88 urtetako erakusketak eskura

(Arg.: MoMA)
(Arg.: MoMA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa 1929ko azaroaren 7an zabaldu zuten, Wall Streeteko kraxa eta bederatzi egunera. Orduz geroztik 3.743 erakusketa egin dituzte, egun zabalik dauden bederatzi erakusketa eta instalazioak barne, eta MoMAren webgunean guztiak daude bilduta, Exhibition history atalean. Adibidez, inaugurazio-erakusketan Cézanne, Gauguin, Seurat eta Van Gogh margolari post-inpresionista ezagunen lanak bildu zituzten hilabetez. Webgunean, erakusketaren aurkezpena, 23 argazki –horietako bat, goiko aldekoa– eta 156 orrialdeko katalogoa daude guztion eskura.


Eguneraketa berriak daude