Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

  • Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024ko urriaren 18an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela hilabete batzuk ez zegoen margotutako trenik Renfeko C-3 lineako zerbitzuan. Baina azkenaldian ohikoa bilakatu da unitateak grafitiz zipriztinduta ikustea. Arte adierazpen mota horren zilegitasunean edo kalitatean sartu gabe (norberak izango baitu bere iritzia edota gustua), kontua da aldaketa estetiko hori zerbitzuaren gainbehera orokorraren testuinguruan jazo dela.

Izan ere, duela hilabete batzuk grafitirik ez ikusteak ez du esan nahi egiten ez zirenik, baizik eta berehala garbitzen zirela. Egun, ordea, ez da halakorik gertatzen.

Horri buruz galdetu dio Aiaraldea Komunikabideak Renfeko langileen ordezkari bati eta honek azaldu du, beste esparrutan ez bezala (trenen konponketak, irisgarritasuna, ordutegien betetzea eta gidarien falta...) arazoa ez dela ekonomikoa, edo ez soilik hori.

Grafitiak kentzeko erabiltzen diren produktu likidoei egotzi zieten trenek pairatutako istripuak.

Izan ere, badirudi duela hilabete batzuk Abandoko tren geltokian zenbait istripu gertatu zirela zerbitzuan ez dauden trenak uzten dituzten trenbideetan eta unitateek kolpeak hartu zituztela. Hasiera batean, grafitiak kentzeko erabiltzen diren produktu likidoei egotzi zieten ezbehar horien ardura.

Gerora, ondorioztatu dute trenetan baliatzen den olio berria izan daitekeela istripuen benetako eragilea, baina, bada ez bada, ez dituzte garbiketa lanak berrezarri.

Horrez gain, 2030 Agenda ere badago. Hain zuzen, ez dago bermerik Abandoko tren geltokian sortzen diren hondakin kimiko guztiak (margoa zein disolbatzaileak) itsasadarrean bukatu ez daitezen. Hori dela medio, Ollargango konponketa tailerrean garbitzen hasi behar ziren, baina, dirudienez, ez dute oraindik egin.


Garraioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...