Sibarisko mokofinak

  • Akeoek, K.a 720. urte inguruan, Magna Greziako kolonia nagusietakoa fundatu zuten Italiako botaren zolan: Sibaris. Miletorekin eta Etruriarekin merkataritza bizian hasi ziren berehala, eta Tirrenoko kostalderaino zabalduko zuten beren eragina.

Sibaris koloniako biztanleak, alegia sibaritak. (Irudia: Paestum Museo Arkeologikoa)
Sibaris koloniako biztanleak, alegia sibaritak. (Irudia: Paestum Museo Arkeologikoa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oparotasun hark sibariten izaera taxutu zuen: lana gutxiesten zuten, eta luxua maite; errementariak eta arotzak debekatu zituzten, lan giroa zabalduko zuten beldur; oilarrak ere galarazita omen zeuden, ez baitzuten goiz iratzartzeko beharrik; eta ilea urrezko lokarriz lotzen omen zuten. Hiria K.a. 510. urtean suntsitu zuten, eta Kratis ibaiaren bidea aldatu zuten urak eta lohiak hiria estal zezaten. Baina “sibarita” mokofinaren sinonimo da orduz geroztik.


Irakurri gehiago: Grezia klasikoa Historia Antzinaroa
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...