Kolore guztietako basoak

Zakilixut kritiko-zinikoak esana: “Eguberrietako hauek, bonbila fruitu... eta argiz beteta!”. Antton Olariagaren pertsonaiak duela 40 urtetik ontzen ditu iradokizun ekologikoak eta arlo asko ditu jorratzeko Euskal Herri txikian. Gure oihan eta basoetako egoera, horietako bat dugu, jakina.

“Kolore guztietako basoak”. Horrela dio Bizkaiko 50 talde eta gizarte eragilek (ekologistek, zientzialariek, artista eta baserritarrek, kooperatibek, basogintzako enpresek eta sindikatuek…) Bizkaiko Aldundiari eraman dioten errebindikazioak. Nekazaritza Sailak emandako datu ofizialen azterketa sakon eta diagnosi argia eginez gero, proposamen batzuk egin dizkiote Bizkaiko Gobernuari. Monokultibotik naturaren hurbileko baso kudeaketara pasatzea defendatzen dute, baso publikoetan batez ere, baina jabe pribatuentzako laguntzak ere eskatuz. Egun, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek ez dute arabarren edo nafarren kolorerik. Iparraldeko oihanena ere ez. Kolore eta jabegoa.

1857an, Adan de Yarzatarrek Pinus Radiata ekarri zuten Kaliforniatik Ispasterrera eta hortik aurrera bere landaketak bultzatu zituzten. Gaur egun Bizkaiko eremuan 70.000 hektarea ditugu. Pinu eta eukaliptoen landaketak lurraldearen %75a dira eta baso autoktonoak %25a (pagoak, haritzak, gaztainondoak…). Kurioski, proportzioa berdina dugu lur publiko zein lur pribatuetan. Bizkaiko ekologistek kopuru hauek aldatu nahi dituzte. Lur publikoetan (%27 soilik) bertako basoa berreskuratuz bertako baso azalerak %41 lortu arte eta landaketa aloktonoa %59ra jaitsi.  

Basoak ala porlana? Nola erantzungo diote Bizkaiko agintariek ekimen “erreformista” honi? Ikusteko dago, baina Unai Rementeriak Gernikako Batzarretan esan zuena ezagututa, euren planak zementuari loturik doaz. Koiuntura ekonomiko “gozoa” dagoenez, diru-biltze gehiagorekin Arrontegi zubiaren “anaia bikia” eta Hegoaldeko saihesbidea (Supersur) luzatzea AP-68rekin lotuz, aurreikusten ditu diputatu nagusiak.

Eta burura etortzen zaidan galdera da: non jarriko ditu ekologismoak bere atzamarra eta indarrak? Baso politika berria eraikitze aldean ala porlanezko inbasioari ezetza ematen? Nire uste apalean, biak ala biak dira ezinbestekoak. Osagarriak dira, ez kontrakoak. George Monbiot kazetari ekologista britainiarrak Gales eta Eskoziako basoen defentsan idatzitako liburuan  dioenez (Feral: Rewilding the Land, The Sea and the Human, 2016; gaztelaniaz Salvaje, Capitan Swing, 2017) mundu osoan dugu gatazka hori, lurra dutenen, erabiltzen dutenen eta Lurra zaindu nahi dutenen artekoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko abenduaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude