Errege alferren neurriko maratoia

  • Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa bete ondoren hil zela. Horixe da maratoi modernoaren oinarria eta askok uste dute probaren 42,175 kilometro horiek Maraton eta Atenasen arteko distantzia direla. Baina bi puntuen artean 200dik gora kilometro daude.

Alexandra Danimarkakoa, Eduardo VII.a erregearen emaztea, Dorando Pietriri kopa ematen. Italiarra izan zen Londresko 1908ko Olinpiar Jokoetako maratoian helmugara iristen lehena, baina laguntza jaso zuelako deskalifikatu zuten. Hala ere, erreginak ahalegi
Alexandra Danimarkakoa, Eduardo VII.a erregearen emaztea, Dorando Pietriri kopa ematen. Italiarra izan zen Londresko 1908ko Olinpiar Jokoetako maratoian helmugara iristen lehena, baina laguntza jaso zuelako deskalifikatu zuten. Hala ere, erreginak ahalegina eskertu nahi izan zion.

Lehen Olinpiar Joko modernoetan (Atenas 1896) 40 kilometroko lasterketa prestatu zuten. Handik lau urtera, Parisko jokoetan ere neurri bera aukeratu zuten, oso zehatzak izan ez baziren ere: helmugara iritsi ziren maratoilariek 40,260 kilometro egin zituzten.

1908ko Londresko jokoetan Windsorretik Londreserako 40 kilometro inguruko ibilbidea prestatu nahi izan zuten, errege familia Windsorren bizi zela aprobetxatuz. Lasterketa errege jauregitik bertatik abiatuta, bertan bizi zirenek etxetik irteteko beharrik ere ez zuten izango probaren hasiera erosotasun osoz ikusteko. Eta, hala, maratoia errege-erreginen leihopean hasi zen. White City estadioko errege-palkora iristeko 42,175 metro egin behar zituzten. Baina zer dira bi kilometro gehiago halako lasterketa luzean?

Bada, joko haietan distantzia gehituak emaitzan eragina izan zuen. Dorando Pietri italiarrak 39. kilometroan hartu zuen lasterketa burua eta 40.ean erraz ari zen. Baina estadiora iristean pott egin zuen eta behin eta berriro erori zen. Ingurukoek –besteak beste, Arthur Conan Doyle idazleak– aldiro altxatzen lagundu zioten eta, helmugara iristen lehena izan arren, laguntza horren erruz deskalifikatu zuten.

Stockholmen (1908) 40,200 kilometro egin zituzten eta hurrengo joketan, Anberesen, inoizko maratoi olinpikorik luzeena egin zen: 42,750 kilometro. Azkenean, 1921ean distantzia behin betiko finkatzea erabaki zuten. Atletei ahaleginik handiena eskatzen zien lasterketarako, errege familiari ahaleginik txikiena eskatu zion distantzia aukeratu zuten: 42,175 kilometro.


ASTEKARIA
2017ko abenduaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2024-03-31 | Xabier Rodríguez
Paris 2024
Eredu olinpiko ezagun baten sintomak

Hiri bat Olinpiar Jokoen antolatzaile izendatzen dutenean, biztanleen artean  ilusioa sortzea da helburuetako bat. Asko dira hartu beharreko erabaki polemikoak, eta herritarren babesa izateak lana errazten du. Hala ere, 2017an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Paris... [+]


2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


Eguneraketa berriak daude