Emakumeak borrokan

Dominoa, liburuak eta Errekaleor

  • Liburutegitik liburuetara egingo dugu salto gaurkoan, irakurle, zer iruditzen? Titularra leituta harrapatu duzu tiroak nondik doazen? Akaso, horrela, lehen begiratura hiru hitz horiek ez dute lotura handiegirik. Lehengo astean Garesko liburutegi publikoa ARGIAko kide egin dela kontatu nizun, haiekin hitz egin ostean pauso hori emateko euren zergatiak azaldu nizkizun. Baina tira, beti eskatu eta eskatu ibiltzeak ere batzuetan ematen du halakoxe zera bat, ulertuko didazu, ziur nago, nola esango nuke hitz batean... erreparo pixka bat-edo.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko uztailaren 23a

Kontatu nizuen orain aste batzuk ere, aldaketak izan ditugula ARGIAren egoitzan; leku eta antolatzeko moduetan aldaketak. Eta hau ere ulertuko didazu, segur naiz, denok mugitu baitugu altzariren bat etxean alde batetik bestera; eta behin hasita dominoko fitxak ilaran erortzen diren bezala hasten da jolasa hemen ere: “Ohea bestaldera mugituko dut, hori egiteko han dudan armairua beste txoko horretan ondo geratuko da, horretarako mahaitxo hori hortik kentzea komeni...” eta abar luze bat ekar dezake honek. Eta horrekin guztiarekin batera geure buruari denok egin dizkiogun galderez zer esan? “Zergatik ote dut pilatuta nik hemen horrenbeste traste lekua okupatzen didatenak? Zenbat denbora da hau jantzi ez dudala? Nondik atera da liburu hau?”.

Eta ni ere hasi bainaiz eta ezin isildu, konturatu naizen arte ez dizudala oraindik esan zer kristo kontatzera natorren gaur. Total, leku-aldaketaren kontu honekin dominoaren jolasa hasi dela Lasarte-Orian, mahaiak hara, ordenagailuak hona, apalak bestaldera, eta geure buruari denok egin dizkiogun galderak segidan; baina nagusiki bat: “Zer egingo dugu hemen dugun liburu-pila honekin guztiarekin?”.

Guk baino hobeto aprobetxatuko dituzten batzuei eman dizkiegu, Errekaleorreko lagunei, euren liburutegia osatzeko (bateren bat, agian, erabiliko zuten solstizio gaueko sua pizteko ere). Gure aletxoa jarri nahi izan dugu, guk ere, argi baitaukagu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Argia Jendea  |  Errekaleor

Argia Jendea kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude