Emakumeak borrokan

Enegarren kasualitatea

  • Gorputzak erakusketaren kronika. Artista: Iosune de Goñi. Uztailaren 1 arte ikusgai, Iruñeko Cafe Cream-en.

Irati Majuelo Itoiz
2018ko ekainaren 17a

Argazkigintza analogikoa, lomografia, film soup. Nork esanen zidan horrelako gaiei buruz ikasiko nukeenik kafetegi txiki batean. Zer hobe, gainera, mundu hori zure lagun batek erakustea baino. Gorputzak erakusketa Iruñera ekarriko zuela esan zidanean, ez nuen aukera galdu nahi izan Iosune de Goñirekin elkartzeko. Normalean ez da oso urrutira joan beharrik lagun artista bat topatzeko, bere obra publiko egiten duen lagun bat, ordea, ez da hain erraz aurkitzen. Harekin elkartzeko denbora falta eta aitzakia txar gehiegi izaten ditugu, gainera, gehienetan. Baina oraingo honetan 10 minutu baino ez nituen behar izan Iruñeko Donibane auzoko Cafe Creamera iristeko. Kafea goxo atera zigun kafetegiko langileak, igandea goxatu nahian. Zer gehiago eska daiteke?

Gorputzak aurkitu nituen paretetatik zintzilik. Ez ziren, ordea, gizakion gorputzen erretratu hutsak, ezta paisaia estatikoei egindako argazkiak ere. Izan ere, Iosunek gorputzak gizakietatik harago ulertzen ditu: zuhaitzak, iratzeak, marmokak, natura osatzen duen oro da gorputz. Ez gara, baina, unitate bakar eta indibidualak, elkarri eragiten diogun bizidunak baizik. Bestea gabe, ez gara. Gure begiekin ikusten ditugun bukaeretatik harago, muga fisiko eta psikologikoak hautsi eta elkarren artean nahasten diren gorputzak gara, errepikatu, bateratu eta gainjartzen diren gorputzak. Horrela, eskuek eta iratzeek, besoek eta adarrek, begiek eta loreek, azalak eta urak bat egiten dute Iosuneren argazkietan.

Bertiz, Urbasa, Orgi. Nafarroako basoetan galtzen da Iosune, eta bertan aurkitzen du bere burua eta emakumeen gorputzen islada. Lurrarekiko eta gorputzarekiko dituen harremanak oso presente daude bere sorkuntzan, eta horiek bateratzen saiatzen da teknika berezi baten bidez. Film souparen ideia pelikulak likidoren batekin interakzio kimiko bat izatean datza, lomografian ustekabeko efektua izan eta espero gabeko emaitzak lortzeko. Brigitte Bloom argazkilaria deskurbitzearekin batera ezagutu omen zuen teknika hau. Izan ere, Float On izeneko seriean Nevadan (AEB) ateratako zenbait argazki txizarekin nahastu zituen errebelatzerakoan, eta ametsen mundukoak diruditen irudi harrigarriak lortu zituen. Sorkuntza prozesu honek esperimentazioa eta sorpresa ditu oinarri, ezin baituzu inoiz jakin zer aterako den egindako nahasketatik. Gorputzak serieak kolore more, berde, urdin eta larrosazko unibertsoa biltzen du bere baitan, eta hori lortzeko de Goñik te beltza, fruitu gorrien infusioa, gerezi zukua eta hilerokoa erabili izan ditu. Berak dioen bezala, behin eta berriz eta saiakera askoren ostean lortutako irudiak dira. Enegarrenez saiatutako kasualitateak, baina ez dutenak kasualitateen magia galdu.

Gernikako Astran eta Gasteizko Artgian aurkeztu ondoren, kosta egin zaio Iruñean erakusketa jartzeko espazio bat topatzea. Cafe Cream ez da areto handi eta famatua izanen, baina sortzaile handi bat gordetzen du bere pareta zurietan. Aukera baduzue hurbildu zaitezte, uztailaren 1era arte geratuko da zuen zai. Ondoren, batek daki zer kasualitatek elkartu zaitzaketen berriro.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Argazkilaritza  |  Iruņea

Argazkilaritza kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-12 | Axier Lopez
Errefuxiatuen aurkako jazarpena nagusi 2019ko World Press Photo-n

Getty Images AEBetako erraldoiarentzat lan egiten duen John Moore argazkilariak irabazi du 2019ko World Press Photo-ren lehen saria. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egindako argazkia aukeratu du epai mahaiak 4.738 argazkilarik lehiaketara bidalitako 78.801 irudien artean.


Irantzu Lekue. Artista aktibista, artibista garaikidea
"Irudien munduan bizi gara, baina publizitatearen menpe dago arte hori"

Gure artearen izen berrietan tokia egin du Irantzu Lekuek. Gazte izanagatik ere, gora handiko ibilbidea du egina, aintzat hartzeko modukoa oraintxe, geroak ekarriko duen ederragoaren hazi. Erakusketa bat jasotzeko garaian mintzatu gara artibistarekin.


2019-02-07 | Hiruka .eus
Mundua jakin-min sozial eta ikuspuntu feministatik begiratzen duten pertsonentzako argazki-lehiaketa

Argazkiak martxoaren 15a baino lehen bidali behar dira Entreamigos-Lagun Artean erakundearen posta elektronikora. Epaimahaiak martxoaren 28an argitaratuko du erabakia.


2018-10-21 | Xabier Gantzarain
Begoņa Zubero
Munduaren argazki bat

Bilboko Vanguardia galerian dauka orain erakusketa, Po bailarako jendea, Po ibaiaren hegietan ateratako argazki seriea, Michelangelo Antonioni zinegileari egindako keinua, 1943an grabatu zuen dokumentalaren uberan, leku baten arima harrapatzeko saiakera. Bere webgunean dauzka lanik gehienak ikusgai.

Argazki dokumentalista estatubatuarraren eskolakotzat dauka bere burua artistak, logikoa ere bada, New Yorken osatu baitzituen Madrilen hasitako ikasketak. Walker Evans aipatu izan dute bere... [+]


Maritxu Urreta Zulaika (1915-2018)
Irakastea baino ikastea nahiago zuen bizizalea

Donostiarra 102 urterekin hil zen abuztuaren 13an. Bizitza luzea eta betea izan zuen. Etxean arnastu zuenak arrasto handia utzi zuen emakume biziarengan eta ez zen kasualidadez izan argazkilari, ilustratzaile, mendigoizale eta itzultzaile.


2018-08-28 | Nahia Ibarzabal
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak gatazkaren esanahiaz egingo du gogoeta

Pentsaera eta aurreiritziei desafio egiten dioten lanak egongo dira ikusgai Algortako Ereaga hondartzan kokatuko den erakusketan, irailaren 5etik 30era.


2018-07-29 | Xabier Gantzarain
Mikel Eskauriaza
Ikonoak eraisteko daude

Badira azalpen askorik behar ez duten irudiak, hau da bat. Ikusleari ezaguna egiten zaion enkuadrea erabiliz ateratako argazkiak ihartutako zuhaitz bat erakusten du, burdin forjatuzko hesi baten atzean, estilo neoklasikoko eraikin baten atarian. Argazkiaren erdi-erdian dago zuhaitza, eta ihes puntuak gure begirada enborraren oinera darama, handik gora egin eta adar hiletatik abailtzeko berriro lurrera, eta buelta berriro gora, loop hipnotikoan sartu arte.

Gernikako arbola hilda... [+]


2018-07-27 | Sustatu
Droneetatik egindako urteko argazki onenak

Urte pare bat dira Drone Award argazkilaritza sariak antolatzen direla, eta aurtengo edizioan, profesional eta amateurren artean, 4.000 argazki baino gehiago jaso dituzte. Irabazleen galeria ikustekoa de benetan. Irabazle nagusia izan da Florian Ledouxe hartz zuriaren jauziaren argazki eder honekin.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude