Donostiako Udalak kaleko artisten jarduna debekatu du Alde Zaharrean

  • Legediaren arabera, musikariek 75 metroko tartea izan beharko dute beraien artean, eta 20 metrokoa etxebizitzekiko. Beraz, artistak ezingo dira Donostiako Parte Zaharrean aritu.


2021eko maiatzaren 21ean - 10:59
Donostiako kaleetan bi musikari abesten.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kaleko emanaldiei baldintzak ezarri dizkio Donostiako Udalak. Baldintza horiek ezinezko egiten dute Parte Zaharrean kalean artistak aritzea. Berrikuntzak udalaren arau berrien zati dira.

Kale artistak ordubete baino gehiago ezingo dira leku berean egon eta ordutegi jakin baten barruan aritu beharko dute: 11.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00ak arte. Baimena emango da bi musikarik ordu bat kalean jotzeko, baimen bat tramitatu beharrik gabe, eta aldez aurretik erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztuta, ezarritako arauak betetzeko konpromisoa hartuta.

Badira doikuntza batzuk. Adibidez, artita bat edo bi bakarrik aritzen direnean,ez dute baimena beharko eta kalean ordubete jotzeko aukera izango dute baimena bideratu beharrik gabe. Udalak ezarritako arauak betetzeko konpromisoa bere egiten dutela dioen adierazpena aldez aurretik beharko dute aukertu.

Araudi berriak COVID-19-aren egoerak gehitutako irizpideak finkatu ditu. Esate baterako, ikusleek gutxienez hiru metroko distantzira egon beharko dute eta jende-pilaketak saihestu beharko dituzte.

Donostiako kaleetan jardun nahi duten artistek uztailaren 11 arte izango dute "ardura aitorpenak" aurkezteko epea.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...