ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 31

Beste erreferenduma

  • Ekialde Hurbila aldatzen ari da. Ohi bezala, odolez, eta kanpoko interes ekonomiko eta geo-politikoen menetara. Arabiar udaberriekin hasitako aroak, gerra eta eskuhartze inperialisten garaiari utzi zion lekua –Siriako guda ikurrik mingarriena izanik–. Aktore politiko berriak eratu dira, aliantzak apurtu eta berriak sortu, baita mapan, de facto, aldaketak eragin ere.

Axier Lopez @axierL
2017ko urriaren 08a
Israel eta Kurdistango banderak Erbilen independentziaren aldeko manifestazio batean irailaren 22an.
Israel eta Kurdistango banderak Erbilen independentziaren aldeko manifestazio batean irailaren 22an. (Argazkia: Azad Lashkari / Reuters)

Eta horretan kurduak zeresan handia ematen ari dira. Orain 100 urte koloniek marraztutako mugek herri kurdua lau puskatan  bereizi zuten nagusiki: Turkia, Siria, Irak eta Iran –baita Armenian ere–. Egun lau estatu horiek gerran, maila batean edo bestean, esku-hartzea izateak, kurduei  ez die ez-ikusiarena egiteko aukerarik utzi.

Estaturik gabeko naziorik handienak mundu osoko azaletara egin zuen salto. ISISen kontrako gudan Rojavako gerlari kurduen, emakumeak nagusiki, kemenari esker. Eta egun Siria barruko zonalde autonomoa –independentea praktikan– osatu dute. Baina berriki, Iraken menpeko kurduek berenganatu dute arreta. Munduko petroliodun zonalderik aberatsenetakoa da Hego Kurdistan, urtetan Barzani eta Talabani familien artean banatutako pastel goxoa. Masoud Barzani da presidentea, eta berak bultzatu du independentzia erreferenduma, gainerako kurduen kontrako iritziari aurre eginez; baina sheriffaren ezkutuko oniritziarekin: AEBak. Kurduek masiboki erantzun dute: %72ko parte-hartzea eta %92k estatu independente bilakatzea hautatu zuen. Halere, Barzanik berak onartu du ez duela independentzia aldarrikatuko, Irakeko gobernuarekin negoziatzeko argudio gisa erabiliko duela emaitza.

Irakeko gobernua, Rajoyren eskola antzekoa izanik, “konstituzioaren kontrakoa eta baliogabea dela dio hasieratik. Hego Kurdistanera, Piolinen itsasontzietan, milaka polizia edo militar bidaltzea alferrikakoa da, ordea. ISISen aurkako borrokan trebatu eta ondo armatutako kurduen armada lukete aurrean. Horregatik, Irakek egin duen aurrena izan da kurduak jazartzen zailduak diren Turkia, Iran eta Siriako gobernuei laguntza  eskatzea; mugak itxi  eta petrolioa eros ez diezaioten. Iranek eta Turkiak armada Irakeko mugara eramango dutela adierazi dute. Momentuz, nazioarteak bizkarra eman dio erreferendumari. Israel salbu. Bai, Israel sionista bera. Badakizue, “nire etsaien etsaia dena nire laguna ei da”.  Xake geopolitikoaren piezak mugitzen ari dira. Kurduek bizi nahi dutela ozen adierazi dute berriz ere, baina, tamalez, beste batzuen interesen peoiak baino ez dira joko maltzur honetan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kurdistan  |  Siria  |  AEB  |  Turkia  |  Israel  |  Irak  |  Iran

Kurdistan kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2017ko urriaren 08a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude