La Navalen eraikitzen ari diren itsasontzia eramaten saiatu da bere armadorea

  • Armadorearen hainbat marinel gauez azaldu dira Sestaoko ontziolara eta amarrak askatzen saiatu dira azalpenik eman gabe. Langileek Ertzaintzari abisua jo ostean alde egin dute.


2017ko irailaren 21ean - 11:58
ETB telebista publikoaren batr gaueko irudia, ontziaren amarrak erdi askatuta ikus daitezke.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egoera larrian dagoen La Naval ontziolan egiten ari diren itsasontziaren jabeak baimenik gabe eraman nahi izan du Sestaoko instalazioetatik bere enkargua. Livig Stone kable-ontzia oraindik amaitu gabe dago eta Belgikako banderadun bi arraste-ontzi inguratu dira Zierbenako portura operazioan parte-hartzeko.

Tideway armadore holandarraren enplegatuak gau erdian sartu dira ontziolan hainbat marinelekin eta ontziaren amarrak askatzen hasi dira, harik eta hainbat langile jabetu diren arte zertan ari ziren eta ertzainak etorri diren arte. Une horretan alde egin dute.

La Naval enpresako arduradunek jakinarazi dutenez armadorearen kontrako salaketa jarriko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2018ko azaroaren 20
Ez hanka ez buru
La Naval, negoziazio mahaia

Eguneraketa berriak daude