Berdea itsusi

Itxaro Borda
2018ko ekainaren 18a

Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri bazterretan energiaz gose hamikatuak diren ausa-lekuak, ez dute besterik buruan. Arrabiatuak dira, gure lurraldeak erakargarri egiten dabiltza pentsio-funtsak eta inbestitzaileak tiratzea helburu.

Kanoiak eta zementua oinarrian dituen frantses ekonomiak beti alde berera akuilatzen ditu iniziatiba neoliberalak hobesten doazenak. Merkatua askatu behar dute, lurrak pozoitu, jendeak ito eta prekarietatean amilarazi, beraiek sosa egiten jarraitzen duten ber, axolarik ez daukatela. Nuklearraren obsesioaren kasuan bezala, ez dira eredu horietatik kantitzen.

Parlamentuak, duela gutxi, itsas hegiak gerizatzen dituen legeari ausiki galanta egin dio, hortzak deitzen dituzten etxeen arteko gune muskerrak murru gorakoiez estaltzen ahal direla baimenduz. Lanjerra bertan dugu. Ez omen dute legea hunkitzen, baizik eta bere funtsaz husten eta hortik at guztia zilegi da.

Larrun mendi-gaina ere betonatzekoa dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Larrun ez hunki

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Aizue! Eztabaida dezagun hezkuntzaz!

Nazkatua nago. Benetan nazkatua fake news politikaz. Aski da! Honek ez dio ezkerrekoa eta abertzalea den inori onik egiten. Nahi duzuen izenpean idatzi dezakezue (*Ezker Abertzaleaz ari naiz), baina, utzi ezazue kontrolatzen ez duzuen denarekiko gerra hau! Euskal Herriak, ez du behar ezker abertzale ahul bat, Euskal Herriak *ezker abertzale sendo bat behar du, eta horretarako bi gauza beharrezkoak dira. Alde batetik, ginena ez garela  behingoz onartzea eta barneratzea, eta bestetik,... [+]


2018-11-13 | Eneko Bidegain
Heroiak ez, biktimak

Duela ehun urte bukatu zen munduan sekula izan den sarraski handienetako bat: Lehen Mundu Gerra. Milioika lagun hil ziren, “estatunazioen” eraikuntza garaian eta estatu haien arteko norgehiagoka giroan lehertu zen gerla hartan.


2018-11-12 | Zabalik Elkartea
"Nafarroaren atea": eskultura proposamena Donapaleutik

Hona sorpresa, nehork gehiago ia gogoratzen ez duenean, Aiziritze edo Behaskanetik Donapaleun sartzeko inguragunean eskultura berritzaile bat ikusi dugu San Martineko asteburu honetan.


2018-11-11 | Mikel Zurbano
Hamarkada luzea

Amerikako Estatu Batuetan (AEB) duela hamar urte lehertu zen finantza krisia eta oso bizkor hedatu zen Europara, baita munduko bazter gehienetara ere. Atzeraldi handiak indarrean daude oraindik, eta horiek hainbat ondorio txertatu dituzte ekonomian eta gizartean, baita politikara eraldaketa ikusgarriak ekarri ere. Mendebaldeko gobernuek egindako krisiaren kudeaketak, hasieratik lehenetsi zuen bankuen eta finantza sistemaren biziraupena. Ordainean gastu sozialaren murrizketa indartsuak pairatu... [+]


2018-11-11 | Ainhoa Azurmendi
Emakumeen partaidetza kirol erakundeetako erabakietan

Orain dela aste batzuk, berdintasuna eta kirola hizpide izan duten toki zein nazioarteko biltzarretan parte hartzeko parada izan dut. Gai oso ezberdinen inguruan hausnartu den arren, gaurkoan, kiroleko erabaki guneetan emakumeen parte-hartzeaz idatzi nahi dut. Zuzenbide arloko aditu batek aitatu zuen, kirol federazioetan “emakumea eta kirola” batzordeak sortzea segregazio modu bat dela, eta emakumeek zuzendaritza batzordeetan beharko luketela, emakumeen gaiak jorratzen dituzten... [+]


Prekarioen errealitateak

Agintariek estatistika zerbitzuek eskaintzen dituzten datuak era baikorrean irakurri dituzte. Bai langabezia, bi digituetako zenbakia atzean utzi baitu, baita hazkunde ekonomikoa, nahiz eta joera beherakorra den. Nire lanbideko hainbat kideren analisia antzekoa da, krisia atzean utzi dugula, kontratazioa gora egin duela, enplegua arin lor daitekeela. Baina, nire iritziz, krisiak gizartean egin duen haustura oso handia eta larria da.

Gizartearen zati hazkor bat oinarrizko eskubide sozialik... [+]


2018-11-11 | Karmelo Landa
Errotik berritu

Euskal Herria komunitate beregaina eta independentea izan daiteke etorkizunean, eta horixe da berton bizi garenoi komeni zaiguna. Jakin behar dugu, ordea, bideak zabaltzen. Kontu hau oso modu egokian ari da plazaratzen Eusko Ikaskuntza, bere Kongresu ibiltarian (Baionatik Oñatira, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostia bidean eginda), eta hortik irakaspen bikainak lortuko direla uste dut.

Azkenaldian han eta hemen zabaltzen ari da kezka: ez ote den gero eta ahulagoa Euskal... [+]


Madrildik itzulita

ELA Madrilen hainbat talde parlamentariorekin bildu da (PSOE, PDECat, ERC, Unidos-Podemos eta EH Bildu), baita Magdalena Valerio Lan ministroarekin ere. EAJrekin bilera Bilbon izan da, EBBko hiru kiderekin. ELAk eskatu zituen bilera hauen helburua zela azaltzea lan erreformek izan dituzten eragin larriak eta talde horiek mugiaraztea, kalte haiek bertan behera gera daitezen urratsak egin ditzaten. Hori izan zen talde horietako batzuren konpromisoa. ELAk, besteak beste, garrantzia eman dio datu... [+]


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren ageriko isla da, zalantzarik gabe.

 


2018-11-06 | Eneko Oroz
Hausturez

Garuneko lesio bat daukat. Epileptikoa naiz. Depresio dei geniezaiokeen gauza bat bizi dut. Eta militantea naiz. Gauza hauetako asko ez dira bereziki ebidenteak izan. 14 urterekin ikasle mugimenduan hasi nintzen, eta zuetako asko bezala, ordutik batean edo bestean milaka saltsatan ibili naiz, bereziki kulturarekin zerikusia zutenetan, baina ez soilik. Nire outsidertasun guztiekin, nahiko militante tipikoa nintzen. Hausturak eman ziren arte.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude