Gaizkiaren errepresentazio dotorea, irribarre unibertsalak borobildua

  • Duela zenbait urte Salvador Dalí artistaren erretratua marraztu zuen Emerson Cáceres ‘Cacerolo’ pintore kolonbiarrak, aurpegi osoa zuri-beltzean, salbu eta ezpain ingurua. Gorriz margotu zuen, Batman komiki-sagako Joker gaizkilearen irribarrea irudikatuz. Hura izan zen Guasones bildumako bere lehenbiziko obra. Joker, Guasón baita Kolonbian. Dozenaka pertsona ezagunen erretratuak marraztu ditu ordutik, mihise gainean batzuk, Bogota eta beste zenbait hiritako paretetan besteak, kaleko arteari dagokion balioa ematea helburu. “Poztasun mozorroa jantzia duen inkonformismoa” islatzen dute haren obrek; estereotipo sozialak ditu jo-puntuan, artistak berak azaldu digunez.

Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohi eta senatariaren erretratua marrazten ageri da Emerson Cáceres. Dioenez, zuri-beltzak “errealismo handia” ematen die margolanei.
Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohi eta senatariaren erretratua marrazten ageri da Emerson Cáceres. Dioenez, zuri-beltzak “errealismo handia” ematen die margolanei.

Egiazki, ez dira ezpainak kolore ukitua daukaten elementu bakarrak. Gorriz marraztu ohi du buruko ile bat –bere emazte ilegorri Sararen ohoretan–, baita begien zuria ere. Eta arroparik ikusten bada, lepo ingurua purpuraz koloreztatzen du batzuetan, eta berde bizi-biziz gorbata, Joker edo Guasón maltzurraren ikur. Erretratuek badute beste ezaugarri bat: eskuin begitik behera malko batek egiten du irrist. Damua islatzen du malkoak, eta maitasuna ile gorriak.

“Nire erretratuetan Guasónen irribarre maltzurra marrazten dudanean, gaiztakeria irudikatu nahi dut gizakiaren funtsezko elementu gisa”, kontatu digu Cáceresek. “Uste dut giza-arimaren oinarrizko beste osagai batzuk sentimenduak direla”. Sentimendu kontrajarriak azaleratzen dituzte haren marrazkiek, ezertxo ere ez baita dirudien bezalakoa. “Erretratu psikologiko hauekin pertsonaia bakoitzaren izaeran sakondu nahi izan dut”, dio. “Eta konturatu naiz guztiok dugula botere-izate korrosiboa alde ilun eta gaizto batean ezkutaturik, tartean behin kanporatu egiten duguna”.

Emerson Cáceres (Bogota, 1978) / Revista Tendencia

Guasón (edo Joker) gaizkile egozentrikoa “antagonista ezin hobea” da sail honetan erretratatu dituen pertsonaia ezagunekin lotzeko, Cáceresek esan digunez: “Moral garaikidearen sinbolo bilakatzen joan da Guasón eta, denborarekin, arketipo, berarekin oso erraz identifika dezakegun ideia edo kontzeptua. Mespretxagarria, maltzurra eta batzuetan absurdua. Guasónek neurrigabekeria irudikatzeko duen gaitasunak limurtu egiten gaitu”. Artistaren hitzetan, kultura garaikidearen figura “liluragarrienetako bat” da Guasón: “Gaiztakeriaren errepresentazio dotore eta elokuentea da eta, hain justu, hori islatu nahi dut nire margolanetan”.

Marraztu ditu Kolonbiako politikari eta estatu-buruak (Álvaro Uribe senataria, Juan Manuel Santos presidentea, Bogotako alkate ohi Gustavo Petro...), baita atzerritar zenbait ere (Fidel Castro, Hugo Chavez, Adolf Hitler, Felipe IV. erregea...). Baina egin ditu ere bai pintore edota musikari ezagunen erretratuak, futbolari eta txirrindularienak, Frantzisko Aita Santuarena, narkotrafikoa, ustelkeria eta feminizidioa salatzen dutenak... Ia irudi guztiek dute irribarre maltzur hori, gorrotoa-edo islatzen duen begirada, malkoa eskuin begitik behera eta ile gorria.

Picassoren ‘Gernika’, kolonbiar gatazkara egokitua

Pasa den urtean, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin bat, koadro berezia marraztu zuen Cáceresek, Picassoren margolan ezaguna oinarri. Berrinterpretazio horretan azaltzen dira Cebú zezena (“armak hartu zituzten nekazari-paramilitarren ikur”), gerrillak bonba moduan erabiltzen zituen astoak, indigena desplazatuak eta hildako soldaduak. “50 urte baino gehiago dira gure herrialdea bonbardatzen ari garela, eta bakea lortzeko egiten diren ahaleginak ahalegin, badirudi gerran jarraitu nahi dugula”, dio artistak. FARC-EP eta gobernuaren arteko bake-itunari baiezko botoa eman zion berak, Santos presidentea ez duen arren estimu handitan.

‘Gernika’ koadroa Kolonbiako errealitatera egokitu du Cáceresek, bakearen aldarri itzela delakoan. Picassoren elementuak hurbileko
erreferentziengatik ordezkatu ditu.

“Picassoren Gernika XX. mendeko koadrorik garrantzitsuena da niretzat”, kontatu digu. “Gerraren basakeria oso argi islatzen du. Inportantea zen margolana gurera ekarri eta Kolonbian bizi ditugun izugarrikeriak azaleratzea, horiek berriro ez errepikatu eta bake-ituna babesteko”.

Benetako artea, helburu komertzial hutsaz harago
2016ko martxoan margotu zuen Felipe VI espainiar erregearen erretratua, Madrilgo Tabakaleran, Europar Batasunaren “hipokresia” salatzea xede. “‘Ongi etorri errefuxiatuak’ diote, baina gezurra da hori; inork ez ditu nahi eta bidegabe tratatzen dituzte”.

Bogotako arte galeria batean erakutsi zuen koadro hura Cáceresek, Hiperreal erakusketaren baitan. Maiz galdetu diote zein dituen gogokoen: kaleko paretak ala mihiseak. “Biak dira beharrezkoak eta elkarren osagarri”, dio. “Kalea funtsezkoa da gure ikuspuntuak islatu eta jendearen erreakzioa bilatzeko; aldiz, galeria batean erakusteak laguntzen digu artelanari izaera komertziala ematen. Oso baliagarriak dira formatu biak”.

Bere hitzetan, gaur egun egiten diren artelan askok ez dute helburu komertziala besterik. “Publikoak, oro har, benetako historiak ikusi nahi ditu, baina arte modernoak ez ditu asko kontatzen”, esan digu. “Erraz saldu daitezkeen, dekoratibo hutsak diren eta edukirik ez daukaten koadroekin inpaktua lortzea bilatzen dute artistek. Arteak asko du esateko munduaz eta gertakariez, pinturak behar du izan bizi dugun garaiaren ispilu, hori da nire margolanen gaia, erretratatu nahi dudana, pintore garaikideek kontatu nahi ez dituzten edo kontatzeak beldurtu egiten dituen benetako historiak”.

Galdetuta bere iritziz artea ote den injustiziak borrokatzeko arma bat, ezetz erantzun digu: “Handiustea litzateke artearen bidez gizarte-ordena alda daitekeela pentsatzea. Uste dut artea dela berezko lengoaia duen adierazpidea, emozioak adieraztea helburu duena, eta maila tekniko handiekin egiten dena. Artearen bidez garena eta sentitzen duguna islatzea lortzen dugu. Artista batzuek ikusleen bihotzak kolpatzea bilatzen dute. Niri buru-barnera heltzea eta kontzientziak astintzea interesatzen zait”.

Zentsuraren atzaparra

Bogota iparraldea alderik alde zeharkatzen duen Suba hiribidean mural handi bat marraztu zuen Cáceresek. Álvaro Uribe eta Juan Manuel Santos ageri ziren, eta lelo bat: “Bakea, Justizia Sozialarekin”. Margolanak txaloak jaso zituen, baina kritika gogorrak ere bai. “Cacerolo, badakigu non bizi zaren” egin zioten mehatxu, “gerrillak finantzaturiko artista zara”. Marraztu eta hilabete gutxira ezabatu egin zuten mural hura. Bestalde, Miamiko galeria batean erakutsi zituenean Fidel Castro eta Hugo Chavez amerikar agintarien erretratuak, jendeak suntsitu egin nahi izan zituen.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea eta, alboan, baiezkoa markatua. FARC-EP eta gobernuaren arteko bake-itunari baiezko botoa eman zion Cáceresek, Santos ez duen arren estimu handitan.

Cáceresek kontatu digu kalean egiten dituen artelan gehienek gai politikoak dituztela ardatz. “Politikoki hain polarizatua dagoen herrialde honetan, maiz egiten dugu tupust obraren mezua ulertzen ez duten fanati koen zentsurarekin. Erretratuak ezabatu soilik ez, mehatxatu egiten gaituzte sare sozialen anonimotasuna baliatuz”. Dena dela, dioenez kaleko arteak garai oso onak bizi ditu Kolonbian. “Denbora gutxian gure hiriburua erreferente bilakatu da, munduko hiriburu handien pare gaude. Atsegin ematen du Kolonbiako artistak mundu osoko jaialdietara gonbidatzen dituztela ikusteak. Kaleko artea esportazio-produktua da”.

 

---------- KOMIKIAK INSPIRAZIO ITURRI ----------

Guasón, edo Joker, Cáceresen erretratuak inspiratu dituen pertsonaia.

“Nire haurtzaroan, sozializatzeko bitarteko onak ziren komikiak. Ez zegoen Internetik, are gutxiago sare sozialik. Nire adineko umeok irudimena elikatzeko eremu ezin hobea aurkitzen genuen komikietan. Uste dut teknologia berriek, komunikatzeko bideek eta bereziki ‘Komiki zinema’ mehatxu direla aldizkari formatuko komikiarentzat. Mundua aldatzen ari da baina heroi eta gaizkileak behar izaten eta sortzen jarraitzen du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaleko artea
Artista kolektiboen jaialdia Leioako kaleetan, maiatzaren 18tik 21era

Leioako XXIII. Umore Azoka ospatuko da datorren asteburuan. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira ikusgai; tartean izango dira Euskal Herriko hamazazpi konpainia.


Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


Lian muralgilea
“Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere”

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2023-01-20 | ARGIA
Sare sozialak arakatu eta Gasteizko grafitigileak zigortu nahi ditu Urtaranen gobernuak

Zerbitzu sekretuen alorrean erabili ohi diren OSINT teknikak erabiliko dituen enpresa bat kontratatzeko proiektua lizitaziora atera du Gasteizko Udalak, Arabako Alea-k jakitera eman duenez.


2022-10-14 | Iñaki Agirre
Dizebi artistaren “Kapital” lana ezabatu du Donostiako Udalak beste mural batekin

Igor Rezola Dizebi grafitigileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren enkarguz egin zuen lana ezabatzea erabaki du Donostiako Udalak. "Kapitalismoa borrokatu" idatzi zuen Itsasondoko artistak, eta ondoren, "ismoa borrokatu" estali zuen horman... [+]


Ilargi argiaren itzala

Azaroko gau hotz hauetan Gasteizko kaleak ez ditu ilargiak argitu, Umbra argi festibaleko ikuskizunek baizik. Argi gutxiko egun labur hauetan argien artearen munduan barneratzeko aukera eman digu jaialdiak, izan ere, ikusleek esparru horretako azken adierazpen artistiko eta... [+]


2021-11-08 | Leire Regadas
Lian Monserrate, 'Murales Lian'
“Kapitalismoaren aurrean aktiboki eusten duen gotorleku bakanetakoa da grafitigintza”

Autodidakta, kritikoa eta batere konformista. Materiala erosteko dirurik eduki ez arren hori ez da inoiz arazo izan. Hiri grisen pareta zuriak dohainik dira eta erakusleiho paregabea mezuak zabaltzeko. Espraia eskuan, espazio publikoaz jabetzen da eta ezarritako estereotipoei... [+]


2021-08-27 | Goierriko Hitza
Lazkao Txiki inoiz baino presenteago Ordizian

Nexgraff grafitigileek amaitu dute Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako horma-irudia. Kolorez eta ikur sinbolikoz betetako muralak oihartzun handia izan du.


2.300 euroko isuna jarri dio Zornotzako Udalak Martz grafitigileari

Herrian grafitiak egiteagatik ezarri diote zigorra. Martzek adierazpen askatasunaren eraso gisa ikusten du gertatutakoa eta esan du ez duela isuna ordainduko. Hainbat artistaren babesa jaso du.


2021-05-21 | Ixone Arana
Donostiako Udalak kaleko artisten jarduna debekatu du Alde Zaharrean

Legediaren arabera, musikariek 75 metroko tartea izan beharko dute beraien artean, eta 20 metrokoa etxebizitzekiko. Beraz, artistak ezingo dira Donostiako Parte Zaharrean aritu.


Zatitutako herria osatzeko grafitiak

Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Herriko hormak eta... [+]


2021-02-11 | Rock Black Block
Mural zentsuratuaz, adierazpen askatasunaz

Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik,... [+]


Eguneraketa berriak daude