Urkulluk eta Barkosek ezin dute beste aldera begiratu

  • Euskal pentsionisten etengabeko mobilizazio masiboek ezin dituzte Hego Euskal Herriko arduradun politikoak axolagabe utzi, Uxue Barkos eta Iñigo Urkullutik hasita. Ezin dute Madrilera begiratu eta ezikusiarena egin, arazoa beraiena ez balitz bezala.

Urkulluk eta Barkosek erantzukizun handia dute, euren eskumenekin milaka euskal pentsiodunen ordainsari miserableak hobetu ditzaketelako. Badakite Madrilek, Mariano Rajoy buru, ez dituela pentsionisten eskakizunak aseko. Alargunen gutxieneko pentsioak baino ez ditu ukituko, jasotzen duten kopuru eskasa apur bat igoko du besterik gabe.

Bi lehendakariek badakite euren lurraldeetako 200.000 biztanleek 300 euroko alarguntza pentsio negargarriak edo 700 euroko pobreziaren langatik azpikoak kobratzen dituztela. Europako Gutun Sozialak 1.080 euroko gutxieneko pentsioak ezartzen ditu. Urkulluk agintzen duen erkidegoaren kasuan diputazioek 1.200 milioi euro gehiago bildu dute aurten. Eta Barkosenaren kasuan diru-bilketa ona izan da baita ere. Testuinguru horretan, zergatik ezin da onartu euskal erakundeek Estatuko miseriazko pentsioak osatzea, kontuan izanik europar gutunak hori eskatzen duela? Urkulluk eta Barkosek ondo dakiten bezala, gutxieneko pentsioak DSBE eta antzeko laguntza bidez osatzen segitzea erabat urria da: 1.080 eurotik oso urrun, pentsioak hutsalak dira hala ere.

Pentsioak duintzea lehentasun kontua da, aberastasuna banatzeko orduan jartzen dena. Oinarrizkoa da kalean dauden pentsionisten aldarrikapenak entzutea, denak oso arrazoizkoak eta onargarriak baitira. Borondate politikoa besterik ez da behar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude