Gastibeltza Filmak, euskal zinema ekoizteko eta banatzeko helburuarekin sorturiko enpresa berriaren langilea dugu Katti Pochelu hazpandarra. Maiatzean aurkeztu zuten egitura berria eta buru-belarri dabiltza orduz geroztik, Senperen kokaturiko bulegoan: “Behintzat alde horretatik ez gara pobre, lana badugu”, dio irriz. Euskal zinemagintzaz aritu gara hazpandarrarekin, gaur egungo egoeraz zein biharko nahi lukeen errealitate kulturalaz.
Zinegin festibalaren antolaketan zabiltza aspaldian.
Ikusle gisa hurbildu nintzen hastapen batean. Berehala gustuko ukan nuen, zinemagintzarako ekitaldi polita zitzaidan eta Ipar Euskal Herrian euskal zinema ikusteko paradarik ez genuenez inportantea zitzaidan hori aitzina eramatea. Ikusten nituen euskal filmak, baina ez nahi bezain beste eta aldi oro Donostiara, Irunera ala beste zinema batera joan behar izaten nuen. Horregatik sartu nintzen antolaketan dabilen Eihartzea elkartean. Gainera, Hazparnen iraganik eta hazpandarra izanki, kontent nintzen, hurbila nuelako.
Zerk egiten du zuretzat film bat film on?
Hunkitzen nauten filmak ditut maite, baina arrazoi desberdinengatik hunki nazake film batek. Ez dakit sobera, irekia naiz estilo desberdinei. Uste dut ere umorearen eta egunaren arabera gauza desberdinek hunkitzen nautela.
Gastibeltza Filmak egituran zabiltza orain. Zinema politika bat nahi zenukete ikusi Ipar Euskal Herrian ere.
Politika hori bultzarazi nahian gabiltza. Nahi dugu hemendik ere zinema garatzea, zinema ekonomia ttipi bat muntatzea, teknikariak hemen formatzea... guztia hemen, ez joan behar izateko hemendik kanpo. Egingarria da, baina hori politikarien esku da eta erabakia haiei dagokie hartzea.
Zer erranen zenioke kargudun bati, konbentzitzeko orduan?
Betiko debatea dugu ea kulturak lurralde bati zerbait ekartzen dion ala ez. Kulturan ari garenok argi dugu baietz: dinamika bat ekartzen dio lurraldeari, lana sortzen du, dirua ere ekartzen du, tokian berean mugitzen delako jendea, lekuko enpresekin lan egiten dugulako... Horrez gain, kulturalki hemengo errealitatea kanpora eramateko manera da; horrek ere gaitu gu konbentzitzen. Erraza da film bat ikustea edozein herrialdetan, horrentzat laguntzak eta nahikeria behar dira, baina berez, eramaten ahal dira euskal filmak Parisera, Errumaniako hiri batera edota Poloniako herri ttiki batera.
Nola doa Gastibeltza Filma?
Dena plantan ematen ari gara oraindik. Alde batetik, gure egituraren antolatzen gabiltza, bestetik, partaidetzak plantan ematen eta mugiarazten. Euskal Herri guztiko erakundeekin ari gara, politika bat bi aldeetan pentsatzeko eta biak lotu ditzakeen zerbait osatzeko. Proiektuen aldetik ere ari gara karraskan. Aurkeztu ditugun bi koprodukzio (Jainkoak ez dit barkatzen eta Gure oroitzapenak) Donostiako Zinemaldian hautatuak izan dira, arrakastarekin. Beste dokumental batean ere ari gara koproduktore gisa eta segitzen dugu aitzina, orain hasiko gara proiektu berriekin. Hego Euskal Herritik ere ditugu proposamenak produkzioak egiteko, filmak banatzeko... Bederen alde horretatik ez gara pobre, lana badugu! [irria] Egia da ilusio handia dugula, proiektua aurkeztu genuenetik biziki harrera ona dugulako.
Ipar zein Hego Euskal Herrian.
Bai, hemen jendeak ikusten duelako dinamika bat ari dela sortzen. Ez gara bakarrak ez eta lehenak, baziren beste batzuk, baina hara, garapenak segitzen du. Hego Euskal Herrian ere, senditzen dutelako azkenean Ipar Euskal Herrian ere hasten direla gauzak mugitzen eta ikusten dutelako partaide berri bat, haien filmak laguntzeko, bai ekoizpenean, bai banaketan.
Zergatik da hain arraro euskal film bat kausitzea Ipar Euskal Herriko zinematan?
Uste dut gehienbat ezjakintasun ala ezezagutza bati lotua dela. Hemengo zinemak ez dira baitezpada euskal kulturatik hurbil, ez dira usatuak euskarazko filmen ikusteari. Banaketa esperientzia bat bada, baina film bat ala bi dira urtean proposatzen, biziki gutti. Proposamena zabaltzea dugu helburu, euskal zineman dagoen aniztasuna erakutsi nahi dugu. Badakigu publikoa badela euskal zinemarentzat, Zineginen esperientziak erakutsi digu, beste film batzuekin ere ikusi izan ditugu gelak betetzen. Publiko horren xerka joan behar gara. Programetan maiztasun bat segurtatuz da euskal zinema ezaguna bilakatuko.
Euskal zinemaren normalizazioa bilatzen duzuela entzun nizun.
Bai, izan dadila hitzordu normal bat. Programazio bat hartzen dugunean baditugu film espainolak, amerikarrak, errumaniarrak, aitzinkontu ttipi batekin egindako Hego Amerikako film batzuk... horri usatuak gara. Gauza bera egin daiteke euskal zinemarekin, baina usaia hori dugu falta.
Ipar Euskal Herrian kokatuz ez duzue toki errazena hautatu.
Behar da nonbaitetik hasi, badakigu egin daitekeela hemen ere eta guk hori dugu xede. Muga hori erabili nahi dugu, behingoz erabilgarri eginez: ekoizpenerako, Frantziako eta Ipar Euskal Herriko finantzamenduen bilatzeko, baita hegoaldekoek Hegoaldeko eta Espainiakoak bilduz ere koprodukzio bat egiteko. Banaketaren garapenaren aldetik ere hemendik egin dezakegu, Hego Euskal Herritik nekezagoa litzateke.
“Herrian, baina biziki guti, oraindik hastapenean gara, ez da batere garatua. Bistan da hemengo erakundeek beharko dute goiz ala berant –goiz espero dut– haien esku hartu zinema politikaren garapena. Frantziari doakionez, zinemagintza gehiena Parisen da eta sektorea eskualdeka antolatua izanki, gu Akitania Berrian kokatuak gara, beraz Bordelen da gehiena gertatzen. Zinema politikarik ez dugunez hemen, ez da gauza askorik gertatzen”.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]