Dokumentalen indarra, animalien egoera salatzeko

  • Asko dira azken urteetan munduko animalien egoera latza salatu nahi izan duten dokumentalak: Earthlings, Cowspiracy, The Cove, BlackFish, Meet Your Meat, The Elephant in the Living Room... Denak ere intentzio batekin sortuak: ikus-entzunezkoen bidez ikusleari erakustea, jateko, janzteko dibertitzeko edo esperimentatzeko esplotatuak izaten diren bizidunen bizitza tamalgarri eta penagarria. Lan horiek guztiek nazioarteko animalia askoren egoera salatzen dute; baina gurean ere bada lan bat animaliek tratu txarrak jasaten dituztela islatzen duena: Askekintzak ezkutuan grabatutako irudiak erabiliz osatu duen Gurean dokumentala.

Argazkian Sarako ahate-jokoa. Gurean dokumentalak Euskal Herriko jaietan animaliek jasaten duten tratu txarra modu eraginkorrean bistaratzen da.
Argazkian Sarako ahate-jokoa. Gurean dokumentalak Euskal Herriko jaietan animaliek jasaten duten tratu txarra modu eraginkorrean bistaratzen da.

Dokumentalak hogeita hamar herritan eta esplotazio ugaritan zehar garraiatzen gaitu, animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uzten. Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabileraren inguruko eztabaidari heltzeko garaia zen eta lan honi esker badirudi hala izango dela. Hori da Askekintzak lau urtetan landu duen dokumentalaren helburua; gure barrua nahastu eta kontzientzia piztea. Gaia jorratzen duen lehenengo dokumentala da, urteetako ikerketaren emaitza. Euskal Herriko festetan urtero ehunka animalia gatibatzen, esplotatzen eta erabiltzen dira. Sokamuturra, idi eta zaldi demak, ahari jokoak, zezenketak, arrantza eta ehiza txapelketak, asto lasterketak, animalia erakusketak, zaldi edo asto lasterketak eta abar. Adibideak amaiezinak dira, baina ezaugarri bat dute amankomunean: erabat bidegabeak direla.

Interesgarria da dokumental formatua erabiltzea animaliek jasaten duten tratua salatzeko:
formatuak indar handiagoa ematen dio

Oso zaila egiten zait era honetako lanak ikuspegi zinematografiko-tekniko hutsetik aztertzea, helburua hain argia eta garrantzitsua izanda, intentzioarekin soilik geratzeko joera izaten dudalako. Kasu honetan hala egingo dudan arren, horrek ez du esan nahi teknikoki eskasa denik, alderantziz. Ezkutuko irudiak izan arren, irudi zainduak, txukunak eta jarraikortasun aldetik oso landuak direlako. Linas Kortaren argazki-zuzendaritza lan aparta iruditu zait zentzu horretan. Minutu guztietan garraiatzen gaituen off-ahotsak ere izugarri laguntzen du eta irauten dituen 40 minutuak ezin hobeto aprobetxatuak daude.

Baina alor hain zehatzetan murgildu gabe, dokumental formatuak eskaintzen dituen dohainak aipatu nahi nituzke. Gaur egun Internet eta sare sozialen indarra paregabea da, bidegabekeria ugari salatzeko tresna boteretsua bilakatu daitekeelako. Baina salaketa gehienak ostrazismoan galtzen direla iruditzen zait. Bertxiotu edo zabaltzen ditugu, bai; irauten dituzten segundo horiek garuna eta bihotza nahasten dizkigute, baita ere; baina hurrengo egunak berdina izaten jarraitzen du: beste irudi batzuk; eta hurrengoan beste batzuk. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua eta interesgarria dokumental formatua erabiltzea, kasu honetan animalien egoera salatzeko. Ikus-entzunezko hauek duten indarra eraginkorragoa iruditzen zait. Euskal Herriko zinema areto txiki eta kultur-etxeetan jende ugari ari da pilatzen adibidez, Askekintzak grabaturiko irudi hauek ikusteko. Ezagutzen ditugu bai, askotan

Festak gure gizartearen ispilu dira eta haietan beste hainbat aldarrikapen ere egin behar diren arren, ezin ukatu animalien zapalkuntzaren aurkakoak duen lekua

entzun ditugun adibideak dira, bai. Baina begiekin ikusten ditugunean, isilik eta pantaila handi batean, izaki hauen sufrimendua begietatik barrena sartzen zaigun une jakin horretan, ez al zaizue iruditzen sekulako indarra hartzen duela eta hartzaileari hobeto iristen zaiola? Niri behintzat bai. Lehen aipaturiko Earthlings dokumentalaren adibidea izan liteke adierazgarriena. Gehiegikeria irudituko zaizue, baina 2005. urtean Shaun Monson-ek zuzendu zuen lan honek, milaka pertsonaren ikuspegia aldatzea lortu zuen. Joaquin Phoenix narratzaile zela, bertan ikusten diren irudiek halako eztanda sortu zuten, jende askoren begiak behin betiko irekiz.

Gurean lanaren azken minutuetan, ikusi ditugun irudi latz horien errepaso txiki bat eginez eta Apalatxaren Lotura pozoitsua abestiak irudiak bustitzen dituen bitartean, azken hausnarketa garrantzitsu horretan murgiltzen du ikuslea. Ikusi duguna ez dadila hor geratu. Festak gure gizartearen ispilu dira, eta festetan jada aurre egin beharreko arazo ugari baditugu ere, ezin ukatu animalien zapalkuntza bukatzea aldarrikapen horiei batu behar diegula. Gure herriak aurrerapauso ugari eman ditu historian, harrotasunez, gizarte justuago bat sortzearen alde. Orain garaia iritsi zaigu festetako animalien erabilera zalantzan jartzeko.


ASTEKARIA
2018ko maiatzaren 13a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dokumentalak
Kronika
"Bidasoan barrena, beti dira bide berak"

Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzioa

Non: Martuteneko espetxean, Donostian

Noiz: Abenduaren 22an, ostirala, 16:00etan

Sarean ikusgai: Primeran plataforman

------------------------------------------------

Gabonak dira. Ostiral bazkalostea. Martuteneko... [+]


2024-01-12 | Euskal Irratiak
Italia eta Afrika ardatz Miarritzeko FIPADOC festibalaren seigarren edizioan

FIPADOC Nazioarteko dokumental jaialdia berriz heldu da Miarritzera. Urtarrilaren 19tik 27ra ospatuko dute, eta seigarren edizio honetan «Italia eta Afrika» izanen dira protagonistak.


Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


2022-11-11 | Leire Artola Arin
Olga Rodríguez, Ekialde Ertainean aditua
"Matxismoa Egiptoko estatuaren muina da, eta armadak beti aplikatu du"

Egiptoko matxinadetan emakumeei egin zizkieten sexu erasoak ditu abiapuntu As I Want (Neuk nahi bezala) 2021eko dokumentalak. Samaher Alqadi zuzendariak lehen pertsonatik eta gordin erakusten ditu 2011 eta 2013 artean bizitakoak, besteak beste, Kairon piztu ziren emakumeen... [+]


2022-09-11 | Kepa Matxain
Dolutik sortutako bidaia tantrikoa

Hilabete gutxiko tartean hil zitzaien ama Irati Gorostidiri (Eguesibar, 1988) eta Mirari Echavarriri (Iruñea, 1988), biak 1978an Lizason egonkortutako Arco Iris komunitate tantrikotik igarotakoak. Lehendik ere esperientzia hari buruzko interesa bazuten, dolu prozesuan... [+]


Eguneraketa berriak daude