Ez fidatu inperioaz: nola Sarkozyk Kadafi zukutu eta gero hilarazi zuen

  • Eta Libian Frantziak egindako gerra, Magrebeko potentzia bat kaosean murgildu eta Mediterraneoa itsaso arriskutsu bilakatu zuena, izan baldin bazen ustelkeriaren arrastoak ezabatzeko operazio bat? Nicolas Sarkozyren eta Muammar al Kadafiren arteko harremanen bilakaera azkarrak hala iradokitzen du. 2011tik zabaldutako susmoak orain bi kazetari frantsesen liburu berriak berretsi ditu.

‘Non Stop Politique’ gunetik hartutako argazkian, Nicolas Sarkozy Muammar al Kadafi errezibitzen Frantziako lehendakariaren Parisko jauregian, 2007ko abenduan. “Bisita hau urrats nabarmena izango da Libia berriro nazioartean ongi etorria izateko bidean”,
‘Non Stop Politique’ gunetik hartutako argazkian, Nicolas Sarkozy Muammar al Kadafi errezibitzen Frantziako lehendakariaren Parisko jauregian, 2007ko abenduan. “Bisita hau urrats nabarmena izango da Libia berriro nazioartean ongi etorria izateko bidean”, esan zuten bezperan frantsesek. Lau urte paseak ez zirenean, 2011ko urriaren 20an preso hartuta zegoela hil zuten Kadafi, oraindik argitu ez diren baldintzetan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sarkozy-Kadafi afera lehenbizikoz 2011ko martxoan agertu zen hedabideetan. Urtarrilean oposizioaren kaleko manifestazio eta liskarretan hasitako mugimendua, udaberrirako gerra bilakatua zen. Tripoliko erregimena gainbehera zetorren eta Mendebaldeko potentzien artean Frantziak mehatxu egiten zion Libiari airetik erasotzearekin. Orduan esan zuen Muammar al Kadafik telebistako elkarrizketa batean: “Nik lagundu diot Sarkozyri agintea hartzen. Nik eman diot lehendakaritzara iristeko behar zuen dirua. Hona etorri zen, nire oihal etxolan bisitatu ninduen Barne ministro zela, eta laguntza eskatu zidan”.

Geroztik Frantzian asko aipatua izan bada Sarkozyren kanpainaren ustezko finantziazioa, orain Fabrice Arfi eta Karl Laske kazetariek lekukotasun eta dokumentu ugariz osatuta eskaini dute Frantzia eta Libiaren arteko harreman kontraesankorrak eta azken herrialde honen txikizioa hobeto ulertzeko azalpena. Mediapart hedabideak plazaratu die ia 400 orrialde dauzkan Avec les compliments du guide (Goraintziak gidariaren partetik).

Mediapartek sarean ipini du lekuko nagusiari egindako elkarrizketa, bideoan. Ziad Takieddine enpresa gizon frantses-libanoarraren ahotik John Le Carréren pertsonaia bat mintzo dela esan liteke. “Egun batean Abdallah Senoussik, Kadafiren atzerriko zerbitzuetako burua zenak, bere etxera deitu eta proposatzen dit ea eramango diodan diruaren zati bat nik neuk Claude Guéant Frantziako Barne ministroaren kabinete buruari. Baina nola egingo dut hori Frantzian sartzeko, galdetu nion. Barne ministroa informatuko dugu eta ez duzu arazorik izango. Ondoren bere anaiak ekarri zuen maleta bat diruz betea, lehenbizikoak 1,5 milioi euro zituela esango nuke, gehienak 500eko billeteak, 200eko batzuk ere bai”.

Biharamunean Afriqiyah konpainiaren hegaldian egingo du Tripoli-Paris bidaia. Aireportuan, inolako arazorik ez maleta aduanatik pasatzeko gainerako bidaiarien artean. Handik autoa hartuta Barne ministeriora. Atarian izena emanda zuzenean kabinete-buruarengana, maleta handia entregatzera.

Takieddinek bi maleta gehiago eraman zituen Tripolitik Parisera, denetara bost milioi euro. Sei urte geroago, al Kadafi hil, gerrarekin bere erregimena desegin eta Libia hondamendi erabatekoan murgildu ostean, maleten bidaltzaile Abdallah Senoussik Nazioarteko Auzitegi Penalaren aurrean berretsi zituen kopuruok, baina ñabardura garrantzitsu bat erantsita: diru hura ez zen bi herrialdeetako zerbitzu sekretuen arteko inolako konponketatarako, baizik eta zuzenean Nicolas Sarkozyri Frantziako lehendakaritzarako kanpainan laguntzeko.

Takieddinen lekukotasunagatik izan balitz, erraz baztertu ahal izango zuten dena Sarkozyren kontrako operazio bat baizik ez dela diotenek. Azken finean, lehendik beste hainbeste ustelkeria kasutan inplikatutako agentea da Takieddine, batik bat armen salerosketan hainbeste aldiz bitartekari lana egin duena. Baina Arfi eta Laskek beste lekukotasun eta batik bat dokumentu askorekin berretsi dute hark esana, Kadafiren eta Sarkozyren arteko harremanen panorama oso bat marrazteraino.

Ez da Sarkozy, Frantzia da

Kazetariek aipatzen duten agirietako  batek, epaileek egiazkotzat daukatenak, eskaintzen du eskandaluaren neurria: Libiako zerbitzu sekretuen buru Moussa Koussak Sarkozyri 50 milioi emateko erabakia apuntatu zuen bere oharretan. Ordainketa guztiak ez daude dokumentatuta, baina bai batzuk, Saudi Arabia edo Malasiatik barrena jauzi eginez iristen direnak Pariseraino. Diru horiek agertu dira gero aipatu Guéanten edo 2005etik 2007ra lehen ministro izan zen Dominique de Villepinen sakeletan, zenbait erosketaren fakturekin erakutsi denez.

Diru asko, beti billetetan, eta nonbait gorde beharra zegoena. “2007an –diote kazetariek– Sarkozyren kanpainako zuzendari zen Claude Guéantek kutxa blindatu bat alokatu zuen Parisko banku batean, eta kutxa handia nahi zuenez, eman zioten bat gizona zutik sartzeko adinakoa”.

2005etik 2007ra bitartean Frantziak eta Libiak adiskidetasun handiko bolada bizi izan zuten. 2007ko abenduan 6 eguneko bisita ofizial arrandiatsua egin zuen Libiako liderrak Frantzian. Al Kadafiri komeni zitzaion nazioartean estatu paria moduan zeukan isolamendua hausteko, eta itxurazko maitasun hura garesti ordaintzeko adina diru bazeukan. Bide batez Abdallah Senoussik Frantziako auzitegietan 1998an hegazkin baten kontrako atentatuagatik –170 hildako– zeukan auzia ere askatu nahi zuen. Frantziak berriz Libiari saltzeko asko zeukan, armak bezala teknologia edo zernahi material.

Handik laster iritsiko zen gerra, ordea, 2011n. Arrazoi asko aipa daitezke Libiako matxinadaren eta gerraren pizgarri. Baina zer behar zeukan Sarkozyk Libian hain erasokor jokatzeko? Egia, gerra bat beti ondo datorkio aginteari eutsi nahi dion lehendakari bati, eta hauteskundeak 2012an ziren. Baina, gainera, horrelako gerra nahasietan beti dago arriskua dokumentazio eta froga minberak gordelekuetatik aterata galtzeko, edo komeni ez den norbaiten eskuetara iristeko; ondorioz, hobe norbera okupatzea gera daitezen.

Liburuak, ordea, ez die errua soilik Sarkozy, Guéant, eta enparauei gaineratzen. Erakutsi nahi dute ustelkeria Estatuaren bihotzean dagoela sartua. Frantziako pertsonalitate gorenek Errepublikaren atal ilunenak utzi dituzte fidatzekoak ez diren Takieddine bezalako pertsonen eskuetan. Eta gero dena konplikatzen denean abandonatu egiten dituzte Estatuak egin ezin dituenak egiteko balio duten horiek: diruz betetako maleten eramaileak, berdin paradisu fiskaletan inbertitzeko edo armen salerosketen komisio ezkutuak ordaintzeko.

“Lobby militar-industriala badago Frantzian ere” diote kazetariek. “Erakutsi nahi izan dugu jokabide berak, eta protagonista berak, aritu direla jokoan gutxienik Balladurren garaietan hasita [Mitterranden bigarren lehendakaritzan, 1993-1995] Sarkozyrenganaino”.

Irakurleak galde lezake, arrazoiz, hori horrela izanik nolaz iritsi diren informaziook publiko zabalarenganaino, berandu bada ere. Menturaz lobby militar-industrialak erabaki duelako Sarkozy bera ere aski zukutu ostean ostikadaz kanporatzeko garaia dela?

Zeren eta sekretuak gorde behar direnean erruki gutxi baitute aginte erreal horiek. Libiako petrolio ministro ohi Choukri Ghanem, Sarkozyrentzako diruen lehen erreziboen egilea, 2011n matxinoetara pasea, itota azaldu zen Vienan Danubio ibaian 2012an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude