Azken afarian laranjarik ez

  • Asko izan dira Jesukristo eta hamabi apostoluen Azken Afaria mihisean jaso duten margolariak eta, horien artetik, mordo batek laranjak margotu zituzten mahai gainean: Jacopo Bassano, Juan de Juanes, Leonardo da Vinci, Daniele Crespi...

     

Laranjek Ekialde Urrunean dute jatorria baina Europara ez ziren X. mendera arte iritsi. Garai hartan, musulmanek sartu zituzten Iberiar penintsulan, Afrika iparraldetik. Ekialde Hurbilera lehentxeago iritsi ziren, baina ez 900 urte lehenago.

Hortaz, edo Azken Afariko sukaldariak bidaia luzea egin zuen Asia ekialdera zitrikoen bila, edo margolari handi horiek guztiek obra ederrak osatu arren, akats historikoa egin zuten jakiak aukeratzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan "Hamaika" erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


Eguneraketa berriak daude