela deskribatu zuen janari postu haietako jarduna 1946ko Yakeato no Iesu (Jesus errautsetan) lanean: “Janaria saltzeko negozioa hain ondo daramate, plateren soinu hutsarekin yen billete merkeenak edozeinen patrika akituetatik hegan ihes egiten dutela. Tranpa baten edo malgukidun gailu baten modukoa da; plateren hotsen oihartzuna bezero guztien sabel hutsetara iristen da eta jateko gogoa eragiten die”.

Baina egun haietan tokiotarrek ez zuten asko behar gosea pizteko. Gerraosteko urritasuna zen erreklamorik onena.

Gainera, 1945ekoa azken 42 urteko arroz uztarik txarrena izan zen Japonian. Herrialdea 1952. urtera bitartean okupatuko zuten estatubatuarrek garia inportatzeari ekingo zioten. 1948tik 1951ra Japoniako urteko ogi kontsumoa 262.121 tonatik 611.784 tonara iritsi zen. Baina okupatzaileen neurriak ez ziren nahikoak herritarren sabelak betetzeko, eta gariak legez kanpoko bidea ere egin zuen haienganaino, merkatu beltzeko ramenaren bidez.

Plater hura Txinatik sartu zen uhartean XIX. mendearen amaieran, txinatar etorkinen eskutik. Jatorriz, gariz egindako fideoei txerrikia eransten zieten. Egun ramen sorta zabala daukagu eskura, orotariko osagaiez egina, baina merkatu beltzeko ramen hura askoz sinpleagoa zen: fideoak, soia salda, txerrikia, oilaskoa eta niboshi (sardina lehorrak). Dena nahastuta eta dena berdin zerbitzatzen zuten. Ez zegoen tokirik bezeroen gutiziarako. Hori bai, zapore biziko eta gantz askoko jakiak primeran erantzuten zion herritarren behar gorriari.

Ramen postuak legez kanpokoak ziren, jakina, eta nagusiki yakuzek edo japoniar mafiek kontrolatzen zituzten. Baina 1950etik aurrera, urritasuna pixkanaka gainditzen joan ahala, legeak ere arindu zituzten. Horrek, aurrez legez kanpokoa zen jardueraren gainbehera ekarri ohi du maiz. Baina japoniarrek ez zioten beharrak sortutako plater hari uko egin. Ramen saltzaileak ugaritu ziren eskaerari erantzuteko, eskaintza zabaldu zen eta, hala, egun, Japoniako jaki nagusietakoa da.

Duela bizpahiru urtetik hona, gurean ere modako plater bihurtu da ramena. Japoniarrentzat bizirik irauteko ezinbestekoa zena, instagrameko argazkia da orain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


Gaza Humanitarian Foundation: palestinarrak desplazatzeko enegarren bidea

Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]


Kritika gogorrak jaso dituen AEBetako Gaza Humanitarian Foundation-aren filiala desegingo du Suitzak

AEBek eta Israelek kudeaturiko erakundeak ez du Suitzako ordezkaririk ezta helbiderik bertan eta horregatik abiatu du egitura desegiteko bidea Suitzako Zaintza Agintaritza Federalak. Gazarako Israelek kontrolaturiko "laguntza" bideratzen dabil GHF fundazioa, soilik lau... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude