Irakastea baino ikastea nahiago zuen bizizalea

  • Donostiarra 102 urterekin hil zen abuztuaren 13an. Bizitza luzea eta betea izan zuen. Etxean arnastu zuenak arrasto handia utzi zuen emakume biziarengan eta ez zen kasualidadez izan argazkilari, ilustratzaile, mendigoizale eta itzultzaile.

Tontorrez tontor ibiltzekoa zen Maritxu Urreta. Mendigoizale eta eskiatzaile izan zen. Denboraldi batean ehun gailur egin zituelako saria eman zioten. Argazkilari amorratua ere bazen eta 7.000 argazkiko bilduma osatu zuen, gehienak mendian ateratakoak. Tx
Tontorrez tontor ibiltzekoa zen Maritxu Urreta. Mendigoizale eta eskiatzaile izan zen. Denboraldi batean ehun gailur egin zituelako saria eman zioten. Argazkilari amorratua ere bazen eta 7.000 argazkiko bilduma osatu zuen, gehienak mendian ateratakoak. Txikitatik zuen gustuko marrazkilaritza eta ilustraziogintzan egin zuen ibilbidean Jon Zabalo “Txiki” marrazkilaria eta irudigilea izan zuen irakasle. Argazkia: Bidegileak / Urreta familia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakume askok bezala, Urretak ere ez zuen uste inorentzako garrantzia izan zezakeen bizitza eduki zuenik. Nerea Azurmendik aditzera eman zuenez, tiraka xamar ibili behar izan zuen 2005eko neguan Bidegileak liburu sortarako haren bizitza konta ziezaion: “Maritxu Urreta Zulaika donostiarrak ez du ondo ulertzen zer dela eta izan dezaketen inolako interesik bere bizipenek. Ez zaio batere gustatzen bere buruaz hitz egitea (...) Bidegilea bera? Ez du horrelakorik uste. Bere bidea egin du, ez besterik”. Hogeitaka orrialde dituen Maritxu Urreta 1905 liburuxkan (interneten osorik dago) argi geratzen da ez zela izan XX. mende hasierako ohiko emakumea. Haren zaletasunak gauzatzen emandako pausoak ez ziren mende hasieran edozein emakumek emandakoak.

Sei hizkuntzaren jabe, eta euskara itzultzaile

Ikasle ona izan behar zuen Urretak, batez ere hizkuntzak ikastea zuen gustuko. 16-17 urte arte Donostiako San Bartolome ikastetxean aritu zen eta han hasi zen frantsesa eta ingelesa ikasten. Garai hartan gutxi bezala 19 urterekin Ingalaterrara joan zen ingelesa hobetzera. Ondoren italiera eta alemana ikasteari ekin zion, jatorrizko hizkuntzan idatzitako liburuak irakurri nahi baitzituen. Hala, gazte zela sei hizkuntza hitz egiteko gai zen, aipatu ditugun lauez gain euskaraz eta gaztelaniaz egiten zuen.

Euskara etxetik jasoa zuen, ahoz ederki moldatuko zen, beste kontu bat da ordea idaztea. Garai hartan euskaraz alfabetatutako asko ez zen izango. Urretak ordea, gurasoengandik hizkuntzaz gain hizkuntzarekiko maitasuna jaso zuen eta argi zeukan idazten ikasi nahi zuela. Maria Dolores Agirreri buruz hitz egin zioten halako batean, Donostian euskara eskolak ematen zituen idazle eta maistraz. Harekin ikasi zuen idazten, batzuetan ikaskideak zituela eta beste batzuetan bakarrik. Maritxu Urreta 1905 (Bidegileak) liburuxkaren egileari, Nerea Azurmendiri, 2005 hartan aitortu zion Agirreren euskara maite zuela, trakeskeriarik, erdarakadarik eta mordoilokeriarik gabea.

Urreta Donostian hil zen 2018ko abuztuaren 13an 102 urterekin. Argazkia: Bidegileak / Urreta familia

Ikasitakoari zukua atera zion. 1960an adiskide zuen Luis Muñoyerroren lan bat euskaratu zuen, Lartaun eguzki-semea (Kuliska Sorta, Zarauzko Itxaropena argitaletxea). Hurrengo itzuli zuen liburua ere Muñoyerro lagunarena izan zen, eta orduan Maria Dolores Agirre irakaslearekin batera egin zuen. En la luna también se habla vascuence zuen izenburua zientzia fikzioko liburuak eta  euskarazko bertsioa (Illargian ere euskeraz) gaztelaniazkoarekin batera argitaratu zuten. Ilustrazioak Urretak berak eginak izan ziren. 1976. urtean Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko aldizkariko editorialak euskaratzen hasi zen.

1997. urtean EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak ohorezko itzultzaile izendapena eman zion eta konpromisoa hartu zuen Urretaren eta harekin batera izendatu zituen beste zazpien itzulpen zatiak bilduko zituela liburu batean. Bada, Urretak Itzulpen Antologiarako propio egin zuen itzulpena. 82 urteak beteta zituela Alice Duer Miller (1874-1942) idazle estatubatuarraren The White Cliffs poema luzea ekarri zuen ingelesetik euskarara. Itsas-malda zuriak jarri zion izenburu.

 

Gurasoen eragina

Aita, Mikel Urreta. Maritxu Urretak jakin-min handia erakutsi zuen txikitatik eta gurasoek hainbat zaletasun garatzeko grina horretan zeresan handia izan zuten, batik bat aitak. Urnietan jaioa, 1913an Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen eta 1915ean Gipuzkoako diputatu. Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakari izan zen. Besteak beste, politikaz, euskalgintzaz eta nekazaritzaz hitzaldiak ematen zituen euskaraz. Euskaltzalea zen eta hainbat modutara saiatu zen euskara bultzatzen. Eusko-Esnalea elkarteko kide zen eta Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sorrera ekarriko zuen 1918ko Oñatiko biltzarrean esku-hartze zuzena izan zuen. Euskaltzaleak kultur elkarteko buru izan zen.

Ama, Maria Zulaika. Urretaren amak eta amonak ere San Bartolome ikastetxean ikasi zuten. Maria Zulaika, senarra moduan, ekintzailea izan zen bizitza guztian. Gipuzkoako “Emakumeen” buru izan zen eta Donostiako kaiko arrantzaleen emazteekin aritu zen lanean. Maria Zulaikak bederatzi anaia zituen, horien artean Jose Gonzalo, gero Aita Donostia izango zena. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itzulpengintza
Munduko Poesia Kaierak
“Irakurleok elebidunak gara, eta kanpoko literaturaren zati bat soilik irakurtzen dugu euskaraz”

2014an sortu zuen Susa argitaletxeak MPK Munduko Poesia Kaierak bilduma, beste hizkuntza eta lurralde batzuetako poetak antologia-formatu zainduan euskarara ekartzeko asmoz. Ordutik, 53 kaier eman dituzte. 2021etik bildumaren zuzendaritzan ari dira Maialen Berasategi eta Isabel... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Erika Gonzalez. Australian ere zakurrak hanka-hutsik
“Pribilegiatua sentitzen naiz, baina gogotik lan egin behar izan dut”

Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]


Amaia Gabantxo
“Kultur biolentzia da euskal literatura gaztelaniazko bertsiotik itzultzea ingelesera”

Idazle, itzultzaile eta kantari da, euskarazko literatura ingelesera itzultzen espezializatua, eta aitzindari ere bai lantegi horretan. Hainbat sari eta merezimendu jasotakoa, Miren Agur Meabe idazlearen Hezurren erretura ingelesera itzuli, eta Etxepare saria jaso du oraindik... [+]


Elhuyarren itzultzaile neuronalak ahotsa du orain

Aukera ematen du itzulpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz entzuteko. Bestalde, itzultzaile neuronala Telegramen integratu du Elhuyarrek, mezuak itzultzeko aukera ematen duena.


2023-10-13 | ARGIA
Urriaren 21ean egingo da Heptameronaren irakurketa Orbaizetan

Pandemiako 2020 itxialdian hasi ziren itzultzen Margarita Nafarroakoak idatzitako Heptamerona liburua. 2021etik urtero irakurraldi bate ere egiten dute Booktegik eta Nafarroako Ateneoak antolatuta.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


Beti baitago norbait euskaraz ez dakiena

Bi esperientzia linguistiko oso desberdin bizi izan ditut azken asteotan Hegoaldeko bi herritan. Bata, herri euskaldun bateko erakunde publiko batek antolatutako hitzaldi batean, eta, bestea, eskola bateko batzar batean. Hitzaldian baginen 80 lagunetik gora, nik esango nuke %90... [+]


Euskal literatura itzulia
Zer irakurtzen diguten katalanek eta zergatik hain gutxi

Katalanera itzulitako euskal literaturak 1982tik 2020ra bitartean izan duen bilakaera aztertu du Aritz Galarraga Lopetegik aurtengo martxoan defendatu duen doktore-tesian. Ikerketak bi kulturen arteko harremanari buruz dauden zenbait uste datuekin kontrastatzeko balio du, baita... [+]


2022-08-10
Miren Iriarte Oyaga itzultzailea zendu da

 Hainbat literatura-lan itzuli izan ditu euskarara nahiz gaztelaniara. 44 urte zituela hil da itzultzaile nafarra.


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-28 | ARGIA
Hizkuntza gutxituetan idazten duten emakumeak ingelesera itzuliko dituen argitaletxea jaio da

3TimesRebelPress (3TR) argitaletxe independente eskoziarra jaio da, euskaraz, katalanez, galizieraz, gaelikoz, galesez… eta oro har hizkuntza gutxituetan idazten duten autore emakumeen literatura ingelesera itzultzea helburu duena, “mundu osoan sustatzeko”.


Eguneraketa berriak daude