Andere handi iduri

  • XX. mendeko abestia da Tupintegiko Roxali, Iparraldeko jendartea traumatizatu zuen gertakari baten lekuko. Musika alegera, hitzen arteko soinu jokoak, irudimena akuilatzen duten erranak eta agerpenak: guztiak, Parisera sehi joan emazte gazte batez burlatzeko eta irri hantuak askatzeko herrietako ostatuetan gizonak biltzen zirenean.


2017ko azaroaren 22an
Irudia: Ainara Azpiazu
Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi".Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

II. Mundu Gerra bukatu zenean, Paris inguruan beso eta esku premia bazegoen berreraikuntzan lanean aritzeko eta 1947ko Marshall Planaren diru-laguntza erraldoiek iragartzen zuten garapena segurtatzeko. Ez ziren orduan Iparraldeko neskatxak baizik joan, Hegoaldeko askok ere exodoaren bidea hartu baitzuten, bonne espagnole gisa lan egiteko. Parisko burgesiako etxeko andere bakoitzak berea nahi zuen garbiketa egiteko, haurrak zaintzeko eta bere jabetasun sentimendua indartzeko, lo, ase eta diru apurraren trukean.

Tupintegiko Roxali bertso sailaren egileak ezagutzen zituen Pariserako bidean zebiltzan herritarrak, arrebak behar bada, egilea nabarmenki gizonezkoa dela azaltzen dutelako kopla hauek. Gizonek zituzten denbora haietan kultura sorkuntzaren giderrak kontrolatzen eta partekatzerik gabe eramaten. Mutiko gazteak ere ukitzen zituen lurraldearen odol huste horrek. Alta trufa zakar gutxiago jasan zuten, nahiz eta irriz lehertzekoa den Niko Etxart eta Anje Duhaldek eskaintzen diguten Larraineko Ligeix handiak onduriko Buneta eta Txapela izeneko sorta.

Herrian geldituen eta Parisera desterratuen arteko leizea zabalik dago oraindik Ipar Euskal Herrian: hirian bazegoen (ustez) zepotik ateratzeko bidea, aberats izan gabe auher bizitzeko lana, berritasuna, norberak bere burua anonimoki errealizatzeko moldea. Herrian aldiz sutondo xokoan kontrol sozial bortitzaren hegalpean laborari, garbi eta sano irauteko ziurtasuna bazuen edozeinek:

    Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,
    Ene sor-lekhü maite Uxkal-Herrikuan.
    Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan,
    Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.

 

Elizak, emazteen partitzeak eragiten zukeen drama biguntzea zuen helburu, sarkasmoa eta trufa erabiliz. Oroz bat, nehork ez zuen Parisko Lili Roxali bat bilakatu behar emazte gurbila eta prestuaren ordez

Hiriaren ikuspegi apokaliptikoa hedatzen zuten gazteentzat plazaratzen ziren Herria edo Sokorri bezalako kazetek: neskentzat bereziki gal leku amorala zen, etxeko jaunen umeak funtzionario bihurtzen ziren, beraz alferrak, gure mundu nekazaletan gaur arte irauten duen sinestea. Laborantzaren alorra erabat aldatzen ari zen, mekanizatzen, eta herriak desertatzen. Elizak, emazteen partitzeak eragiten zukeen drama biguntzea zuen helburu, sarkasmoa eta trufa erabiliz. Nesken hezkuntzan sartzen zen adibidez 1952an Piarres Narbaitzek (1910-1984) plazaratu Kattalinen Gogoetak liburua (Elkar, 1999). Haren eskutik daukagu halaber Xaramela bilduma, 1951koa, belaunaldiz belaunaldi emendatzen doana. Oroz bat, nehork ez zuen Parisko Lili Roxali bat bilakatu behar emazte gurbila eta prestuaren ordez:

 

    Parisko Lili Roxali
    Bai frantximent bai t’es xoli…


Ez dakigu zuzen nork izkiriatu zituen Tupintegiko Roxali titulua duten koplak. Letrak berriak ziren, bai eta melodia ere antza. Amak kantatzen zituen Parisen sehi zegoela ikasirik. Beraz 1950. urtean jadanik famatuak ziren. Pentsatzen ahal da Eskualduna (1944 arte) edo Herria-ko apez idazle baten lumatik isuri obra dela. Hala uste dut behintzat, noizbait nonbait, Ithurralde izen goitiaz horniturik ikusi nuelako. Eta hori Piarres Lafitten (1901-1985) bigarren deitura zen, pseudonimo gisa baliatzen zuena artetarik. Funtsean, testuaren jabetasuna, luhusoarraren umore kokin eta zakarrari ongi legokioke.

Tantilulilu tiluli…
 

Emakumeen bizkar jarri zuen Iparraldeko apezkraziak (notableek eta etxeko jaunek ere ondorioz) euskararen galtzearen zama. 'Tupintegiko Roxali' ospetsuan ugariak dira lotura horren zantzuak

Emazteen desterratzea eta euskarari uko egitea parez zihoazen bertsolariaren mihi puntan, Parisek mamu erraldoiaren papera betetzen zuelarik. Emakumeen bizkar jarri zuen Iparraldeko apezkraziak (notableek eta etxeko jaunek ere ondorioz) euskararen galtzearen zama. Tupintegiko Roxali ospetsuan ugariak dira lotura horren zantzuak: arrunt kaskoin…, ez dio “bonxur” deneri…, hari eskuara ez aski, baina frantsesa balaki…, hago eskualdun Roxali

Ikusten da halaber bi mundu gerren garaitik hona euskara nola fetixizatua izan zen. Arana Goiriren nazionalismo irakaspenek muga laster pasatu zuten eta kantu honen egileen taldeko happy few horiek euskaltzaleak ziren, horietatik zenbait 1940tik hara Vichyko gobernuaren ideiekin konponduko zirelarik Aintzina hilabetekariarekin adibidez. Beste aldetik, bere burua esklabo gisa saltzera lerratuko ez zen klase sozial erran baten jabetza zen euskara urte haietan. Nekazari eskualdeetako buruzagi intelektualak ziren moralaren zaindariak, eta hauentzat Baiona bera, leku deabrutua zen: gorriekin harremanetan sartuz, bertan, odolaren garbitasunarekin batera, hizkuntza ere galtzen zen.

    Tupintegiko Roxali
    Tantilulilu-tiluli
    Tupintegiko Roxali
    Paristik zaiku itzuli
        Dena fazoin
        Dena takoin
        Arrunt kaskoin…

    Tupintegiko Roxali
    Paristik zaiku itzuli.
        I-i-i-i-.


Roxaliren sortetxearen izenetik beretik isurtzen da kantuaren egilearen ironia soziala: tupinak frankotan lurrez dira, ez urrez, ahulak, hauskorrak, beraien sabel hantuekin nahikoa barregarriak. Tupintegian urguilu jasan ezin zerbait bazegoela nabaritzen da bertso hauetan. Jasan ezina, egiazki aberatsa eta puxanta den auzoarentzat bistakoa denez.

    Andere handi iduri
    Tantiruriru-tiruri
    Andere handi iduri
    Ez dio “bonxur” deneri
        Ezpain gorri
        Ile hori
        Begi zuri…
    Andere handi iduri
    Ez dio “bonxur” deneri.
        I-i-i-i-.


Hemen agertzen da klase mespretxuaren eta genero apalestearen arteko gurutze-gunea. Makillatzen zen emaztea, frantsesa trabukatzen baldin bazuen gainera, prostituta itxuraren ezaugarriez apaintzen du olerkariak, Roxaliren kaltetan, irri egin araztea xede duelarik kontsonante ezberdinak uztartuz, tantitururi-tiruri eta i-i-i-i soinuek erakusten diguten bezala!

    Karrikan xut-xut ibilki
    Tantikukiku-tikuki
    Karrikan xut-xut ibilki
    Ai espantuka badaki
        Luxe luxe
        Mehe mehe
        Ai tetele
    Karrikan xut-xut ibilki
    Ai espantuka badaki.
        I-i-i-i-.

 

Bertsolariak ez dio barkatzen: ez dagokio bere jatorrizko klaseari urguilutan sartzea

Roxali itxuratzen dugu herriko karrikan aztalekin zarata eginez paseatzen. Parisera joan eta zerbaitetan lortu duela erakutsi gogo du, ikasi duela, baina bertsolariak ez dio barkatzen: edozer egingo duela ere espantero bat baizik ez dateke, ez du balio indarrik egin dezan, ez dagokio bere jatorrizko klaseari, haurrak sehi eta mutil saltzen dituenari hots, urguilutan sartzea: bakoitza bego bere tokian eta apezari azken hitza.



    Hari eskuara ez aski
    Tantikukiku-tikuki
    Hari eskuara ez aski
    Baina frantsesa balaki.
        Kiskun kaskun
        J’en suis kaskun
        Pas eskualdun.
    Hari eskuara ez aski
    Baina frantsesa balaki.
        I-i-i-i-.


Desafioz bezala, Roxalik bere euskaldun nortasuna ukatzen du j’en suis kaskun ahoskatzen duelarik. Edo kantaren egilearen fantasma da. Frantsesa lardaskatzen duelako, hutsen beldurrik gabe, uste du euskara baztertzen duela, biak batera ez direlako bizitzen ahal. Hamalauko gerratik itzuli ziren soldaduei kasik gauza bera leporatu zitzaien: larriki kolpatuak izateaz gain, abesten zen euskara ahantzi eta frantsesa ez zutela ikasi…

Baina Tupintegiko Roxalik euskaldun geratzeko aukera zeukan egilearen gomendioak jarraitzen baldin bazituen:

    Parisko lili Roxali
    Tantilulilu-tiluli
    Parisko lili Roxali
    Bai frantximant, bai t’es xoli…
        Utzan moda
        Utzan tinta
        Ai potreta…
    Parisko lili Roxali
    Hago eskualdun Roxali!


Emazte eta ederki ezkondurik etxeko andere plantakoa bilakatzeko bidea seinalatzen zion kantariak azken koplan: makillatzea eta distiratsuki janzteari muzin egin eta euskaldunagoa agertuz. Orokorrean, gaur egun ere, euskaldun emakumeak ez dira baitezpada panpox jartzen, alderantziz, euskaldun izaeraren arropa-kodea nahikoa homogeneoa da: kolore ilunak, lemak kamisetetan, bilo moztura zorrotzak… bertsolariak Roxalirentzat finkatu ereduak barneratu zituzten emazte belaunaldiek gaurko egunera arte.

Gutariko franko Roxali horien haur hotzak gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Eguneraketa berriak daude