Bron/Broen X

Itxaro Borda
2018ko uztailaren 15a

Duela bi aste, hamar hilabete berritzen pasa ondoan, San Izpiritu zubia ireki diete autobus eta beribil saldoei. Ziuntaz pasatzen dira, gauez eta egunez, dioxido partikulak airean hedatuz eta gure biriken sakoneraino barreiatuz.       

Telesaila nordikoz eta latino-amerikarrez hazi euskal idazlea naizenez, erraz imajina dezaket atmosferaren kutsaduraren biktima litekeen hilotz bat, zubiaren erdi erdian etzana, burua San Izpiritun eta zangoak Baiona Handi opulantean, Joan Tartas idazle zaharrak lerrakeen eran!

Uda honetan, ederki estreinaturiko zubiak –haurren ekitaldiak, tango dantzaldia, Cranberiesen Zombie kanta megafonietatik eta su ziriak– jasango duen hilotz bakarra Baionako Bestetan sobera mozkortu izakiren batena baizik ez bide dateke… Baina baliteke ere jende gutxiago hurbiltzea, eredu maskulinista gorenaren ildotik hordimen kolektiboa lege jartzen duten ospakizun hauetara: Baionan errotzen ez direnek zortzi euroko sarrera ordaindu beharko dute, bestaren baitan bana-bestean gastatzen dituzten hirurehun euroz gainera! Baionarrek aldiz esku-muturreko horia eramanen dute, lekuko biztanleak direla frogatzeko! Bereizketa bitxia ez?

Hilotzak ez dira beti uste dugun tokian…

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Jaiak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-15 | ELB Gazte Taldea
Ilusioak

Laborantxa munduan sobera entzuten dutanak okaztatzen nau. Langileak alfer batzu baizik ez direla, langabezian edo rmi/rsa [gutxieneko errenta] dunak, parasita batzu gure bizkar bizi... Gu laborariak, urguluz beteak, jabeak, lurdunak, dutenen aldekoak, nolazpait horiek baino hobeak. Lehenik, langileek eskubide batzu dituzte, gehienek kotisatu dute horien ukaiteko. Elkartasuna deitzen da.


14. aldikotz, zorionak EHLG!

Urteak jin, urteak joan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen bilan baten egiteko mementoa jina da. Badu orain 14 urte EHLG sortu dela, Euskal Herriko laborarien aldeko tresna lekuan emana izan dela. Orduko, ELB-ko laborariak ohartu ziren laborantza iraunkorraren aldeko gune horren beharra bazela. Duela 20-25 bat urte, gisa bereko gogoeta emana izan zen jada, Arrapitz federazioaren baitan. Horren ondorioz, anitz elkarte sortu ziren (APF/Idoki, BLE, AFOG, Sagartzea, Buru Beltza, etab.). Orduko... [+]


2019-01-13 | Koldo Aldalur
Ito zorian

Hasieran eguraldi euritsua egiten zuenerako primerakoa iruditu zitzaion. Kiroldegiko sabaian jarri zituzten ibiltzeko makina berri koloretsuetan emango zituen goizak. Bigarren asterako aipatu zion norbaitek: ibiltzeko makina –orduan gelditzerik ez zegoen errota harria– Sir William Cubitt izeneko mekanikariak asmatu zuela XIX. mendean Erresuma Batuko presoak ohar zitezen alferrik ari zirela etengabeko gaiztakerian, inora ez zirela inoiz iritsiko, alegia.

Handik urruti ez jarri... [+]


2019-01-13 | June Fernández
Sareak eta deskolokeak

Asteak eman ditut ARGIAren mendeurrena dela eta zer idatzi pentsatzen. Egundoko erronka iruditzen zait, nahiz eta Mikel Asurmendik –kolaboratzen daramatzadan bost urte hauetan nire editore estimatua– beti egiten dudana egin dezadala aholkatu izan. Bitartean, nire urtebetetzea ospatu dut eta puntua egiteko kit bat oparitu dit bikotekideak. Bi jostorratz luze eta gorri, artilezko hiru haril koloretsu, eta gida azkar bat.

Txikia nintzenean amama Otiliak trikotatzen irakatsi zidan... [+]


2019-01-13 | Edu Zelaieta Anta
Magrisen profezia

Claudio Magrisen Mugak saiakera laburra berriz irakurtzen ari nintzela topo egin dut haren profezia batekin: “Gure etorkizunean mamu baten itzala ageri da: hainbat eta hainbat gizon-emakumeek, oinazeak eta goseak akuilatuta, beren sustraiak, beren mugak bertan utzi eta beste herrietara alde egingo dute, gorrotoa eta beldurra sortaraziz, eta ondorioz hesi gehiago altxaraziko dira (…) halakoa izango da, etorkizun hurbilean, Europaren existentzia edo haren duintasuna... [+]


2019-01-13 | Malen Ubiria
Lau haizeetara edo "a los cuatro vientos"?

Irail amaierarako plan ezin hobea izan daiteke. Hartu Goierri Valley-n egindako autobusa, eta joan Bermeo Tuna World Capital-era. Erosi garagardo parea Izaro Irish Pub-en, eta gozatu estropadez, moila gainean eserita. Ziur traineruren batean badagoela BAT Basque Team-en dabilen arraunlariren bat, eta agian Go Fit Hondarribia-k irabaziko du estropada. Kirola atsegin ez bada, gertu dago Urdaibai Bird Center. Iluntzean, Gipuzkoara joan eta Basque Culinary Center-en afaldu ostean osteratxoa egin... [+]


Euskal, frantses, espainol

Euskaldunok ez dugu egun hezkuntza-sistema propiorik, osasun edo ogasun-sistema propiorik ere ez dugun bezala, edo zer esanik ez, gobernu propiorik. Horixe da gure arazoa, herri menderatua izanik bahitu egin zaigula propiotasuna kudeatzeko boterea edo geurea-ren gaineko kontrola, bereak inposatu ahal izateko bertako erakundeak indargabetzen saiatzen delako beti menderatzailea. Estatu okupatu guziek dituzte beren lurraldean okupatzailearenak diren erakundeak, eta horregatik da oso garrantzitsua... [+]


Francoren deshobiraketa egiazko oroimen historikoari aurre ez egiteko sasi keinu nahasgarri gisa

Baliteke iritzi artikulu honen izenburuak hainbat irakurle harritu izana Oroimen historikoa bere balioa galtzen ari den garai hauetan, zerbait etereo eta zuria bilakatu arte (Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko Bermeak printzipioetatik erabat urrunduta), ezin dugu kritikatu besterik Francoren momiaren inguruan burutzen ari den operazio kosmetiko hutsala. Espainiako gobernuko presidenteak bere burua zuritzeko tamainako operazio kosmetikoa da hain zuzen, non memoria historikoa... [+]


Ardura politiko guztiak argitu eta Beaumont kontseilariaren dimisioa exijitzen dugu

Egungo testuinguru politikoan eta Nafarroan dauden baldintza zehatzak egonda, fase konkretu honetan kokatuta, Nafarroaren burujabetzaren bidean sektore anitzen aglutinazioa eta hauen artikulazioaren logikan 2015ean emandako aldaketa instituzionala eta honen bueltan sortutako paradigmaren balio estrategikoa azpimarratu nahi dugu, baita honetan sakontzeko beharra ere.


Donostiako Kijera Gaztetxeko Haurguneak iritzi publikoari

Donostiako Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko Haurguneko eragile eta erabiltzaile modura, Udaletxeak Kijera Gaztetxea desalojatzeko hartu berri duen erabakiaren kontra, zera adierazi nahi diogu auzoari, Donostiari eta iritzi publikoari oro har:


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude