Emakume grebalari eta intsumisoak

  • Euskal Herrian, beste herri askotan bezala, greba ugari izan da historian zehar, aldarrikapen ekonomiko, laboral, sozial eta politikoak helburu.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oraintxe bertan badira hainbat greba martxan, enpresen itxierak direla-eta lanpostuak defendatzeko. Ez dira gutxi pentsatzen dutenak greba eginez denbora eta dirua baizik ez dela galtzen, ez dela ezer lortzen. Baina errealitateak berriz ere beste zerbait erakutsi digu. Bizkaiko zahar etxeetako grebalariek ia bi urtez erakutsitako irmotasuna, erresistentzia, duintasuna, antolaketa, koordinazioa eta intsumisioa dira horren adibide. Erakutsi dute greba dela kapitalaren aurrean belaunikatzen ez den giza duintasunaren espresioa, eta horrez gain, efikaza bezain errentagarria ere izan daitekeela.

Sektore honek intsumisioa eraman du aurrera, ez da patronalaren eta Bizkaiko Aldundiaren xantaiaren aurrean kikildu, eta azkenean bi urtez mobilizatzen eta greban ibili ondoren, behar bezalako akordioa lortu dute, euren aldarrikapen ia guztiak betetzen dituena: lan-hitzarmenak 2020 arte irautea, hilean 140 euro gehiago jasotzea, urtean 200 ordu gutxiago lan egitea, lan istripua gertatuz gero edo laneko gaixotasunen bat izanez gero ekonomikoki ez zigortzea soldataren %100 kobratuz...

Nabarmentzekoa da greba hau ia gehienean emakumeek egin dutela. Ñabardura garrantzitsua da, garaipen ekonomiko eta sozialaz gain, garaipen feminista ere badelako; sistemak otzan eta isilik nahi baitzituen. Greba luze eta eraginkorrarekin menderakaitz bihurtu dira patronalaren eta Aldundiaren presioaren aurrean. Irakasgai ederra gizonontzat!


Irakurri gehiago: Langile borroka Ekonomia
Langile borroka kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...