2018ko uda bero honetan, aireportuetako kaosaren lekukoak: etxetik irten (Londresen) eta, 26 ordu geroago, Bartzelonako lost and found-eko ilaran lan-ordu pare bat gehiago galtzen ari den emakumea. Amsterdametik Stuttgartera heltzeko, nahi gabe, bi gau hotelean pasa dituzten aita-semeak, hauek ere eskuko maletarik gabe. Bilbon beharrean, Gasteizen goizeko hiruetan lur hartu ondoren autobusean sartu dituztenak. Lau hegalditarako bi mostradore daude zabalik, eta (auskalo noiz hasi duten bidaia) bost urteko ume batek siesta egiteko aprobetxatu du: 45 minutu amaren besoetan. Bost orduko atzerapenarekin aireportura heldu eta konexioa egiten duen hegazkina hartzen saiatzeko zein atera joan behar duen ez dakiena (berari aparte, beste inori ez baitio ardura).
Langileek badituzte ardurak; ez ordea erantzukizunik. Bidaiari gehienek ez dute hitz egingo ezer konpondu dezakeen inorekin. Telefonoak ez dira erantzuten, eta emailak bidaltzeko orduan error jartzen du pantailan. Emailak heltzen badira, hitz adeitsuz hornituak egongo dira, eta bidaiariaren haserreak babes-material irazgaitz horren kontra egiten du talka. Langileak euri zaparrada baten azpian gabardina high-tech batzuk jantzita dituen flota bat bezala irudika daitezke. Zenbat denbora iraun dezake pertsona batek etengabeko eraso horren azpian? Bai, errukia sentitzen dut. Batez ere leihatiletan aurpegia eman behar dutenekin. Bidaiari batek edo bestek manerak galtzen ditu horien aurrean. Hori ere ulertzen dut.
“Ez dut sekula berriz Vuelingekin bidaiatuko!”. (Edo, kasuan-kasuan, Eurowingsekin). Semearen esaldiaren oihartzuna entzuten dut, lagunari esaten: “Ez dut sekula gehiago zurekin jolastuko!”. Zein da alternatiba?
Europako zeruan markak hautsi dituzte hegaldi kopuruek. Pronostikoen arabera, aireko trafikoa areagotu egingo da. Atzerapenak ere bai. Azken urteetako gorakada prezioen beherakadaren eskutik joan da. Hegaz egin ahal izatera ohitu gara. Erasmus-biografien edota finantza krisiaren ondorio diren familiak, negozioengatik bidaiatzen duten langileak, oporretan doazenak. Asko gara. Badakigu aireko garraioaren demokratizazioak ondorio beltzak dituela. Denok dakigu eta (ia) denok ez ikusiarena egiten dugu.
“Zer aldatuko litzateke nik hegazkina hartuko ez banu?”. Disonantzia kognitiboak gutxitzeko eskura dugun teknologia guztia jartzen dugu martxan. Kontzientzia txarrez egiten ditugun beste mila kontuekin bezala. Oso uste sendoak behar dira jokoan ez erortzeko.
Bada, uda honetako kaosaren harira, hara non irakurri diodan mugikortasun-ikertzaile bati: jendea horretara mugitzeko modua behartzea dela. Gutxieneko eskakizuna da prezioek gora egin behar dutela, nahitaez. Kostu ekologikoa ordaindu egin behar dela, eta ez, egiten den bezala, saritu. Aditu horrek Alemaniako hirien artean hegaz egitea debekatzea proposatzen zuen emergentziazko neurri gisa. Ez dela asko, baina nonbaitetik hasi behar dela. Trena benetako aukera bihurtuz, hurrengo pauso batean, Europako hiri nagusiak ere lotu arte. “Hori da nik behar dudana: debekuak eta alternatibak”, pentsatu dut. Erradikala? Zergatik iruditzen zaigu konponbide erradikalak ez direla aukera bat? Atzerapenak kontuan hartuta, Berlin-Bilbo Vuelingen denboran egingo nuke, maleta eskuan helduko nintzateke, emisiorik produzitu gabe, eta kontzientzia lasai. Bakarrik ezin dut hori guztia lortu. “Eta erabakitzeko askatasuna galdu!?”. Uste dut baietz. Arau gehiago (edo beste batzuk) nahi ditut presio (moral) guztia nire gain ez izateko. Seguruenez, Vuelingeko langileek ere bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]