Zatitutako herria osatzeko grafitiak

  • Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Herriko hormak eta kaleak dira museoa, eta piezak sortzeko urtero antolatzen dute festibala, mundu mailako artistekin. Dani Blancoren argazki-erreportajea.

Mendiz eta basoz inguratutako herri txikia da Fanzara (Castelló, Valentzia, Herrialde Katalanak). 273 biztanle ditu egun, gehienak adinekoak. 2004an PP agintean zuen Udalak herriaren lurretan gai arriskutsuen zabortegi bat jartzeko plana onartu zuen, herriko ekonomia bultzatu eta lanpostuak sortzeko, omen. Ekologikoki bideraezina zen proiektua ordea, besteak beste, kokagunearen azpian zegoen akuiferoa kutsatzeko arriskua baitzegoen. Ondorioz, zabortegi proiektuaren aurka zeuden herritarrek Vertedero Sustancias Peligrosas No (Gai arriskutsuen zabortegiari ez) plataforma eratu zuten. Egindako borrokak fruituak eman zituen eta 2007an Valentziako Erkidegoko Lurralde Kontseilaritzak zabortegia eraiki behar zuten lur-eremua birkalifikatzea eta bertan gai arriskutsuak metatzea debekatu zuen, ingurumenarekiko eragina kaltegarria izango zela argudiatuta.

Ordurako, ordea, biztanleen arteko harremanak gaiztotuta zeuden. Zabortegiaren aldeko eta aurkako, herritarrak zatituta eta etsaituta zeuden. Kasu batzuetan, familia bereko eta koadriletako kideek elkarrekin hitz egiteari utzi zioten eta behialako elkarbizitza deseginda zegoen. 2011ko udal hauteskundeetan zabortegiaren aurkako plataforman parte hartutako herritarren hautagaitzak irabazi zituen bozak. Zabortegiaren aurkako proiektua behin-betiko atzera botata, herritarren arteko harremanak osatzeko zerbait egin behar zela erabaki zuten.

Horretarako sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Elkarbizitza artearen bitartez sustatzea da proiektuaren helburua. Herritarrek artistak euren etxeetan hartzen dituzte urtero uztailean egiten den jaialdian, eta euren etxeetako hormetan hartzen du bizia arteak. Aldi berean, herritarren arteko bitartekariak dira artistak. Jendea elkarrekin egoteko, hitz egiteko, zerbait partekatzeko aukera eta aitzakia paregabea da. 2014an jarri zituzten martxan museoa eta jaialdia eta ordutik hona 150 interbentzio egin dituzte. Herri txiki bateko hormetako museoa grafitigileen mundu mailako erreferentzia bilakatu da. Gainera, dantza emanaldiak, kontzertuak, argazki-erakusketak, hitzaldiak eta proiekzioak ere egiten dituzte urteroko festibalean. Fanzarako biztanleek kudeatzen dute proiektua eta beraiek egiten dute lan, boluntarioki, aurrera atera dadin. Balio izan du herritarren arteko etsaitasunak baretzeko eta artearen bidez komunitatea sendotzeko. Urte osoan bisita daiteke etengabe eraldatzen ari den museoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaleko artea
Artista kolektiboen jaialdia Leioako kaleetan, maiatzaren 18tik 21era

Leioako XXIII. Umore Azoka ospatuko da datorren asteburuan. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira ikusgai; tartean izango dira Euskal Herriko hamazazpi konpainia.


Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


2023-02-19 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


Lian muralgilea
"Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere"

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2023-01-20 | ARGIA
Sare sozialak arakatu eta Gasteizko grafitigileak zigortu nahi ditu Urtaranen gobernuak

Zerbitzu sekretuen alorrean erabili ohi diren OSINT teknikak erabiliko dituen enpresa bat kontratatzeko proiektua lizitaziora atera du Gasteizko Udalak, Arabako Alea-k jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude